Alessandro Volta
Alessandro Volta | |||
---|---|---|---|
1809 - 1814 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Como, 1745eko otsailaren 18a | ||
Herrialdea | Milanerria Kingdom of Italy Cisalpine Republic Lonbardia-Venezia Erresuma | ||
Heriotza | Como, 1827ko martxoaren 5a (82 urte) | ||
Hobiratze lekua | tomb of Alessandro Volta (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Teresa Peregrini (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria, asmatzailea, akademikoa eta kimikaria | ||
Lantokia(k) | Terranova (en) | ||
Enplegatzailea(k) | Paviako Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Zientzien Bavariar Akademia Frantziako Zientzien Akademia Accademia delle Scienze di Torino National Virgilian Academy (en) Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijio-ordena | Frantziskotarren Ordena |
Alessandro Giuseppe Antonio Anastasio Volta kontea (Como, Italia, 1745ko otsailaren 18a - 1827ko martxoaren 5a) fisikaria izan zen. Ospetsua da 1800. urtean pila asmatu zuelako, batez ere. Asmakizun hori zalantzan dago, Mesopotamian 2000 urte baino gehiago dituen tresna bat aurkitu baitute, Baghdadeko bateria deritzona. Ikerlari askoren ustez, horixe izan liteke historiako lehenengo bateria kimikoa. Persiarrek galvanoplastian erabiltzen zuten.
1774an Comoko Eggederen Eskolako irakasle zen. Metanoa bakartu zuen. Elektroforoa, kondentsadorea, eudiometroa, hidrogenozko lanpara, bere izena jarri zitzaion pila, eta beste zenbait asmakizun egin zituen. 1780an Luigi Galvanik egindako esperimentuetan igel baten giharrak bi metal piezekin ukituz elektrizitate korrontea eratzen zela frogatu zen.
1794an Voltak zenbait esperimentu egin zituen metalezko xaflak bakarrik erabiliz, eta elektrizitate korrontea sortzeko giharrik ez zela behar aurkitu zuen. Eztabaida handiak izan ziren animalien elektrizitatearen aldekoen eta metalen elektrizitatearen aldekoen artean.
Voltak 1800ean bere izeneko lehenengo pila egin zuen, zink eta kobre xaflak elkarren gainka feltrozko ehun zatiak azido sulfuriko diluituz hanpaturik tartekatuz pilatuta. Elektrizitatea pilatzeko lehenengo bateriatzat jotzen da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alessandro Volta |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.