2018
Itxura
2018. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa • 2030(e)koa |
Urteak | 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2018 MMXVIII |
Ab urbe condita | 2771 |
Armeniar egutegia | 1467 ԹՎ ՌՆԿԷ |
Bahá'í egutegia | 174 – 175 |
Bengaliar egutegia | 1425 |
Berber egutegia | 2968 |
Egutegi budista | 2562 |
Myanmarko egutegia | 1380 |
Bizantziar egutegia | 7526 – 7527 |
Koptoen egutegia | 1734 – 1735 |
Etiopiar egutegia | 2010 – 2011 |
Hebrear egutegia | 5778 – 5779 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2074 – 2075 |
Shaka Samvat | 1940 – 1941 |
Kali Yuga | 5119 – 5120 |
Iraniar egutegia | 1396 – 1397 |
Islamiar egutegia | 1439 – 1440 |
Korear egutegia | 4351 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2561 |
Unix denbora | 1514764800 – 1546300799 |
Holozeniar egutegia | 12018 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
2018a astelehenez hasitako urte arrunta izan zen.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 13a – Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia Portu eta Sarasola ETAkideen torturen auzian 50.000 euro ordaintzera zigortu zuen.
- Apirilaren 26a – La Manada auziaren sententzia erabakiak amorrua eta protesta piztu zituen Iruñean, Euskal Herrian eta Espainiako hainbat tokitan.
- Maiatzaren 3a – ETAk Kanboko topaketaren bezperatan bere 60 urteko ibilbideari ofizialki amaiera ematen dion adierazpena zabaldu zuen.
- Maiatzaren 4a – Gatazkaren Konponbidea Aitzinatzeko Nazioarteko Topaketa: Euskal Herriko gatazka konpontzen laguntzeko helburua zuen biltzarra izan zen Lapurdiko Kanbo udalerriko Arnaga etxean.
- Ekainaren 10a – Donostia, Bilbo eta Gasteiz 201,9 kilometroz lotu zituen Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Katea egin zen, 175.000 parte-hartzailerekin.
- Ekainaren 16a – Manifestazio oso jendetsua egin zuten Iruñean Altsasuko gazteen alde. 80.000 lagun baino gehiago batu ziren Iruñeko kaleetan, azken hamarkadetan bertan egindako manifestaziorik jendetsuenean.
- Azaroaren 7tik 9ra – Giza Eskubideen Nazioarteko Batzarra egin zen Bilbon.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 14a – Jacob Zumak dimisioa eman ondoren, Cyril Ramaphosa Hego Afrikako presidente.
- Martxoaren 18a – Siriako gerra zibila: Afrin hiri kurdua Turkiaren esku geratu zen.
- Martxoaren 25a – Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidentea Alemaniako Schleswig-Flensburg barrutian atxilotua izan zen eta Katalunia osoan protestaldiak jazo ziren.
- Apirilaren 14a -
- Serge Sargsian Armeniako presidenteak dimisioa aurkeztu zuen protesten ondorioz.
- Ameriketako Estatu Batuek, Frantziak eta Erresuma Batuak Damasko eta Homsen bonbardaketa egin zuten hegazkin zein itsasontzietatik, Siriako gerra zibilean ustez emandako Doumako eraso kimikoari erantzunez.
- Maiatzaren 14a – Quim Torra Kataluniako Generalitateko 131. presidentea izendatua izan zen.
- Maiatzaren 25a – Irlandan abortatzeko eskubidearen alde bozkatu zuen %66,4k.
- Ekainaren 1a -
- Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa bozkatu zen. Ondorioz, Mariano Rajoy presidentea eta Alderdi Popularraren Espainiako Gobernua bertan behera kargugabetuak izan eta Pedro Sánchez hautagai sozialista Espainiako presidente berria bilakatu zen.
- Giuseppe Contek Italiako ministroen kontseiluko presidente karguaren zina egin zuen.
- Ekainaren 23a – 11-16 urte bitarteko hamabi mutil eta beraien begiralea Thailandiako Tham Luang leizean harrapatuta gelditu ziren. Erreskate operazioa antolatu eta uztailaren 8 eta 10 bitartean denak atera zituzten bizirik. Urpekari militar bat hilik suertatu zen operazioaren prestaketetan.
- Uztailaren 23tik 26ra – Greziako Atika eskualdean sute ikaragarriak piztu ziren, guztira 96 pertsona hil eta mila eraikin baino gehiago suntsitu ziren.
- Irailaren 8 – Lehenengo aldiz Euskal Diasporaren Eguna ospatu zen.
- Irailaren 11 – Fem la República Catalana (Kataluniako Errepublika egin dezagun) manifestazioak miloi bat inguru lagun bildu zituen Bartzelonan.
- Urriaren 14 eta 15a – Leslie urakanak Okzitaniako Carcasona inguruko herrietan eragindako uholdeen ondorioz gutxienez hamabi pertsona hil eta zortzi zauritu ziren.
- Azaroaren 4a – Kaledonia Berrian egin zen independentzia erreferendumak %79,9ko parte hartzea izan zuen eta independentziaren aurkakoak nagusitu ziren bozen %56,9rekin.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 4tik 6ra – Euskaltzaindiak Euskara batuaren sorreraren 50. urteurrenean Arantzazuko santutegian biltzarra egin zuen.
- Azaroaren 4a – Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren 2018ko MTV Europe Music Awards musika sariak banatzeko ekitaldia izan zen.
- Abenduaren 15a – 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Onintza Enbeita izan zen garaile, txapel hau lortzen duen lehen emakumezkoa izanik.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 4a – Guillermo del Torok zuzendutako The Shape of Water filmak irabazi zuen filmarik onenaren Oscar saria, 90. Oscar sarietan.
- Maiatzaren 8, 10 eta 12 – Lisboan 2018ko Eurovision Abesti Lehiaketa ospatuko zen. Lehiaketako irabazlea Netta pop bakarlari israeldarra izan zen, "Toy" kantuarekin.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 8a – Enrique Echeburuari eman zioten Euskadi Ikerketa Saria.
- Maiatzaren 15a – 2010 WC9 Apolo asteroidea lurretik Ilargiaren distantzia erdira igaro zen.
- Ekainaren 18a – Transexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik atera zuen Osasunaren Munduko Erakundeak.
- Abuztuaren 12a – Parker eguzki zunda jaurtiki zen. NASAren espazio zunda hau Eguzkiaren fotosfera edo "zorutik" 6,2 milioi kilometrora hurbilduko da eta gutxi gorabehera 700,000 km/h abiaduran bidaiatuko du.
- Azaroaren 26 – InSight zunda Marteko Elysium Planitian ezarri zen. Planeta horren datu geodesikoak eskuratzea du helburu gisa.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoak (Pyeongchang, Hego Korea; otsailaren 9a – otsailaren 25a).
- 4 Euskal herritarrek hartu zuten parte 4 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
- Urrezko 14 domina, zilarrezko beste 14 eta brontzezko 11 dominakin Norvegiak lortu zituen garaipen gehien.
Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 31 -
- 2018ko Miguel Indurain Sari Nagusia: Alejandro Valverde espainiarra garaile.
- 2018ko Bigarren Mailako Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa: Agirre-Iturriaga irabazle.
