1863
Itxura
1863. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1840(e)koa • 1850(e)koa • 1860(e)koa • 1870(e)koa • 1880(e)koa |
Urteak | 1860 • 1861 • 1862 • 1863 • 1864 • 1865 • 1866 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1863 MDCCCLXIII |
Ab urbe condita | 2616 |
Armeniar egutegia | 1312 ԹՎ ՌՅԺԲ |
Bahá'í egutegia | 19 – 20 |
Bengaliar egutegia | 1270 |
Berber egutegia | 2813 |
Egutegi budista | 2407 |
Myanmarko egutegia | 1225 |
Bizantziar egutegia | 7371 – 7372 |
Koptoen egutegia | 1579 – 1580 |
Etiopiar egutegia | 1855 – 1856 |
Hebrear egutegia | 5623 – 5624 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1919 – 1920 |
Shaka Samvat | 1785 – 1786 |
Kali Yuga | 4964 – 4965 |
Iraniar egutegia | 1241 – 1242 |
Islamiar egutegia | 1279 – 1280 |
Japoniar egutegia | Bunkyū 3 (文久3年) |
Korear egutegia | 4196 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2406 |
Holozeniar egutegia | 11863 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Donostiako harresiak eraitsi zituzten, Antonio Kortazar arkitektoaren arabera zabalgunea eraikitzen hasteko.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Estatu Batuetako Abraham Lincoln presidenteak, esklabotzaren abolizioa aldarrikatu zuen.
- Ekainaren 2a – Harriet Tubman emakumea buru zutela, 150 soldadu beltzek 750 esklabo askatu zituzten AEBetako Hego Carolinan. Lur-jabe esklabistei kalte ekonomiko handiak eragin zizkieten.
- Urtarrilaren 9a – Londresko metroaren linea bat zabaldu zuten, munduko lehena.
- Urriaren 26a – Gurutze Gorria sortu zuten Genevan.
- Azaroaren 19a – Abraham Lincoln presidenteak Gettysburgeko hitzaldi ospetsua eman zuen.
- Abenduaren 29a – Suezeko kanala ireki zuten Itsaso Gorria eta Mediterraneoa batuz.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 17 – Rosalia de Castrok "Cantares gallegos" liburua argitaratu zuen.
- Azaroaren 4a – Troiatarrak (frantsesez: Les Troyens), Hector Berliozen opera estreinatu zen Parisko Place du Châtelet antzokian.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Pierre de Coubertin, Olinpiar Joko modernoen sortzailea (h. 1937).
- Urtarrilaren 7a - Anna Murray Vail, estatubatuar botanikaria (h. 1955).
- Urtarrilaren 8a – Ellen Churchill Semple, estatubatuar geografoa, Ameriketako Estatu Batuetako Geografia Elkartea zuzendu zuen lehen emakumea (h. 1932).
- Urtarrilaren 12a – Swami Vivekananda, buruzagi eta erlijio-eraberritzaile hindua (h. 1902).
- Urtarrilaren 14a – Manuel Gomes da Costa, Portugalgo presidentea (h. 1929).
- Urtarrilaren 15a – Wilhelm Marx, Alemaniako kantzilerra (h. 1946).
- Urtarrilaren 17a – David Lloyd George, britainiar politikaria, Erresuma Batuko Lehen Ministroa (h. 1945).
- Urtarrilaren 17a – Antonio Pérez Goiena, nafar elizgizona eta idazlea (h. 1962).
- Urtarrilaren 17a – Konstantin Stanislavski, errusiar antzezle, antzerki-zuzendari eta teorialaria (h. 1938).
- Urtarrilaren 19a – Werner Sombart, alemaniar ekonomista eta soziologoa (h. 1941).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 3a – Klymentyna Popovych-Boiarska, Galitzian jaiotako idazle, poeta eta Ukrainako lehen hezkuntzako irakaslea (h. 1945).
- Otsailaren 6a – Léon Pradet-Balade, baxenafar politikaria (h. 1931).
- Otsailaren 9a – Anthony Hope, ingeles idazlea (h. 1933).
