Alain (filosofoa)
Alain (filosofoa) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Émile Chartier, Émile-Auguste Chartier |
Jaiotza | Mortagne-au-Perche, 1868ko martxoaren 3a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Le Vésinet, 1951ko ekainaren 2a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Alain (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École normale supérieure Pierre-Corneille lizeoa |
Hezkuntza-maila | DES (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Jules Lagneau (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea, kazetaria eta irakaslea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Jules Lagneau (en) , René Descartes, Immanuel Kant, Platon, Aristoteles, Auguste Comte, Georg Wilhelm Friedrich Hegel eta Baruch Spinoza |
Izengoitia(k) | Alain |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Radical-Socialist and Radical Republican Party (en) |
Alain, Émile-Auguste Chartier izena zuena, (Mortagne-au-Perche, Orne, 1868ko martxoaren 3a - Le Vésinet, Yvelines, 1951ko ekainaren 2a) filosofo eta saiogile frantsesa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erruanen irakaslea izan zen hasieran, eta gero Parisen (1906). Propos (1906) obrarekin ezagutarazi zuen bere burua; haren pentsamenduaren ezaugarria halako humanismo kartesiarra da. Alainentzat filosofiak jakitaterako bidea izan behar du, hots, grinen, zentzuen, irudimenaren eta bihotzaren desordenak izpirituaren bidez jabetzeko modua. Filosofi sistema sortzaile baino areago, Alainek, Sokratesen ildotik, pentsamendu maisu eta hezitzailea izan nahi zuen. Haren jarrera politikoek erradikalismo liberal eta demokratikoaren barne kokatzen dute. Zenbait obra: Système des Beaux-Arts (Arte Ederren Sistema, 1920); Éléments d’une doctrine radicale (Doktrina erradikalerako elementuak, 1925); Propos sur le Bonheur (Zorionari buruzko gogoetak, 1928); Idées (Ideiak, 1932); Les Dieux. (Jainkoak, 1947).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-12-7 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.