- Apirilaren 7a – 2018ko Euskal Herriko Itzulia: Primož Roglič esloveniarra garaile
- Apirilaren 8a -
- 2018ko Udaberriko Klasikoa: Andrey Amador kostarrikarra garaile.
- 2018ko Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia: Ezkurdia-Zabaleta bikotea txapeldun, Elezkano II.a-Rezusta bikoteari 22-9 irabazi ondoren.
- Maiatzaren 11tik 13ra – Bilboko San Mames estadioan Europako Errugbi Kopa eta Challenge Cup txapelketen finalak jokatu eta Ingalaterra, Frantzia, Irlanda, Gales eta Eskoziatik 100.000 errugbi zaletu inguru bertaratu ziren.
- Maiatzaren 17a – 2018ko Durango-Durango Emakumeen Saria: Anna van der Breggen herbeherearra irabazle.
- Maiatzaren 18a – 2018ko Eibarko Hiria Sari Nagusia: Sara Martín irabazle.
- Maiatzaren 18a – 2018ko Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa: Joanes Bakaikoa garaile.
- Maiatzaren 22a – 2018ko Emakumeen Euskal Bira: Amanda Spratt irabazle.
- Maiatzaren 27a -
- 2018ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia: Altuna III.ak jantzi zuen txapela, Olaizola II.aren aurka 22-14 irabazi ondoren.
- 2018ko Nafarroako Itzulia: Francesco Romano irabazle,
- Uztailaren 25a – 2018ko Ordiziako Klasika: Robert Power australiarra garaile.
- Uztailaren 28a – 2018ko Frantziako Tourreko 20. etapa Senperen hasi eta Ezpeletan amaitu zen. Etapak 31 kilometro zituen eta banakako erlojupekoa izan zen. Tom Dumoulin (Sunweb) herbeheretarrak irabazi zuen.
- Uztailaren 31 – 2018ko Getxoko Zirkuitua: Alex Aranburu gipuzkoarra garaile.
- Abuztuaren 4a -
- 2018ko Donostia Klasikoa: Julian Alaphilippe frantziarra irabazle.
- 2018ko Espainiako Traineru Txapelketa jokatu zen Castro Urdialesen, eta Zierbenak bere bigarren garaipena lortu zuen, 1949koa irabazi eta handik 69 urtetara.
- Irailaren 9a – 2018ko Kontxako Banderan Hondarribia Arraun Elkartea (gizonezkoak) eta Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea (emakumezkoak) irabazle.
- Irailaren 12a – 2018ko Espainiako Itzuliko 17. etapa edizio honetan Euskal Herritik pasa zen bakarra izan zen. Getxo eta Oiz Mendiaren artean ospatu zen.
- Irailaren 16a -
- Euskotren Ligaren hamargarren denboraldia: San Juan izan zen txapelduna bosgarren aldiz jarraian.
- ETE Ligaren lehenengo denboraldia jokatu zen: Donostiarra izan zen txapelduna eta mailaz igotzea lortu zuen.
- Urriaren 14a – 2018ko Turkiako Itzulia: Euskadi Basque Country-Murias taldeko Eduard Prades kataluniarra irabazle.
- Azaroaren 18a – Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia: Joseba Ezkurdia txapeldun, Altuna III.aren aurka 22-17 irabazi ondoren.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 17a – 2018ko Sei Nazioen Txapelketa: Irlandak bere 14. garaipena eskuratu zuen eta partida guztiak irabazi zituenez bere 3. Slam Nagusia lortu zuen.
- Martxoaren 18a – 2018ko Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa: Frantziak irabazi zuen txapelketa, eta baita Slam nagusia ere.
- Martxoaren 25a – 2018ko Kataluniako Volta: Alejandro Valverde irabazle.
- Apirilaren 22a – 2018ko Lieja-Bastogne-Lieja: Bob Jungels irabazle.
- Maiatzaren 27a – 2018ko Italiako Giroa: Chris Froome kenyar-britaniarra irabazle.
- Uztailaren 15a – Frantziak 21. Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen.
- Uztailaren 29a – 2018ko Frantziako Tourra: Geraint Thomas galestar txirrindularia irabazle.
- Irailaren 16a – Berlingo maratoian Eliud Kipchoge kenyar lasterkariak munduko maratoi errekorra hautsi zuen, 2:01:39ko denbora eginez.
- Urriaren 6a – 2018ko The Rugby Championship: Zeelanda Berria garaile partida guztiak irabaziz
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 2a – Juan Ramón Tapia, Tapia II.a, gipuzkoar pilotaria (j. 1943).
- Urtarrilaren 2a – Tareka, portugaldar aktore eta idazlea (j. 1927).
- Urtarrilaren 3a – Aurelio Menéndez, espainiar legelaria eta politikaria (j. 1927).
- Urtarrilaren 3a – Miguel Urabaien, nafar kazetari eta zinema kritikaria (j. 1926).
- Urtarrilaren 4a – Ray Thomas, ingeles abeslari, txirula-jotzaile eta egile abeslaria, The Moody Blues taldeko sortzaileetako bat (j. 1941).
- Urtarrilaren 5a – Thomas Bopp, estatubatuar astronomoa (j. 1949).
- Urtarrilaren 5a – Enrique Sendagorta, bizkaitar ingeniari eta enpresaburua (j. 1924).
- Urtarrilaren 5a – John Young, estatubatuar astronauta (j. 1930).
- Urtarrilaren 6a – Ricardo Zierbide, nafar hizkuntzalari eta filologoa (j. 1936).
- Urtarrilaren 7a – France Gall, frantziar ye-ye abeslaria (j. 1947).
- Urtarrilaren 7a – Olivia Nova, estatubatuar aktore pornografikoa (j. 1997).
- Urtarrilaren 8a – George Maxwell Richards, Trinidad eta Tobagoko laugarren presidentea (j. 1931).
- Urtarrilaren 9a – Maruja Callaved, kazetaria, telebistako aurkezlea, aitzindaria, zuzendaria eta errealizadorea (j. 1921).
- Urtarrilaren 9a – Odvar Nordli, Norvegiako lehen ministroa (j. 1927).
- Urtarrilaren 12a – Joxean Artze, gipuzkoar idazlea eta txalapartaria (j. 1939).
- Urtarrilaren 14a – Pablo García Baena, espainiar olerkaria (j. 1921).
- Urtarrilaren 15a – Dolores O'Riordan, irlandar indie eta rock alternatibo abeslari eta konposatzailea, The Cranberries taldeko bokalista (j. 1971).
- Urtarrilaren 15a – Óscar Pérez, venezuelar poliziakide, aktore eta disidente politikoa, Nicolás Maduro presidentearen aurkako polizia-disidentziaren burua (j. 1981).
- Urtarrilaren 18a – Olivia Lua, estatubatuar aktore pornografikoa (j. 1994).
- Urtarrilaren 18a – Juan Mugartegi, bizkaitar bertsolaria (j. 1933).
- Urtarrilaren 18a – Nancy Richler, kanadar LGBT eleberrigilea (j. 1957).
- Urtarrilaren 19a – Dorothy Malone, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- Urtarrilaren 20a – Paul Bocuse, frantziar sukaldaria, nouvelle cuisine mugimenduaren sortzaileetako bat (j. 1926).