- Otsailaren 10a - Eskolastika Mendizabal Imatz, Bizkaiko amama (h. 1969).
- Otsailaren 19a – Augusto Bernardino Leguía y Salcedo, Peruko presidentea eta diktadorea (h. 1932).
- Otsailaren 20a – Lucien Pissarro, frantziar margolari, grabatzaile eta liburuen diseinatzaile eta ilustratzailea (h. 1944).
- Otsailaren 23a – Franz Stuck, alemaniar margolaria, eskultore eta arkitektoa (h. 1928).
- Otsailaren 27a – George Herbert Mead, estatubatuar soziologo, gizarte-psikologo eta filosofoa (h. 1931).
- Otsailaren 27a – Joaquín Sorolla, espainiar margolaria (h. 1923).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 3a – Arthur Machen, galestar idazlea (h. 1947)
- Martxoaren 8a – Henni Forchhammer, daniar hezitzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1955).
- Martxoaren 12a – Gabriele D'Annunzio, italierazko idazlea (h. 1938).
- Martxoaren 12a – Vladimir Vernadski, errusiar mineralogo eta geokimikalaria (h. 1945).
- Martxoaren 14a – Tokutomi Soho, japoniar historialaria, kritikaria eta kazetaria (h. 1957).
- Martxoaren 27a – Henri Royce, ingeles industrialaria, Rolls-Royce enpresaren sortzailea (h. 1933).
- Martxoaren 30a – Joseph Caillaux, Frantziako lehen ministroa (h. 1944).
- Martxoaren 30a – Mary Whiton Calkins, estatubatuar filosofoa eta psikologoa (h. 1930).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 3a – Henry Van de Velde, belgikar arkitektoa, diseinatzaile eta pintorea (h. 1957).
- Apirilaren 8a – Josep Llimona i Bruguera, kataluniar eskultorea, Kataluniako modernismoaren artista nagusietariko bat (h. 1934).
- Apirilaren 15a – Ida Freund, Kimikako lehen emakume irakaslea Erresuma Batuko Unibertsitatean (h. 1914).
- Apirilaren 22a – Ramón Barea Mendizabal, gipuzkoar asmatzailea, pedalontziaren asmatzailea (h. 1933).
- Apirilaren 26a – Arno Holz, alemaniar idazlea (h. 1929).
- Apirilaren 29a – William Randolph Hearst, estatubatuar politikaria eta enpresaburua (h. 1951).
- Apirilaren 29a – Konstantino Kavafis, greziar olerkaria (h. 1933).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 12a – Charles Bordes, frantziar musikagilea (h. 1909).
- Maiatzaren 14a – John Charles Fields, kanadar matematikaria (h. 1932).
- Maiatzaren 19a – Jean-Félix Larrieu, zuberoar mediku, historialari eta euskaltzalea (h. 1941).
- Maiatzaren 24a – Santiago Alda, bilbotar politikari abertzalea eta jeltzalea (h. 1926).
- Maiatzaren 31 – Francis Younghusband, britainiar militar, esploratzaile eta idazlea (h. 1942).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 10a – Louis Couperus, herbeheretar idazlea (h. 1923).
- Ekainaren 10a – Madeleine Zillhardt, frantziar margolaria, dekoratzailea eta idazlea (h. 1950).
- Ekainaren 15a – Elise Rosalie Aun, estoniar poeta eta idazlea (h. 1932).
- Ekainaren 21a – Max Wolf, alemaniar astronomoa, astroargazkilaritzaren lehenengo egileetako bat (h. 1932).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 7a – Marguerite Audoux, frantziar eleberrigilea (h. 1937).
- Uztailaren 12a – Albert Calmette, frantziar sendagile eta bakteriologoa (h. 1933).
- Uztailaren 12a – Charles Cottet, inpresionismo ondokoaren frantziar margolaria (h. 1925).
- Uztailaren 12a – Paul Drude, alemaniar fisikaria (h. 1906).
- Uztailaren 16a – Alfons Sala, kataluniar industrialari, abokatu eta politikaria, Kataluniako Mankomunitatearen presidentea (h. 1945).
