iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Anne_de_Gaulle
Anne de Gaulle - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Anne de Gaulle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anne de Gaulle

Bizitza
JaiotzaTreveris1928ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaColombey-les-Deux-Églises1948ko otsailaren 6a (20 urte)
Hobiratze lekuagrave of Charles de Gaulle (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaCharles de Gaulle
AmaYvonne de Gaulle
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak

Find a Grave: 35072271 Edit the value on Wikidata

Anne de Gaulle (Treveris, Prusiako Estatu Askea, 1928ko urtarrilaren 1aColombey-les-Deux-Églises, Marne Garaia, Frantzia, 1948ko otsailaren 6a) Charles de Gaulle eta Yvonne de Gaulleren hiru seme-alabetatik gazteena izan zen.

1928ko urtarrilaren 1ean jaio zen Treverisen (han, aita batailoiko komandante zela). Downen sindromearekin jaio zen[1].

De Gaulleren senideen arabera, bera ez zen oso erakusgarria senideekin. Philippe eta Élisabeth seme-alabekin aita zorrotza zen, baina Annerekin oso irekia eta maitakorra[2].

Annek Marguerite Potel izeneko irakaslea zuen[3]. 1947an, lana utzi zuen hamabost urteko zerbitzuaren ostean[4].

1948ko otsailaren 6an Anne hil zen, 20 urte zituela, bronkopneumoniaren ondorioz. Hil zen egunean, Charles de Gaullek emaztearen besoa hartu eta esan zion: «Orain besteak bezalakoa da»[5]. Colombey-les-Deux-Églisesko hilerrian lurperatu zuten otsailaren 8an[6].

1945ean, Yvonne de Gaullek Vert-Cœur gaztelua erosi zuen Milon-la-Chapellen (Yvelines) eta Anneren omenez emakume gazte desgaituentzako osasun-etxe bat jarri zuen[7].

1962ko abuztuaren 22an, Jean Bastien-Thiryk Charles de Gaulle hillzen saiatu zen Petit-Clamarteko atentatuan. Beraren bertsioaren arabera, bala hilgarria gelditu egin zen, hain zuzen ere, Anneren argazkian[8].

1970eko azaroan, Charles de Gaulle Colombey-les-Deux-Églisesko hilerrian lurperatu zuten alabaren ondoan. Handik bederatzi urtera, haren emaztea ere han lurperatu zuten[9].

De Gaulle 2020ko filmean, Clémence Hittinek Anne de Gaulleren papera egin zuen[10].

2022ko abenduaren 3tik 10era, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren esparruan, Paris-Charles de Gaulle aireportuaren izena aldi baterako aldatu zuten Anne de Gaulle bihurtzeko, pertsona desgaituen inklusioari arreta erakartzeko[11].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Fenby, Jonathan. «The little girl who conquered de Gaulle» The Times 2010-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  2. (Frantsesez) Le Bihan, Adrien. (1996). Le Général et son double : de Gaulle écrivain. Paris: Flammarion, 231 or. ISBN 2080673416..
  3. (Ingelesez) Argyle, Ray. (2014). The Paris Game. Charles de Gaulle, the Liberation of Paris, and the Gamble that Won France. Dundurn Press ISBN 9781459722880. (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  4. (Frantsesez) Neau-Dufour, Frédérique. (2010). Yvonne de Gaulle. Fayard, 308 or. ISBN 9782213627502..
  5. (Frantsesez) Boisdeffre, Pierre de. (1978). De Gaulle malgré lui. Albin Michel, 39 or..
  6. (Frantsesez) Cabot, Emilie. «Le touchant hommage de Sophie Cluzel à Anne de Gaulle» Paris Match 2018-09-28 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  7. (Frantsesez) Geais, Pierrick. «Récit : La véritable histoire d’Anne de Gaulle, la fille handicapée du Général» Vanity Fair 2020-03-03 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  8. (Frantsesez) Tauriac, Michel. «Philippe de Gaulle : la mort de mon père» Le Point 948: 58. 1990-11-19.
  9. (Frantsesez) «Tombe du general de Gaulle a Colombey-les-Deux-Églises» Pays de Chaumont en Champagne (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  10. (Frantsesez) Bariéty, Aude. «Clémence, interprète d'Anne de Gaulle et atteinte de trisomie, a retrouvé un établissement» Le Figaro 2020-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  11. (Frantsesez) Vuillez, William. «Roissy : pourquoi l’aéroport est-il renommé "Anne-de-Gaulle" ?» RTL 2022-12-03 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]