- Urtarrilaren 20a - Naomi Parker, estatubatuar langilea, Rosie errematxatzailearen irudiaren modeloa (j. 1921).
- Urtarrilaren 20a – Mercè Torrents Turmo, kataluniar piano-jole eta konpositorea (j. 1930).
- Urtarrilaren 21a – Tsukasa Hosaka, japoniar futbolaria (j. 1937).
- Urtarrilaren 22a – Jimmy Armfield, ingeles futbolari eta entrenatzailea (j. 1935).
- Urtarrilaren 22a – Ursula Kroeber Le Guin, estatubatuar idazlea (j. 1929).
- Urtarrilaren 23a – Hugh Masekela, hegoafrikar jazz musikaria eta abeslaria (j. 1939).
- Urtarrilaren 23a – Nicanor Parra, txiletar poeta, matematikari eta fisikaria (j. 1914).
- Urtarrilaren 26a – Elizabeth Hawley, estatubatuar kazetari eta Himalaietako espedizioen kronikaria (j. 1923).
- Urtarrilaren 27a – Mort Walker, estatubatuar komikigilea (j. 1923).
- Urtarrilaren 28a – Gene Sharp, estatubatuar filosofoa (j. 1928).
- Urtarrilaren 29a – Jose Mari Aristegi, euskal arraunlaria (j. 1928).
- Urtarrilaren 29a – Felix Bidaurreta, nafar txirrindularia (j. 1921).
- Urtarrilaren 29a – Olga Cazalis, bizkaitar erraketista (j. 1925).
- Urtarrilaren 29a – Ion Ciubuc, Moldaviako lehen ministroa (j. 1943).
- Urtarrilaren 31 – José Luis García Saiz, bizkaitar futbolaria (h. 2018).
- Urtarrilaren 31 – Leonid Kadeniuk, kosmonauta eta Ukrainako diputatu ohia, Sobietar Batasunaren osteko Ukrainako lehen kosmonauta (j. 1951).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 4a – Alan Baker, britainiar matematikaria (j. 1939).
- Otsailaren 5a – Margot Duhalde, txiletar hegazkinlaria, Txileko lehenengo emakumezko gerra pilotua eta Hego Amerikako hegazkinlaritzako aitzindarietako bat (j. 1920).
- Otsailaren 5a – Jean Nesprias, lapurtar dantza irakaslea (j. 1927).
- Otsailaren 6a – Liliana Bodoc, argentinar idazle eta poeta (j. 1958).
- Otsailaren 7a – Jill Messick, estatubatuar zinema ekoizlea (j. 1967).
- Otsailaren 9a – Adrián Amantegi, bizkaitar enpresaburua, Mañariko Harrobien jabea (j. 1928).
- Otsailaren 9a – Jóhann Jóhannsson, islandiar konpositorea (j. 1969).
- Otsailaren 9a – Alfonso Lacadena, espainiar hizkuntzalari eta ikerlaria, epigrafian aditua (j. 1964).
- Otsailaren 9a – Jesús Larralde, nafar farmakologoa (j. 1920).
- Otsailaren 10a – Bakarne Jorge, gipuzkoar aktorea eta musikaria (j. 1970).
- Otsailaren 12a – Leo Falcam, Mikronesiako Estatu Federatuetako presidentea (j. 1935).
- Otsailaren 13a – Henri Laborde, Montpezateko Kondea, Danimarkako printze ezkontidea (j. 1934).
- Otsailaren 13a – Josefina Samper, espainiar sindikalista (j. 1927).
- Otsailaren 14a – Ruud Lubbers, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1939).
- Otsailaren 14a – Morgan Tsvangirai, Zimbabweko lehen ministroa (j. 1952).
- Otsailaren 15a – Ekai Lersundi, 16 urterekin bere buruaz beste egin zuen bizkaitar transexuala, LGTBI+ kolektiboaren aktibista eta erreferentea (j. 2001).
- Otsailaren 18a – Gunter Blobel, alemaniar-estatubatuar biologoa, 1999ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1936).
- Otsailaren 18a – Idrissa Ouedraogo, burkinafasoar zinema-zuzendaria (j. 1954).
- Otsailaren 22a – Forges, espainiar umorista grafikoa (j. 1942).
- Otsailaren 22a – Richard Edward Taylor, kanadar fisikaria eta Stanford Unibertsitateko irakaslea, 1990eko Fisikako Nobel Saria (j. 1929).
- Otsailaren 23a – Lewis Gilbert, ingeles zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilaria (j. 1920).
- Otsailaren 25a – Sergio Balanzino, italiar diplomazialaria (j. 1934).
- Otsailaren 25ean bikotekidearekin batera tiroz hilik aurkitua – Ján Kuciak, eslovakiar ikerketa-kazetaria (j. 1990).
- Otsailaren 25a – William Pinheiro Rodrigues, brasildar futbolaria (j. 1989).
- Otsailaren 27a – Quini, asturiar futbolaria (j. 1949).
- Otsailaren 28a – Antonio García-Trevijano, ideologia errepublikanoko espainiar politikari eta pentsalaria (j. 1927).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 2a – Jesus Lopez Cobos, espainiar orkestra zuzendaria (j. 1940).
- Martxoaren 3a – Roger Bannister, britainiar atleta, milia bateko lasterketan lau minututik beherako marka egin zuen lehena (j. 1929).
- Martxoaren 3a – David Ogden Stiers, estatubatuar aktorea (j. 1942).
- Martxoaren 3a – Jorge Wagensberg, kataluniar irakasle, ikertzaile eta zientzia idazle eta dibulgatzailea (j. 1948).
- Martxoaren 4a – Davide Astori, italiar futbolaria (j. 1987).
- Martxoaren 4a – Tônia Carrero, brasildar aktorea (j. 1922).
- Martxoaren 5a – Marian Arregi, gipuzkoar musikaria eta dantzaria, euskal dantza eta musika tradizionala berreskuratzen lan handia egin zuena (j. 1944).
- Martxoaren 6a – Fermin Ezkurra, Osasunako presidentea 23 urtez (j. 1922).
- Martxoaren 6a – John E. Sulston, ingeles biologoa, Medikuntzako Nobel Saria (j. 1942).
- Martxoaren 7a – Reynaldo Benito Bignone, Argentinako diktaduraren de facto-ko presidentea eta gizateriaren kontrako krimen egilea (j. 1928).
- Martxoaren 9a – Oskar Groening, alemaniar nazia, SSko boluntarioa eta Auschwitz sarraski-esparruko atezaina (j. 1921).
- Martxoaren 10a – Hubert de Givenchy, frantziar jostuna (j. 1927).
- Martxoaren 11 – Jean Damascène Bimenyimana, ruandar apezpiku katolikoa (j. 1953).
- Martxoaren 11 – Paula Lamarain, gipuzkoar erraketista (j. 1924).
- Martxoaren 14a – Marielle Franco, brasildar soziologoa, feminista, politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1979).
- Martxoaren 14a – Rubén Galván, argentinar futbolaria (j. 1952).
- Martxoaren 14a – Stephen Hawking, britainiar fisikari eta astronomoa, bere garaiko ospetsuenetakoa (j. 1942).