- Uztailaren 19a – Hermann Bahr, austriar eleberrigile, antzerkigile, antzerki zuzendari eta kritikaria (h. 1934).
- Uztailaren 21a – C. Aubrey Smith, ingeles aktorea (h. 1948).
- Uztailaren 30a – Henry Ford, estatubatuar industrialaria, Ford Motor Companyren fundatzailea (h. 1947).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 1a – Gaston Doumergue, Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea (h. 1937).
- Abuztuaren 3a – Géza Gárdonyi, hungariar idazlea (h. 1922).
- Abuztuaren 9a – Romanonesko kondea, espainiar lurjabe agintetsua eta Espainiako presidentea (h. 1950).
- Abuztuaren 13a – William Isaac Thomas, estatubatuar soziologoa (h. 1947).
- Abuztuaren 15a – Peider Lansel, suitzar poeta eta politikaria (h. 1943).
- Abuztuaren 16a – Gabriel Pierné, frantses musikagilea (h. 1937).
- Abuztuaren 20a – Margaret Clay Ferguson, estatubatuar botanikaria (h. 1951).
- Abuztuaren 22a – Juan Izurrategi Berrostegieta, bizkaitar idazlea (h. 1938).
- Abuztuaren 24a – Bartolome Ertzilla, bizkaitar musika-konpositorea (h. 1898).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 6a – Dmitri Grave, sobietar garaiko errusiar matematikaria (h. 1939).
- Irailaren 10a – Charles Spearman, britainiar psikologoa (h. 1945).
- Irailaren 13a – Arthur Henderson, eskoziar politikari laborista, 1934ko Bakearen Nobel Saria (h. 1935).
- Irailaren 15a – Horatio William Parker, estatubatuar musikagilea, zuzendaria eta irakaslea (h. 1919).
- Irailaren 22a – Alexandre Yersin, frantziar-suitzar bakteriologoa (h. 1943).
- Irailaren 28a – Karlos I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (1889-1908) (h. 1908).
- Irailaren 30a – Reinhard Scheer, Alemaniar Inperioko Itsas armadako almirantea (h. 1928).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 13a – Juan Migel Orkolaga, hernaniar metereologo eta jesuita, Igeldoko behatokiaren sortzailea (h. 1914).
- Urriaren 16a – Austen Chamberlain, Erresuma Batuko politikaria, 1925ean Bakearen Nobel sariduna (h. 1937).
- Urriaren 18a – Ignacio Tabuyo, gipuzkoar baritonoa (h. 1947).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 7a – Julián del Casal, kubatar poeta eta idazlea (h. 1893).
- Azaroaren 7a – Francisco Iturribarria, bizkaitar olerkaria (h. 1916).
- Azaroaren 8a – René Viviani, Frantziako lehen ministroa (h. 1925).
- Azaroaren 11 – Paul Signac, frantziar margolaria (h. 1935).
- Azaroaren 14a – Leo Baekeland, belgikar kimikaria (h. 1944).
- Azaroaren 29a – Alina de Brito, brasildar irakaslea (h. 1934).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 1a – Orein Beltz, oglala leinuko siux tribu indiarreko buruzagia (h. 1950).
- Abenduaren 1a – José Salis, gipuzkoar pintorea (h. 1927).
- Abenduaren 5a – Paul Painlevé, Frantziako lehen ministroa (h. 1933).
- Abenduaren 7a – Pietro Mascagni, italiar musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1945).
- Abenduaren 8a – Edith Durham, britainiar margolaria, ilustratzaile zientifikoa, antropologo , bidaia-idazlea eta Balkanetako esploratzailea (h. 1944).
- Abenduaren 11 – Annie Jump Cannon, estatubatuar astronomoa (h. 1941).
- Abenduaren 12a – Edvard Munch, norvegiar margolari eta grabatzailea (h. 1944).
- Abenduaren 16a – George Santayana, espainiar-estatubatuar filosofoa (h. 1952).
