Ali ibn Abi Talib
Alī ibn Abī Ṭālib (arabieraz: علي بن أﺑﻲ طالب, ʕaliː ibn ʔæbiː t̪ˤɑːlib; 598ko urriaren 23a – 661eko urtarrilaren 28a[1]), Ali[2] izenaz soilik ezaguna, Mahoma islamdar profetaren lehengusu eta suhia izan zen, 665 eta 661 artean kalifa izan zena. Sunitek laugarren kalifa Rashidun, baita azkena ere, zela diote, xiitek berriz bera lehendabiziko "Imam" zela eta bere ondorengoak Mahomaren ondorengo zuzenak direla diote. Eztabaida honek Ummah edo musulmanen komunitatea xiitar eta sunitar adarren artean banatu zuen[3].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iturri askoren arabera, batez ere xiitar iturrien arabera, Ali Mekako Kaaba santutegian jaiotako pertsona bakarra da[3]. Aita Abu Talib ibn Abd al-Muttalib eta ama Fatima bint Asad zituen arren[3], Mahomaren etxean hezia izan zen gosealdiaren ondorioz (Abu Talibek Mahoma umezurtza zenean bere etxean hartu zuen).
Mahomak goi-agerkundea izan zuenean, Ali bere mezua onartzeko lehendabiziko "gizona" (10 urte zituen) izan zen eta handik aurrera Islama zabaltzeari ekin zion[1][4]
Ali Medinara migratu zen, Mahomak egin eta berehala. Bertan zeudela, Mahomak Aliri Jaungoikoak Fatima bere alaba Aliri ezkon zitezen emateko agindu ziola esan zion[3]. Profetaren suhi bilakatuta islam hedatzeko lagundu zuen.
Uthman ibn Affan hirugarren kalifa hil zenean, Sahabak (Mahomaren kideek) laugarren kalifa hautatu zuten. Hala ere, guda zibila sortu eta 661ean, Kufako meskitan otoitz egiten zegoela erail zuten.
Bere gorpua Imam Aliren meskitan hilobiratua dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Encyclopædia Iranica. Ali ibn Abitalib. .
- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 12 or..
- ↑ a b c d Nasr, Seyyed Hossein. Ali. in: Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica, Inc..
- ↑ Steigerwald, Diana. Ali ibn Abi Talib. in: Encyclopaedia of Islam and the Muslim world. 1 MacMillan ISBN 0028656040..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ali ibn Abi Talib |