- Martxoaren 14a – Emily Nasrala, libanoar idazle eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista (j. 1931).
- Martxoaren 14a – Liam O'Flynn, irlandar musikaria, irlandako gaita (Uilleann pipes) jolea (j. 1945).
- Martxoaren 16a – Vytautas Andziulis, lituaniar tipografo, argitaratzaile eta disidentea (j. 1930).
- Martxoaren 16a – Georgette Rizk, palestinar militante eta ekintzaile politiko, sozial eta feminista (j. 1925).
- Martxoaren 19a – Jean Michel Larrasket, ekonomialaria, Baionako Unibertsitateko irakaslea eta Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, Parisen (j. 1950).
- Martxoaren 21a – Ulrica Hydman Vallien, suediar artista, beirateetan eta dekorazio-pinturan espezializatua (j. 1938).
- Martxoaren 21a – Miren Roji, bizkaitar musika irakaslea eta piano-jotzailea (j. 1917).
- Martxoaren 22a – René Houseman, argentinar futbolaria (j. 1953).
- Martxoaren 22a – Unai Perez de Arenaza, gipuzkoar mendizalea eta mendi gidaria.
- Martxoaren 23a – Philip Kerr, eleberri poliziakoen eskoziar idazlea (j. 1956).
- Martxoaren 23a – Alberto Ongaro, italiar idazle, kazetari eta komikigilea (j. 1925).
- Martxoaren 24a – Lys Assia, suitzar abeslaria, lehen Eurovision Abesti Lehiaketako irabazlea (j. 1924).
- Martxoaren 24a – Rim Banna, palestinar musikagile eta abeslaria (j. 1966).
- Martxoaren 26a – Xabier Erro, nafar mendigoizalea (j. 1946).
- Martxoaren 27a – Stéphane Audran, frantziar aktorea (j. 1932).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a – Steven Bochco, estatubatuar telebista ekoizlea eta gidoilaria (j. 1943).
- Apirilaren 1a – Efraín Ríos Montt, Guatemalako diktadorea (j. 1926).
- Apirilaren 2a – Winnie Mandela, hegoafrikar politikaria (j. 1936).
- Apirilaren 3a – Pedro Zarrabeitia, bizkaitar argazkilaria (j. 1939).
- Apirilaren 4a – José Espartza, Espartza, nafar pilotaria (j. 1929).
- Apirilaren 5a – Josep Maria Font i Rius, kataluniar historialaria eta legelaria (j. 1915).
- Apirilaren 5a – Isao Takahata, japoniar zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1935).
- Apirilaren 5a – Cecil Taylor, estatubatuar jazzeko piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1929).
- Apirilaren 6a – Daniel Chavarría, euskal jatorriko kubatar idazlea (j. 1933).
- Apirilaren 6a – Jacques Higelin, frantziar musikagilea eta abeslaria (j. 1940).
- Apirilaren 6a – Ángel de Tomás Agirre, gipuzkoar futbolaria (j. 1933).
- Apirilaren 7a – Mario Gabiria, nafar soziologoa, hiri-soziologian eta ekologian espezializatua (j. 1938).
- Apirilaren 7a – Peter Grünberg, alemaniar fisikaria, 2007ko Fisikako Nobel Saria (j. 1939).
- Apirilaren 8a – Chuck McCann, estatubatuar aktore, umorista eta gidoigilea (j. 1934).
- Apirilaren 8a – Dolores Txurruka Zubiria, bizkaitar noblezia eta aristokraziako kidea (j. 1913).
- Apirilaren 10a – Valentí Huch, kataluniar atleta, Espainiako Atletismo Federazio kide zaharrena izatearengatik ospetsua (j. 1919).
- Apirilaren 12a – Sergio Pitol, mexikar idazle, itzulzaile eta diplomazialaria (j. 1933).
- Apirilaren 13a – Miloš Forman, txekiar film zuzendaria (j. 1932).
- Apirilaren 13a – Felipe Rius, nafar idazle eta kazetaria (j. 1961).
- Apirilaren 15a – R. Lee Ermey, estatubatuar aktorea (j. 1944).
- Apirilaren 15a – Vittorio Taviani, italiar zinema zuzendaria (j. 1929).
- Apirilaren 16a – Harry Anderson, estatubatuar umorista eta aktorea (j. 1952).
- Apirilaren 16a – Pamela Gidley, estatubatuar aktorea eta modeloa (j. 1965).
- Apirilaren 16a – Katharina Reiss, alemaniar itzultzaile eta itzulpen teorialaria (j. 1923).
- Apirilaren 17a – Barbara Bush, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen dama (j. 1925).
- Apirilaren 18a – Imanol Olaizola, gipuzkoar ikerlari, politikari eta musikaria (j. 1920).
- Apirilaren 19a – Mari Abrego, nafar mendigoizalea eta Euskal Herriko himalaismoaren aitzindaria (j. 1944).
- Apirilaren 19a – Pepe Mediavilla, kataluniar bikoizketa aktore eta zuzendaria (j. 1940).
- Apirilaren 19a – Fernando Valgañón, bizkaitar aktorea (j. 1966).
- Apirilaren 20a – Avicii, suediar DJa (j. 1989).
- Apirilaren 20a – Pedro Erquicia, gipuzkoar kazetaria (j. 1943).
- Apirilaren 21a – Nelson Pereira Dos Santos, brasildar zinemagilea (j. 1928).
- Apirilaren 21a – Verne Troyer, estatubatuar aktorea (j. 1969).
- Apirilaren 23a – Alice Provensen, umeentzako liburuen estatubatuar ilustratzailea (j. 1918).
- Apirilaren 24a – Bittor Garaigordobil, bizkaitar apaiza (j. 1915).
- Apirilaren 25a – Michael Anderson, ingeles zinema zuzendaria (j. 1920).
- Apirilaren 26a – Yoshinobu Ishii, japoniar futbolaria (j. 1939).
- Apirilaren 27a – Álvaro Arzú, Guatemalako presidentea (j. 1946).
- Apirilaren 28a – Tetsuro Miura, japoniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1956).
- Apirilaren 29a – Luis García Meza Tejada, Boliviako diktadorea (j. 1929).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 3a – Günter Herburger, alemaniar idazlea (j. 1932).
- Maiatzaren 4a – Renate Dorrestein, herbeheretar feminista, idazle eta kazetaria (j. 1954).
- Maiatzaren 5a – José María Iñigo, bizkaitar kazetari, aktore eta telebista aurkezlea (j. 1942).
- Maiatzaren 7a – Ermanno Olmi, italiar zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1931).
- Maiatzaren 9a – Per Kirkeby, daniar margolaria (j. 1938).
- Maiatzaren 11 – Gérard Genette, frantziar literatura-kritikaria (j. 1930).
- Maiatzaren 12a – Antonio Mercero, gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1936).
- Maiatzaren 13a – Margot Kidder, kanadar aktorea (j. 1948).
- Maiatzaren 14a – William Vance, belgikar komikigilea (j. 1935).
- Maiatzaren 14a – Tom Wolfe, estatubatuar idazle era kazetaria (j. 1930).
