Ángel Nieto
Ángel Nieto | |
---|---|
(1972) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ángel Nieto Roldán |
Jaiotza | Zamora, 1947ko urtarrilaren 25a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Eivissa, 2017ko abuztuaren 3a (70 urte) |
Heriotza modua | : trafiko-istripua |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | motoziklista, team manager (en) eta kirol esataria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | 12+1 |
fundacionangelnieto.org | |
Ángel Nieto Roldán (Zamora, Espainia, 1947ko urtarrilaren 25a - Eivissa, 2017ko abuztuaren 3a) espainiar motoziklista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamasei urterekin lortu zuen lehen kontratua, Derbi etxearekin. Oso txikia denez (1,57 metro), Haurra ezizena jarri zioten. Zilindrada txikietan (50, 80 eta 125 cc-ko motorretan) ibili zen gehienbat, eta garaipen asko lortu zituen. 1969an, 50 cc-ko motorretako munduko txapeldunik gazteena bihurtu zen.
Motor-talde askotan ibili zen, Derbi, Morbidelli, Kreidler, Minarelli, Garelli eta Bultacon, besteak beste.
Mundu-mailako hamahiru titulu lortu zituen: sei 50 cc-koetan (1969, 1970, 1972, 1975, 1976 eta 1977an), eta zazpi 125 cc-koetan (1971, 1972, 1979, 1981, 1982, 1983 eta 1984an).
1986an utzi zion lasterketetan parte hartzeari.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ángel Nieto |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |