Andrei Vyxinski
Andrei Januarievitx Vyxinski (errusieraz: Андре́й Януа́рьевич Выши́нский; polonieraz: Andrzej Wyszyński; Odesa, Errusiar Inperioa, 1883ko abenduaren 10aGreg./azaroaren 28aJul. - New York, 1954ko azaroaren 22a) sobietar diplomazialari, legegizon eta politikaria izan zen.
Josef Stalinen fiskala izan zen Moskuko epaiketetan eta Nurenbergeko epaiketetan, eta 1949tik 1953ra Sobietar Batasuneko Atzerri ministroa izan zen. Sobietar Batasuneko Zientzien Akademiako Estatu eta Zuzenbide Institutuko buru ere izan zen.
Odesan jaio zen poloniar familia katoliko batean, eta gero Bakura joan zen bizitzera. 1902an Kieveko Unibertsitatetik bota zuten bere jarduera iraultzaileagatik, 1903an mentxebikeekin bat egin zuen eta bi urte geroago 1905eko Errusiako Iraultzan parte hartu zuen. 1908an kartzelara kondenatu eta Bakuko espetxera bidali zuten, eta han Stalin ezagutu zuen.
1920an boltxebikeekin bat egin zuen. 1935ean Sobietar Batasuneko fiskal nagusi izendatu zuten eta Purga Handia antolatzeaz arduratu zen.
Gerraren ondoren, posizio sobietarra prestatu zuen Nurembergeko epaiketetan, eta, ondoren, Kanpo Arazoetako ministro izan zen 1949tik 1953ra.
- 1883ko jaiotzak
- 1954ko heriotzak
- Odesatarrak
- Sobietar Batasuneko politikariak
- Bigarren Mundu Gerrako politikariak
- Errusiako komunistak
- Diplomatikoak
- Errusiako politikariak
- Errusiako Iraultzako biografiak
- Moskun hildakoak
- New Yorken hildakoak
- Leninen Ordenarekin sarituak
- Boltxebikeak
- Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratako kideak
- Gaixotasun kardiobaskularrek hildakoak
- Stalin Saria jaso dutenak