- Maiatzaren 15a – Ray Wilson, ingeles futbolaria (j. 1934).
- Maiatzaren 16a – Joseph Campanella, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- Maiatzaren 16a – Eloísa Mafalda, brasildar aktorea (j. 1924).
- Maiatzaren 17a – Nicole Fontaine, frantses politikaria, Europako Legebiltzarrako presidentea (j. 1942).
- Maiatzaren 19a – Robert Indiana, Pop Art mugimenduko estatubatuar artista (j. 1928).
- Maiatzaren 20a – Ramón Chao, galiziar kazetari eta idazlea (j. 1935).
- Maiatzaren 22a – Josu Esnal, gipuzkoar euskaltzalea (j. 1966).
- Maiatzaren 22a – Philip Roth, estatubatuar eleberrigilea (j. 1933).
- Maiatzaren 24a – Tsehaytu Beraki, eritrear musikari eta ekintzaile politikoa (j. 1939).
- Maiatzaren 26a – Alan Bean, NASAko estatubatuar astronauta, ingeniari eta margolaria (j. 1932).
- Maiatzaren 27a – Andres Gandarias, bizkaitar txirrindularia (j. 1943).
- Maiatzaren 28a – Iñaki Gil Diaz de Argote, arabar aizkolari eta harri-jasotzailea (j. 1963).
- Maiatzaren 28a – María Dolores Pradera, espainiar abeslari eta aktorea (j. 1924/26).
- Maiatzaren 28a – Jens Christian Skou, daniar kimikaria, 1997ko Kimikako Nobel saria (j. 1918).
- Maiatzaren 28a – Ola Ullsten, Suediako lehen ministroa (j. 1931).
- Maiatzaren 31 – Ildefonso Olaberria, gipuzkoar idazle eta itzultzailea, frantziskotarra (j. 1940).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a – Poldy Bird, argentinar idazle eta poeta (j. 1941).
- Ekainaren 1a – John Julius Norwich, britaniar historialari eta idazlea (j. 1929).
- Ekainaren 2a – Paul D. Boyer, estatubatuar biokimikari eta kimika irakaslea, 1997ko Kimikako Nobel Saria (j. 1918).
- Ekainaren 2a – Malcolm Morley, britainiar artista (j. 1931).
- Ekainaren 5a – Jadwiga Grabowska-Hawrylak, poloniar arkitekto arrazionalista (j. 1920).
- Ekainaren 5a – Bernard Quemada, gipuzkoar hizkuntzalaria, erromanista eta lexikografoa (j. 1926).
- Ekainaren 6a – Isabel Bakedano, nafar margolaria (j. 1929).
- Ekainaren 5a – Kate Spade, estatubatuar moda-diseinatzailea eta enpresaburua (j. 1962).
- Ekainaren 7a – Bego Etxebarria Bilbao, bizkaitar euskaltzalea (j. 1942).
- Ekainaren 7a – Manex Pagola, euskal idazle, abeslari eta politikaria (j. 1941).
- Ekainaren 8a – Anthony Bourdain, estatubatuar sukaldari, idazle eta telebistako pertsonaia (j. 1956).
- Ekainaren 16a – Darío Villalba, euskal herritar margolari eta izotz patinatzailea (j. 1939).
- Ekainaren 18a – XXXTentacion, estatubatuar abeslari, konpositore eta raperoa (j. 1998).
- Ekainaren 19a – Sergio Gonella, italiar futbol epailea (j. 1933).
- Ekainaren 20a – Peter Thomson, australiar golfaria (j. 1929).
- Ekainaren 21a – Armando Merodio, bizkaitar futbolaria (j. 1935).
- Ekainaren 22a – Reszo Nyers, hungariar politikari eta ekonomista (j. 1923).
- Ekainaren 24a – Alfredo Irusta Irusta, euskal herritar txirrindularia (j. 1934).
- Ekainaren 25a – Martin Ezkurra, nafar botileroa (j. 1929).
- Ekainaren 25a – Richard Benjamin Harrison, estatubatuar negoziogizona eta telerrealitate saioetako pertsonaia (j. 1941).
- Ekainaren 25a – Bo Nilsson, suediar musikagilea (j. 1937).
- Ekainaren 26a – Henri Namphy, Haitiko presidentea (j. 1932).
- Ekainaren 27a – Joseph Jackson, estatubatuar talentu managerra eta Jackson familiaren burua (j. 1928).
- Ekainaren 28a – Harlan Ellison, estatubatuar idazlea (j. 1934).
- Ekainaren 28a – Patxi Ezkiaga, gipuzkoar idazlea eta La Salleko anaia (j. 1943).
- Ekainaren 28a – Bautista Madariaga, nafar bertsolaria (j. 1926).
- Ekainaren 28a – Christine Nöstlinger, austriar idazlea, batez ere Haur eta Gazte Literaturan ezaguna (j. 1936).
- Ekainaren 29a – Arvid Carlsson, suediar neurofarmakologoa, 2000ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1923).
- Ekainaren 29a – Steve Ditko, estatubatuar komikigilea (j. 1927).
- Ekainaren 29a – Irena Szewińska, poloniar atleta, atleta bakarra 100, 200 eta 400 metrotako munduko errekorrarekin (j. 1946).
- Ekainaren 30a – Jose Antonio Zaldua, nafar futbolaria (j. 1941).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 3a – Eva Serra, kataluniar historialari eta saiakeragilea (j. 1942).
- Uztailaren 4a – Boukary Adji, Nigerreko lehen ministroa (j. 1939).
- Uztailaren 5a – Paulien De Groote, belgikar politikaria (j. 1973).
- Uztailaren 5a – Claude Lanzmann, frantziar kazetaria, idazlea eta zinegilea (j. 1925).
- Uztailaren 5a – Jean-Louis Tauran, frantziar kardinala (j. 1943).
- Uztailaren 9a – Peter Carington, NATOren seigarren Idazkari Nagusia (j. 1919).
- Uztailaren 9a – Hans Günter Winkler, alemaniar zaldizkoa, bost urrezko domina olinpiko irabaziz errekorra duena (j. 1926).
- Uztailaren 10a – Jose Maria Setien, gipuzkoar apezpikua, Donostiako elizbarrutiko apezpiku emeritua (j. 1928).
- Uztailaren 12a – Xerardo Fernández Albor, Galiziako Xuntako presidentea (j. 1917).
- Uztailaren 14a – Theo-Ben Gurirab, Namibiako lehen ministroa (j. 1938).
- Uztailaren 14a – Juan Maria Uribezubia, bizkaitar txirrindularia (j. 1940).
- Uztailaren 16a – Miguel Ángel Alegría, nafar pilotaria (j. 1933).
- Uztailaren 16a – Gabriel Caruana, zeramikan berezitutako maltar artista ezagunetakoa (j. 1929).
- Uztailaren 17a - Yvonne Blake, espainiar-britainiar jantzi-diseinatzailea (j. 1940).
- Uztailaren 18a – Adrian Cronauer, AEBetako Aire Armadako sarjentu eta disc jockeya (j. 1938).
- Uztailaren 18a – Burton Richter, estatubatuar fisikaria, 1976ko Fisikako Nobel Saria (j. 1931).
