iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Akiles
Akiles - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Akiles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akiles
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaPeleo
AmaThetis (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Deidamia (en) Itzuli eta Helena Troiakoa
Bikotekidea(k)Patroklo, Diomede (en) Itzuli, Pentesilea, Briseida eta Helena Troiakoa
Seme-alabakEuphorion (en) Itzuli eta Neoptolemo

Akiles[1] (antzinako grezieraz Ἀχιλλεύς) Troiako gerran aritutako heroia izan zen, Homeroren Iliadako pertsonai nagusia.

Akiles Peleos mirmidoniarren erregearen eta Tetis ninfaren semea izan zen. Hasiera batean, Zeusek eta Poseidonek nahi zuten Tetisekin ezkondu, harik eta Prometeok Tetisen semea aita baino boteretsuagoa izango zela esan zien arte.

Akiles jaio zenean, Tetisek semea Estigia aintziran sartu zuen hilezkor bihurtzeko nahian. Baina orpoa murgiltzea ahaztu zitzaionez, Akiles orpoan zaurgarria zen. Peleok, Akiles Patroklo laguna edo maitalerekin batera Kiron zentauroarengana eraman zuen, biak hez ditzan.

“Akilesen amorrua” Giovanni Battista Tiepolok egina.

Troilo, Priamo eta Hekubaren semea, zaldiei ura ematen ari zaiela, Akilesek ikusi zuen. Haren edertasunaren aurrean, maitemindu zen Akiles. Troilo, halere, Apoloren tenpluan babestu zen. Akilesek, haren atzetik joanda, burua jainkoaren aldarean bertan moztu zion. Urtebete falta zaion Troilori 20 urte izateko. Adin horretan, garaiezin bihurtzekoa zen.

Agamemnon eta Patrokloren heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akilesek Troiatik kanpoko herri batean Briseida atzeman zuen ohaide. Agamemnonek, greziarren erregeak, Apoloren amorrua baretu ahal izateko, bere ohaidea bueltatu behar zuenez, Briseida kendu zion Akilesi. Horretan datza Iliadaren argumentu nagusia: Akilesek berriro greziarren alde borrokatzeari muzin egiten dio.

Gerra okertu zitzaien greziarrei orduan. Hektor, Troiako gudari hoberena, itsasontziei su emateko zorian egon ondoren, Odiseo, Ajax eta Fenixek bueltatzea eskatu zioten Akilesi. Honek berriz arbuiatu zuen, baina Patroklori utzi zion bere lekuan borrokatzea. Hurrengo egunean, Hektorrek, Akiles zelakoan, Patroklo hil zuen. Lagunaren hilotzak Akiles sumindu zuen. Tetisek Hefestok egindako armadura emandakoan, borrokara bueltatu zen Akiles.

Akilesen amorrua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Patroklo eta Akiles. Akiles Patrokloren besoa sendatzen ari dela. Eszena bi eratan ikus daiteke, edota gerralarien adiskidetasuna bezala, edota sexuzkoa bezala. Izan ere, biak ematen ziren antzinako greziar kulturan.

Akilesek, sumindurak eramana, troiar asko hil ondoren, Hektor hiritik atera zen Troiako ohorea defendatzera. Hala ere, Akilesek aise hil zuen. Gorpua gurdian loturik, hiru aldiz Troiako harresien inguruan eman zuen buelta Akilesek. Priamok sekretuan greziarren akanpalekura joanda gorpua itzultzera erregutu zionean amore eman zuen Akilesek.

Akilesen handitasuna, ordea, ez datza gupida keinu horretan, ezta haren borrokatzeko ahalmenean, baizik eta zer nolako patua izango zuelako erabakian. Izan ere, Tetisek iragarri zion Troiako gerratik joanez gero, bizitza luzea eta zoriontsua izango zuela. Bestetik, amaieraino geratzera, hilko zela, baina betiko loria lortuko zuela, gainerako heroi guztien gainekoa. Azken hau hautatu zuen Akilesek.

Akilesen heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hektorrek iragarri bezala, haren anaia Parisek hil zuen Akiles. Ausardiarik gabeko heriotza izan zen halere. Parisek gezi bat bota zion Troiako harresitik, buruz buruko borroka saihesturik. Patrokloren hezurrekin nahastu ziren Akilesenak, eta haren omenez hileta handiak ospatu ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]