iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.wikipedia.org/wiki/Agamemnon
Agamemnon - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Agamemnon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agamemnon
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaAtreo
AmaAerope (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Klitemnestra
Bikotekidea(k)Chryseis (en) Itzuli, Briseida eta Kasandra
Seme-alabakOrestes, Ifigenia, Krisotemis, Elektra, Laodice (en) Itzuli, Ifianasa, Teledamus (en) Itzuli, Chryses (en) Itzuli, Pelops (en) Itzuli, Halaesus (en) Itzuli eta Hyperion (en) Itzuli
Anai-arrebakMenelao, Anaxibia eta Astyoche (en) Itzuli

Agamemnon,[1] mitologia klasikoan, Argosko eta Mizenasko elezaharretako erregea zen; Atreoren semea eta Menelaoren anaia. Iliadan, grekoen buruzagi ageri da, akaziar tropak gidatzen ditu.

Helenaren ahizpa zen Klitemnestrarekin ezkondu zen, haren senar Tantalo hil ondoren. Klitemnestrarekin hiru seme-alaba izan zituen: Ifigenia, Elektra eta Orestes. Troiako gerran Greziako armadaren agintari hautatu zuten, eta Ifigenia sakrifikatu zuen, Artemisa baretzearren. Troian garaile izan zen, eta Kasandra hartu zuen guda harrapakintzat.

Hamar urte kanpoan egin zituen, eta etxera itzuli zenean Klitemnestrak eta haren maitale Egistok hil zuten. Bere seme Orestesek hartu zuen hilketa horren mendekua.

Grezieraz Agamemnon izenak (Ἀγαμέμνων) "oso tinkoa", "tolesezina" edo "oso irmoa" esan nahi du.[2] Izena Agamédmōn (*Ἀγαμέδμων) hitzetik dator: ἄγαν "asko" eta μέδομαι "pentsatu" erroek osatua.[3]

Frigiako Daresek Troiako erortzearen istorian, Agamemnon ". . .ile-hori, handia, eta boteretsua zen. Elokuentea, jakintsua, eta noblea, diruz hornituriko gizona." bezala deskribatzen du. [4]

Jatorria eta lehen urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agamemnon Peloperen ondorengoa zen, Tantaloren semea.[5][6] Istorioaren ohiko bertsioaren arabera, Homerok Iliada eta Odisean kontatua, Agamemnon eta bere anaia gaztea (Menelao) Mizenaseko Atreo erregearen eta Kretako Aerope printzesaren semeak ziren.[7][8][9][10][11]

Sakontzeko, irakurri: «Troiako Gerra»

Agamemnonek greziar indar mesfidatuak bildu zituen Troiarantz nabigatzeko.[12]

Literaturan duen agerpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura obra askotako pertsonaia da: Iliada (Homero), Agamemnon (Eskilo), Ifigenia, Auliden (Euripides), Agamemnon (Senekaren tragedia).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Graves, Robert. (2017). The Greek myths. (Complete and definitive edition. argitaraldia) ISBN 978-0-241-98235-8. PMC 1045043469. (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  3. (Ingelesez) Beekes, Robert Stephen Paul; Beek, Lucien van. (2009). Etymological Dictionary of Greek. Brill ISBN 978-90-04-17418-4. (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  4. «DARES PHRYGIUS - Theoi Classical Texts Library» www.theoi.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  5. Gantz, Timothy. (1993). Early Greek myth : a guide to literary and artistic sources. Johns Hopkins University Press ISBN 0-8018-4410-X. PMC 26304278. (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  6. Grimal, Pierre. (1996). The dictionary of classical mythology. (1st unabridged pbk. ed. argitaraldia) Blackwell ISBN 0-631-20102-5. PMC 35447531. (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  7. (Ingelesez) Hard, Robin; Rose, H. J.. (2004). The Routledge Handbook of Greek Mythology: Based on H.J. Rose's "Handbook of Greek Mythology". Psychology Press ISBN 978-0-415-18636-0. (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  8. «Homer, Iliad, Book 11, line 122» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  9. «HYGINUS, FABULAE» topostext.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  10. «Apollodorus, Epitome, book E, chapter 3, section 12» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  11. «Euripides, Helen, line 386» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
  12. «APOLLODORUS, THE LIBRARY EPITOME - Theoi Classical Texts Library» www.theoi.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]