- Uztailaren 23a – Oksana Xatxko, ukrainar artista eta ekintzailea, Femen talde feministaren sortzaileetako bat (j. 1987).
- Uztailaren 27a – Vladimir Voinovitx, errusiar idazlea (j. 1932).
- Uztailaren 28a – Fernando Tirapu, nafar futbolaria (j. 1951).
- Uztailaren 29a – Jose Mari Larrea, bizkaitar idazlea eta EHUko irakaslea (j. 1954).
- Uztailaren 31 – Philippe Dreyfus, frantziar informatika aitzindaria (j. 1925).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 1a – Celeste Rodrigues, portugaldar abeslaria (j. 1923).
- Abuztuaren 3a – Pedro Berrioategortua, bizkaitar apaiz eta aktibista (j. 1928).
- Abuztuaren 6a - Felisa Basauri Larrañaga, gipuzkoar baserritarra, esne-saltzailea (j. 1928).
- Abuztuaren 6a – Paul Laxalt, euskal jatorriko estatubatuar politikaria, Nevadako gobernadorea (j. 1922).
- Abuztuaren 6a – Joël Robuchon, frantziar sukaldaria, Gault Millau Gidak 1989an "Mendeko sukaldari" izendatua (j. 1945)
- Abuztuaren 11 – Vidiadhar Surajprasad Naipaul, britainiar idazlea, 2001eko Literaturako Nobel Saria (j. 1932).
- Abuztuaren 12a – Samir Amin, egiptoar ekonomialari marxista (j. 1931).
- Abuztuaren 12a – Manuel Erice, nafar kazetaria (j. 1965).
- Abuztuaren 13a – Pedro Aizpurua, gipuzkoar musikagilea eta organista (j. 1924).
- Abuztuaren 13a – Miguel Ángel Sanz Bocos, Espainiako Gerra Zibilean ehiza hegazkineko pilotua, heriotza momentuan bizirik zegoen gerra garaiko azken pilotua (j. 1918).
- Abuztuaren 13a – Maritxu Urreta, euskal itzultzaile, ilustratzaile eta argazkilaria (j. 1915).
- Abuztuaren 14a – Eduard Uspensky, errusiar haur-literatura idazle, olerkari, antzerkigile, gidoigile eta telebista aurkezlea (j. 1937).
- Abuztuaren 15a – Pierre Camou, lapurtar errugbilaria eta bankaria, Frantziako Errugbi Federazioaren presidentea (j. 1945).
- Abuztuaren 16a – Aretha Franklin, Soularen Erregina, estatubatuar abeslaria (j. 1942).
- Abuztuaren 16a – Atal Bihari Vajpayee, Indiako lehen ministroa (j. 1924).
- Abuztuaren 17a – Costas Kondylis, greziar jatorriko estatubatuar arkitektoa (j. 1940).
- Abuztuaren 18a – Kofi Annan, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia eta 2001eko Bakearen Nobel Saria (j. 1938).
- Abuztuaren 18a – Mari Jose Molina Guerrero, gipuzkoar irakaslea eta militante feminista (j. 1951).
- Abuztuaren 19a – Miguel Irizar, gipuzkoar apaiz pasiotarra, misiolari eta apezpikua Perun (j. 1934).
- Abuztuaren 19a – Pedro Roncal, nafar kazetari eta irakaslea (j. 1962).
- Abuztuaren 20a – Uri Avnery, israeldar kazetaria eta politikari ezkertiarra eta bakezalea (j. 1923).
- Abuztuaren 20a – María Isabel Chorobik de Mariani, giza eskubideen aldeko argentinar ekintzailea (j. 1923).
- Abuztuaren 21a – Óscar Elgezabal, bizkaitar txirrindularia (j. 1928).
- Abuztuaren 21a – Stefán Karl Stefánsson, islandiar aktore eta abeslaria (j. 1975).
- Abuztuaren 21a – Vicente Verdú, espainiar kazetaria, idazlea, margolari eta poeta (j. 1942).
- Abuztuaren 22a – Ed King, estatubatuar musikaria, Sweet Home Alabama abestiaren egileetako bat (j. 1949).
- Abuztuaren 22a – Jesús Torbado, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1943).
- Abuztuaren 24a – Javier Otxoa, bizkaitar txirrindularia (j. 1974).
- Abuztuaren 25a – Lindsay Kemp, ingeles dantzari, aktore, irakasle, mimo eta koreografoa (j. 1938).
- Abuztuaren 25a – John McCain, estatubatuar politikaria (j. 1936).
- Abuztuaren 26a – Alfonso Osorio, espainiar politikari frankista (j. 1923).
- Abuztuaren 26a – Neil Simon, estatubatuar antzerkigilea (j. 1927).
- Abuztuaren 27a – Claude Goutin, frantziar irakasle, marrazkilari, eskultore eta artista (j. 1930).
- Abuztuaren 28a – Josep Fontana, kataluniar historialari eta Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea (j. 1931).
- Abuztuaren 28a – Carmen Moore, estatubatuar aktorea eta modelo eta aktore pornografikoa (j. 1986).
- Abuztuaren 29a – James Mirrlees, eskoziar ekonomista, 1996ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1936).
- Abuztuaren 30a – Vanessa Marquez, estatubatuar aktorea (j. 1968).
- Abuztuaren 31 – Luigi Luca Cavalli-Sforza, italiar zientzialaria, populazioen genetikan aditua (j. 1922)
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 1a – Randy Weston, estatubatuar jazz pianojole eta musikagilea (j. 1926).
- Irailaren 2a – Sebastiana Gesalaga, Sor Niño Dios, gipuzkoar moja klaratar eta bertso-jartzailea (j. 1924).
- Irailaren 4a – Paul Koech, kenyar atleta, distantzia luzeetan aditua (j. 1969).
- Irailaren 4a – Elisa Serna, espainiar kantautorea, protesta abestiak egiten zituena (j. 1943).
- Irailaren 5a – Freddie Oversteegen, Herbehereetako erresistentzia komunistako kidea II. Mundu Gerrako Herbehereetako okupazioan (j. 1925).
- Irailaren 6a – Burt Reynolds, estatubatuar aktorea (j. 1936)
- Irailaren 7a – Ceesepe, espainiar margolari, marrazkilari eta komikigilea (j. 1958).
- Irailaren 7a – Mac Miller, estatubatuar rapeatzailea, abeslaria eta musika ekoizlea (j. 1992).
- Irailaren 7a – Juan Uharte Beaumont, nafar enpresaburu eta mezenasa (j. 1925).
- Irailaren 8a – Helena Lopes da Silva, portugaldar zirujaua, aktibista feminista eta Ezkerreko Blokearen sortzailea (j. 1949).
- Irailaren 8a – Chelsi Smith, estatubatuar aktorea eta modeloa (j. 1973).
- Irailaren 10a – Carlos Garaycoechea, El Vasco, euskal jatorriko argentinar idazle, umorista grafiko, gidoilari, maixu eta artista plastikoa (j. 1928).
- Irailaren 12a – Rachid Taha, Frantzian bizi izandako aljeriar abeslaria eta ekintzailea (j. 1958).
- Irailaren 15a – Jazinto Sagarna, Gorbeiako artzaina, bizkaitar artzain eta eguraldi iragarlea (j. 1935).
