Aleksi II.a Moskukoa
Aleksi II.a Patriarka (errusieraz: Патриарх Алексий II), Aleksei Mikhailovitx Ridiger (errusieraz: Алексе́й Миха́йлович Ри́дигер) jaioa; (Tallinn, 1929ko otsailaren 23a - Peredelkino, Mosku, 2008ko abenduaren 5a) Moskuko eta Errusia guztietako XV. patriarka izan zen 1990tik hil zen arte.
Balto-germaniar familia noble batean jaio zen. 1950ean apaiz ordenatu zuten Errusiako Eliza Ortodoxoan. 1958an artzapez mailara igo zen eta 1960an monje gisa tonsuratu zuten. 1961ean Tallinn eta Estoniako gotzain hautatu zuten, 1964an artzapezpiku eta 1971n metropolitar mailara igo zen. 1964tik Europako Elizen Konferentziako presidenteetako bat izan zen. Errusiar batzuek haren ekumenismoa kritikatu zuten.
1990ean Moskuko Patriarka eta Errusiako Eliza ortodoxoaren burua izendatu zuten Pimen Patriarka hil ondoren. Sobietar garaiko azken patriarka izan zen, eta agintari komunisten esku-sartzerik gabe hautatua izan zen lehena.
Elizaren eskubideak, hezkuntza erlijiosoa eskoletan eta kontzientzia askatasuna defendatu zituen. 1991ko Moskuko estatu-kolpearen aurka agertu zen.