Alexander Gutxkov
Alexander Gutxkov | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1917) | |||||
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Mosku, 1862ko urriaren 26a | ||||
Herrialdea | Errusiar Inperioa | ||||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||||
Heriotza | Paris, 1936ko otsailaren 14a (73 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria | ||||
Familia | |||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Faculty of History and Philology of Moscow University (en) | ||||
Hizkuntzak | errusiera frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, enpresaburua eta bretteur (en) | ||||
Jasotako sariak | |||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Boer Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Edinoverie (en) | ||||
Alderdi politikoa | Urriaren 17ko Batasuna | ||||
Alexander Ivanovitx Gutxkov (errusieraz: Алекса́ндр Ива́нович Гучко́в; 1862ko urriaren 26agreg./urriaren 14ajul. – 1936ko otsailaren 14a) errusiar politikari liberal-kontserbadorea izan zen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1893an, Moskuko zinegotzi aukeratua zuten eta 1901an, banketxe bateko zuzendari aukeratu. Gaztetan abenturazalea izaki, Turkiar Armeniara, Mongoliara eta Txinara bidaiak egin zituen, baita gerretan parte hartu ere: 1898 eta 1902an boerren matxinadan parte hartu zuen (britainiarrek atxilotu egin zuten), eta 1903an Mazedonian, Turkiar Inperioaren kontrako Ilinden matxinadan parte hartu zuen[1].
1905an, Errusia-Japonia Gerran Gurutze Gorriko kide moduan parte hartu zuen (japoniarrek atxilotu egin zuten). Tokiko autogobernurako zemstvo mugimenduan inplikatu zen, eta hortik politikara salto egin zuen, eskuineko “Urriaren 17ko Batasuna” alderdia sortuz. Kadeteak, bere ustez ez ziren “errusiar tradizio politikoari” lotuak, bere ustez, liberalismorako “bide errusiarra” topatu behar zen[1].
Liberalismoa bultzatzen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ikuspuntua Errusian tsarrarekin kooperatuz “pixkanaka” liberalismoa ezartzea zen, hori dela eta Witte eta Stolipin ministro kontserbakor-erreformistak babestu zituen (biek ministro izatea eskaini zioten, baina uko egin zuen). Gutxkov konbentzituta zegoen Gorteko politikariek Errusiar Armadaren beharrezko erreformak oztopatzen zituztela. Hainbat aldiz Dumako diputatu izan zen, eta 1910ean Dumako lehendakari aukeratu zuten, hala ere, gutxira dimisioa eman zuen, ordura arte babesten zuen Stolipin ministroarekin desadostasunak izaten hasi baitzen[1].
Lehen Mundu Gerra piztu zenean, honen aldeko posizio nazionalista gogorra egin zuen, eta gerra-produkzioa laguntzeko hainbat elkartetan parte hartu zuen, batez ere Gerra-Industrien Komiteko burua izan zen. Garai honetako ikuspuntuek, liberalismoa eta nazionalismoa batzen zituztenek, kadeteen buru Pavel Miliukovengana hurbildu zuten; biak zetozen bat gerra irabazteko errusiar abertzalerik onenak eta eraginkorrenak liberalak zirela, Gortean oinarritutako absolutismoaren gainetik, eta erreformak beharrezkoak zirela. Garai hauetan, Gortean, Rasputin buru, gerrarekin oso konbentzituta ez zegoen fakzio bat izanak, errusiar liberalei nazionalismoaz absolutismoari gainezka egiteko aukera eman zion[1].
1916tik aurrera, liberalismoa ezartzeko estatu-kolpe bigunetarako konspirazio eta kiniela ezberdinen kide izan zen. Lliberalen arabera, halako estatu-kolpe bat beharrezkoa zen bai gerra irabazteko beharrezkoak ziren erreformak ezartzeko, eta bai iraultza sozial bat ekiditeko. Dumako kide gisa, liberalismoaren alde, 1917ko Otsaileko Iraultzan, “Dumako Kideen Komitearen” kide izan zen, itzalpeko Gobernu-asmoak zituen organo honek. Bera izan zen tsarrarengana abdika zezan konbentzitzezko bidaiatu zuena eta martxoaren 2an tsarraren abdikazioa jaso zuen bi politikarietako bat (Vasili Xulgin zen bestea)[1].
Nikolas II.a Errusiakoaren abdikazioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monarkia konstituzionalaren aldeko gisa, Nikolas II.a Errusiakoaren anai Mikhail tsar izan zedin konbentzitzen saiatu zen. Martxoaren 2ko arratsaldean, tsarraren abdikazioaren berri ematen ari zela, langile batzuek atxilotu eta ia jipoitu egin zuten hitzaldia “gora Mikhail enperadorea!” oihuarekin bukatzearren[1].
1917ko Otsaileko Iraultzaren ostean, bere armada-antolaketan zuen esperientziagatik, Gerra Ministro aukeratu zuten; postu horretatik Sobietaren “Lehen Dekretuaren” baliogabetzen saiatu zen (dekretu horrek debekatu egiten zuen unitate militarrak lekualdatzea Sobietaren baimenik gabe), eta Armadaren hierarkizazioa berrezartzen saiatu zen, soldaduen komiteen kontra. 1917ko apirilaren 29an dimititu zuen, Miliukov Oharra eta honen kontrako manifestazioak zirela eta (bere dimisioak ekarri zuen Miliukoven dimisioa)[1].
Dimisioaren ostean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dimisioaren ostean, Errusiaren Berpizte Ekonomikoaren Elkartea sortu zuen, burges handien elkarte bat zen hori, beren programa “ordena ekonomikoa berrezartzea eta Sobietaren boterea deuseztea” zen. Kornilov aferan, bere estatu-kolpea babestu zuen, eta aldi batez atxilotu zuten[1].
Urriko Iraultzaren kontra egon zen, eta Armada Zuria, batez ere Denikin jenerala, diruz babestu zuen. 1919an, erbestera joan zuen, lehenik Alemaniara eta gero Frantziara, non Gurutze Gorriaren eta emigrazio zuriaren erakunde batzuetako kide izan baitzen. Bere alaba, Vera Gutxkova, Frantziako Alderdi Komunistako kide eta sobietar poliziaren agentea izan zen. 1936an hil zen Parisen[1].