- Irailaren 18a – Robert Venturi, estatubatuar arkitekto post-modernista (j. 1925).
- Irailaren 19a – Gyözö Kulcsár, hungariar eskrimalaria (j. 1940).
- Irailaren 19a – Arthur Mitchell, estatubatuar dantzari, maisu, koreografo eta zuzendari artistikoa (j. 1934).
- Irailaren 19a – Jesús Rodríguez Magro, espainiar txirrindularia (j. 1960).
- Irailaren 20a – Mohammed Karim Lamrami, Marokoko lehen ministroa (j. 1919).
- Irailaren 21a – Vitalii Masol, Ukrainako lehen ministroa (j. 1928).
- Irailaren 21a – Trần Đại Quang, Vietnamgo presidentea (j. 1956).
- Irailaren 22a – José Ibarburu, gipuzkoar arraunlaria (j. 1928).
- Irailaren 23a – Charles K. Kao, zuntz optikoaren aita, Hong Kongeko estatubatuar ingeniaria eta fisikaria, 2009ko Fisikako Nobel Saria (j. 1933).
- Irailaren 24a – Junes Casenave, zuberotar idazle eta apaiza (j. 1924).
- Irailaren 25a – Helena Almeida, portugaldar argazkilari eta artista (j. 1934).
- Irailaren 25a – Jon Tati Egiarte, bizkaitar txirrindularia (j. 1960).
- Irailaren 27a – Marty Balin, estatubatuar egile abeslari, musikari eta abeslaria, Jefferson Airplane eta Jefferson Starship taldeetako kide sortzailea (j. 1942).
- Irailaren 27a – Tara Fares, irakiar modeloa, eraila (j. 1996).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 1a – Charles Aznavour, armeniar jatorriko frantziar abeslaria (j. 1924).
- Urriaren 1a – Xesqui Castañer, valentziar politikari, ikerlari eta irakaslea, Arabako Batzar Nagusietan lehenengo emakume presidentea (j. 1952).
- Urriaren 1a – Do Muoi, Vietnamgo lehen ministroa (j. 1917).
- Urriaren 2a – Jamal Khaxoggi, arabiar kazetaria eta The Washington Post egunkariko zutabegilea, Saudi Arabiaren Istanbulgo kontsul-etxean eraila (j. 1958).
- Urriaren 3a – Leon M. Lederman, estatubatuar fisikaria, 1988ko Fisikako Nobel Saria (j. 1922).
- Urriaren 6a – Montserrat Caballé, kataluniar sopranoa (j. 1933).
- Urriaren 6a – Viktoria Marinova, bulgariar ikerketa kazetaria, eraila (j. 1988).
- Urriaren 9a – Larry Larrañaga, estatubatuar politikaria (j. 1937).
- Urriaren 9a – Thomas A. Steitz, estatubatuar kimikaria, 2009ko Kimikako Nobel Saria (j. 1940).
- Urriaren 10a – Madeleine Cabidoche, euskal espeleologiaren aintzindari eta sustatzailea (j. 1930).
- Urriaren 10a – Mary Midgley, ingeles filosofoa, etikan aditua (j. 1919).
- Urriaren 14a – Eduardo Arroyo, espainiar margolari eta idazlea (j. 1937).
- Urriaren 14a – Milena Dravić, serbiar aktorea (j. 1940).
- Urriaren 15a – Paul Allen, estatubatuar enpresaria, Bill Gatesekin batera Microsoft enpresaren sortzailea (j. 1942).
- Urriaren 15a – Arto Paasilinna, finlandiar idazlea (j. 1942).
- Urriaren 18a – Abdel Rahman Swar al-Dahab, Sudango estatuburua (j. 1934/1935).
- Urriaren 19a – Antton Etxeberria, gipuzkoar aktore eta titiriteroa (j. 1960).
- Urriaren 19a – Osamu Shimomura, japoniar kimikari eta biologoa, 2008ko Kimikako Nobel Saria (j. 1928).
- Urriaren 20a – Wim Kok, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1938).
- Urriaren 22a – Robert Saladrigas, kataluniar kazetari, kritikari eta idazlea (j. 1940).
- Urriaren 23a – Danel Zenarrutzabeitia, gipuzkoar politikaria (j. 1927).
- Urriaren 24a – Carmen Alborch, espainiar politikaria eta idazlea (j. 1947).
- Urriaren 24a – Tony Joe White, estatubatuar musikari eta abeslaria (j. 1943).
- Urriaren 25a – Amaia Larrañaga, gipuzkoar irakasle eta politikaria (j. 1957).
- Urriaren 26a – João W. Nery, brasildar idazlea eta LGTB pertsonen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1950).
- Urriaren 28a – Luis Maria Intza, gipuzkoar kooperatibista eta erlezaina (j. 1934).
- Urriaren 29a – Estefana Irastorza, lapurtar poeta (j. 1925).
- Urriaren 30a – Jin Yong, txinatar eleberrigile, kazetari eta historialaria (j. 1924).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 2a – Álvaro de Luna, espianiar aktorea (j. 1935).
- Azaroaren 3a – Josu Goia, nafar politikari eta artista (j. 1947).
- Azaroaren 3a – Sondra Locke, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta abeslaria (j. 1944).
- Azaroaren 7a – Francis Lai, frantziar soinu-banda konpositorea (j. 1932).
- Azaroaren 8a – Bartolomé Benassar, frantziar historialari eta hispanista (j. 1929).
- Azaroaren 11 – Concha Laca, zeramikaria, artisaua, dekoratzailea eta eskultorea (j. 1925).
- Azaroaren 11 – Douglas Rain, kanadar aktorea (j. 1928).
- Azaroaren 12a – John Cairns, ingeles biologoa (j. 1922).
- Azaroaren 12a – Juan Antonio Frade Villar, K-Toño semea, bizkaitar margolari, karikaturagile eta kazetaria (j. 1945).
- Azaroaren 12a – Stan Lee, estatubatuar komiki gidoigile eta argitaratzailea (j. 1922).
- Azaroaren 12a – Ricardo Requejo, musika klasikoaren nazioarteko piano-jotzaile eta musika irakasle bizkaitarra (j. 1938).
- Azaroaren 13a – Lucho Gatica, Boleroen erregea', txiletar bolero-abeslaria, zinema-aktorea eta telebista-aurkezlea (j. 1928).
- Azaroaren 13a – Katherine MacGregor, estatubatuar aktorea (j. 1925).
- Azaroaren 14a – Xalbador Garmendia, gipuzkoar idazlea (j. 1932).
- Azaroaren 14a – Fernando del Paso, mexikar idazlea (j. 1935).
- Azaroaren 14a – Aitor Sarasua, gipuzkoar bertsolaria (j. 1967).
- Azaroaren 15a – Takayuki Fujikawa, japoniar futbolaria (j. 1962).
- Azaroaren 15a – Zhores Medvedev, errusiar biologoa (j. 1925).
- Azaroaren 16a – William Goldman, estatubatuar eleberrigile, antzerki-idazle, eta gidoigilea (j. 1931).
- Azaroaren 17a – Juan Olabarri, bizkaitar kirolaria, belaren Finn Klasean aditua (j. 1936).