- Abenduaren 18a – Franz Ferdinand Austriakoa, Austria-Hungariako artxidukea (h. 1914).
- Abenduaren 24a – Enrique Fernández Arbós, espainiar biolin-jotzaile, orkestra-gidari eta musikaria (h. 1939).
- Abenduaren 26a – Charles Pathé, frantziar industria-gizona (h. 1957).
- Abenduaren 29a – Wilhelm His, suitzar sendagilea (h. 1934).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A. Harentxipi, lapurtar margolaria.
- Francisco Ulazia, bizkaitar mediku, kazetari, idazle eta politikaria (h. 1936).
- Juan Ignazio Uranga, euskal olerkaria (h. 1934).
- Loreto Prado, espainiar aktorea (h. 1943).
- Frances Wynne, irlandar poeta (h. 1893).
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarriletik ekainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 17 – Horace Vernet, frantziar margolaria (j. 1789).
- Urtarrilaren 18a – Mauka Gorri, apatxe herriko txihende taldeko kide eta buruzagia (j. c. 1790).
- Urtarrilaren 28a – Pierre-Michel Martin, Lubize, lapurtar antzerkigile eta libretista (j. 1798).
- Martxoaren 24a – Joaquín Ezpeleta, nafar politikari eta militarra (j. 1788).
- Apirilaren 1a – Jakob Steiner, suitzar matematikaria (j. 1796).
- Apirilaren 8a – Ascensio Ignacio Altuna, gipuzkoar politikaria (j. 1802).
- Maiatzaren 10a – Stonewall Jackson, estatubatuar militarra, AEBetako Gerra Zibilan Armada Konfederatuaren jenerala (j. 1824).
- Maiatzaren 14a – San Mixel Garikoitz, Kanboko apaiza eta euskal santua (j. 1797).
- Ekainaren 7a – Franz Xaver Gruber, austriar eskola maisua eta organista, Haurtxo maite gabon kantaren egilea (j. 1787).
- Ekainaren 23a – Ana Eurídice Eufrosina de Barandas, brasildar idazlea (j. 1806).
Uztailetik abendura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 3a – Bele Txiki, mdewakanton leinuko siux tribu indiarreko buruzagia (j. c. 1810).
- Uztailaren 26a – Sam Houston, estatubatuar militar eta politikaria, Texasko Errepublikako presidentea (j. 1793).
- Abuztuaren 8a – Angus MacAskill, Giant MacAskill, garaiera eta indar handiko eskoziarra, bere garaian historiako erraldoi garaiena (j. 1825).
- Abuztuaren 13a – Eugène Delacroix, margolari frantziarra (j. 1798).
- Irailaren 17a – Alfred de Vigny, frantses idazlea (j. 1797).
- Irailaren 20a – Jacob Grimm, alemaniar ipuin idazlea (j. 1785). Wilhelm Grimm ipuin idazlearen anaia.
- Irailaren 25a – José Yanguas, euskal herritar politikari, historialari eta jurista (j. 1782).
- Urriaren 2a – Justinus van der Brugghen, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1804).
- Urriaren 4a – Gerrit Schimmelpenninck, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1794).
- Urriaren 8a – Enrique Bedia, euskal historialari eta diplomatikoa (j. 1802).
- Azaroaren 9a – Rafael Arístegui Vélez, euskal jatorriko espainiar militar eta politikaria (j. 1794).
- Azaroaren 13a – Ignacio Comonfort, Mexikoko presidentea (j. 1812).
- Azaroaren 13a – Chipita Rodriguez, mexikar-estatubatuar emakumea, hilketa leporatuta urkatua eta 100 bat urtera barkatua (j. 1799).
- Azaroaren 15a – Frederiko VII.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. 1808).
- Azaroaren 20a – James Bruce (Elgingo VIII. kondea), Erresuma Batuko agintaria, Britainiarrena zen Ipar Amerikako lurraldeko gobernaria (j. 1811).
- Abenduaren 2a – Jane Means Appleton Pierce, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1806).
- Abenduaren 13a – Friedrich Hebbel, alemanezko antzerkigilea (j. 1813).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|