- Azaroaren 19a – Elena Arregui Cruz-López, gipuzkoar arkitektoa (j. 1929).
- Azaroaren 19a – Apisai Ielemia, Tuvaluko lehen ministroa (j. 1955).
- Azaroaren 20a – Aaron Klug, britaniar fisikari eta kimikaria, 1982ko Kimikako Nobel Saria (j. 1926).
- Azaroaren 23a – Mariano Bellver, bizkaitar jatorriko andaluziar arte-bildumagilea (j. 1926).
- Azaroaren 23a – Nicolas Roeg, ingeles zinema zuzendaria eta argazkilaria (j. 1928).
- Azaroaren 26a – Bernardo Bertolucci, italiar idazlea eta zinema zuzendaria (j. 1941).
- Azaroaren 26a – Stephen Hillenburg, estatubatuar animatzailea, ekoizlea eta biologoa, Bob Belaki marrazki bizidun telesailaren sortzailea (j. 1961)
- Azaroaren 26a – Tomás Maldonado, argentinar pintore, diseinatzailea eta pentsalaria (j. 1922).
- Azaroaren 28a – Nicanor de Carvalho, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1947).
- Azaroaren 28a – Robert Morris, estatubatuar artista bisuala, artista kontzeptuala eta idazlea (j. 1931).
- Azaroaren 30a – Jon Ramon Aboitiz, euskal jatorriko filipinar enpresaburua (j. 1948).
- Azaroaren 30a – George H. W. Bush, Ameriketako Estatu Batuetako 41. Presidentea (j. 1924).
- Azaroaren 30a – Alejandro Sagardui, bizkaitar futbolaria (j. 1961).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 1a – Ken Berry, estatubatuar aktorea (j. 1933).
- Abenduaren 3a – Josep Lluís Núñez, kantabriar enpresaburua eta Bartzelona Futbol Klubeko presidente ohia (j. 1931).
- Abenduaren 3a – Miguel Primo de Rivera Urkixo, gipuzkoar abokatu eta politikaria (j. 1934).
- Abenduaren 4a – Idoia Aierbe, Mikel Zabalzaren neska-laguna zena berau erail zuteenan (j. 1962).
- Abenduaren 6a – Pete Shelley, ingeles abeslari, kantautore eta gitarra-jotzailea, Buzzcocks taldearen sortzaileetakoa (j. 1955).
- Abenduaren 7a – Belisario Betancur, Kolonbiako presidentea (j. 1923).
- Abenduaren 7a – Markos Gimeno, gipuzkoar artista polifazetikoa eta hitz-joko egilea (j. 1974).
- Abenduaren 8a – Evelyn Berezin, estatubatuar ingeniari informatikoa, testu prozesadoreen ama (j. 1925).
- Abenduaren 9a – Riccardo Giacconi, italiar fisikaria, 2002ko Fisikako Nobel Saria (j. 1931).
- Abenduaren 9a – Jose Maria Sarriegi, gipuzkoar unibertsitateko ingeniari, ikertzaile eta irakaslea Tecnumen (j. 1970).
- Abenduaren 13a – Nancy Wilson, estatubatuar abeslari melodikoa, garaiko bokalistarik dotore eta beroenetakoa (j. 1937).
- Abenduaren 14a – Edmond Simeoni, korsikar politikari nazionalista historikoa (j. 1934).
- Abenduaren 15a – Girma Wolde-Giorgis, Etiopiako presidentea (j. 1924).
- Abenduaren 16a – Chiquetete, espainiar flamenko abeslaria (j. 1948).
- Abenduaren 17a – Zura Karuhimbi, erruandar emakumea, hutu miliziek 1994ko Ruandako genozidioan erailak izatetik 100 pertsona baino gehiago salbatu zituena. (j. c. 1925)
- Abenduaren 17a – Galt MacDermot, kanadar konpositorea (j. 1928).
- Abenduaren 17a – Penny Marshall, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktorea (j. 1943).
- Abenduaren 18a – Tulsi Giri, Nepalgo lehen ministroa (j. 1926).
- Abenduaren 18a – María Jesús Rosa Reina, espainiar boxeolaria (j. 1974).
- Abenduaren 19a – Joana Biarnés, kataluniar argazkilaria eta lehen emakume argazkilari-kazetaria (j. 1935).
- Abenduaren 19a – Peter Masterson, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta idazlea (j. 1934).
- Abenduaren 20a – Donald Moffat, britaniar jatorriko estatubatuar aktorea (j. 1930).
- Abenduaren 22a – Paddy Ashdown, britainiar politikari eta diplomazialaria (j. 1941).
- Abenduaren 22a – Jean Bourgain, belgikar matematikaria (j. 1954).
- Abenduaren 22a – Roberto Suazo Córdoba, Hondurasko presidentea (j. 1927).
- Abenduaren 23a – Francisco Pérez Luzarreta, nafar EAE alderdiko kidea (j. 1922).
- Abenduaren 25a – Juan Etxebarria Gangoiti, bizkaitar politikari eta ekonomialaria (j. 1926).
- Abenduaren 25a – Manuel Larrabeiti, bizkaitar futbolaria (j. 1931).
- Abenduaren 25a – Nancy Roman, Hubbleren ama, estatubatuetako astronomoa eta NASAko lehen exekutiboetako bat (j. 1925).
- Abenduaren 26a – Roy J. Glauber, estatubatuar fisikaria, 2005eko Fisikako Nobel Saria (j. 1925).
- Abenduaren 26a – Jordi Grau, kataluniar zinemagilea (j. 1930).
- Abenduaren 26a – Miren Alazne Iruretagoiena, gipuzkoar euskaltzalea eta abertzalea, euskal erreferentea Panpan (j. 1935).
- Abenduaren 27a – Miúcha, brasildar abeslaria eta musikagilea (j. 1937).
- Abenduaren 28a – Irene Balaguer Felip, Haur hezkuntzako kataluniar irakasle eta pedagogoa (j. 1948).
- Abenduaren 28a – Abdelmalek Benhabyles, Aljeriako presidentea (j. 1921).
- Abenduaren 28a – Amos Oz, israeldar idazle eta kazetaria (j. 1939).
- Abenduaren 28a – Shehu Shagari, Nigeriako presidentea (j. 1925).
- Abenduaren 29a – Judith Rich Harris, estatubatuar psikologoa (j. 1938).
- Abenduaren 30a – Cesáreo Estébanez, espainiar aktorea (j. 1941).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amaia Otsoa, nafar bertsolaria (j. 1961).
- Celina Ribechini, bizkaitar historialaria (j. 1923).
- Yoshinori Shigematsu, japoniar futbolaria (j. 1930).
- Iraila – Chinyere Ohiri-Aniche, nigeriar hizkuntzalaria (j. ?).
- Fisika: Arthur Ashkin, Gérard Mourou eta Donna Strickland
- Kimika: Frances Arnold, George P. Smith eta Gregory Winter
- Literatura: Olga Tokarczuk (2019an emon zen saria)
- Medikuntza: James P. Allison eta Tasuko Honjo
- Ekonomia: William Nordhaus eta Paul Romer
- Bakea: Denis Mukwege eta Nadia Murad
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|