XIV. mendea
mendea
XIV. mendeak 1301etik 1400. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.
Mendeak: | |
XIII.a - XIV.a - XV.a | |
Hamarkadak: | |
1300koa 1310koa 1320koa 1330koa 1340koa1350koa 1360koa 1370koa 1380koa 1390koa | |
Kategoriak: | |
Jaiotakoak - Hildakoak |
Gertaerak
aldatuAfrika
aldatu- Senegal, dinastia pagano batek boterean zegoen dinastia musulmana gainditu eta mende batez iraun zuen.
- Bartolomeo de Tivoli eta beste domingotar batzuk Dongolan kokatu ziren, Nubian. Garai beerean, Leone Vivaldi genovarra Abisiniara iristen saiatu zen, baina ezin izan zuen.
- Pate merkataritza postu arabiarraren gailurra Ekialdeko Afrikan.
Amerika
aldatu- Chimú erresumaren oparotasuna, Peruko iparraldeko kostaldean (1300-1440), hiriburu Chan Chan zuela 20mk² eremuarekin.
- Cuzco fundatu zen.
- 1325: Mexikek Tenochtitlán (egungo Mexiko Hiria) sortu zuten Texcoco aintziraren erdian.
Asia
aldatu- 1336: Vijayanagara Inperioa sortu zen India hegoaldean
- 1368: Txinan Yuan dinastia amaitu eta Ming dinastia hasi zen.
- 1300 eta 1600 artean, Bhutanen gatazka ugari izan ziren bertako eliteen artean, botere erlijiosoa Dharma raja batek eta botere politikoa Deb raja batek hartu arte.
- Tanjung Tanah eskuizkribuan Sumatra uharteko Kerinci erresumaren deskribapena agertu zen.
Europa
aldatu- Pandemia izugarri batek, Izurri Beltzak, Europako biztanleriaren herena hil zuen.
- Ehun Urteko Gerra.
- Ijitoak (Rom etniakoak) Europara iritsi ziren, Greziara batez ere. XVI. mende hasieran Europako herrialde guztietara hedatu ziren, Errusia, Eskandinavia, Britainiar uharteak eta Espainia barne.
- Erroman Mendebaldeko Zisma hasi zen.
- 1305: Klemente V.a aita santuak Egoitza Santua Erromatik Avignonera eraman zuen.
- 1385: Polonia eta Lituania batu egin ziren Vladislav II.aren agindupean.
Ozeania
aldatu- Zeelanda Berriko iparraldeko uhartean biztanleria handitu zen eta gerra endemikoak sortu. Maoriek hainbat espezie ehizatu zituzten desagertzeraino, moa hegazti erraldoia esaterako. Hegoaldeko uhartean biztanleria txikitu eta bizilekuak urritu ziren.
Pertsona nabarmenak
aldatu- Tamerlan (1336-1405) buruzagi militar eta politikoa
- Petrarca (1304-1374) idazle, olerkari eta humanista
- Gilen Ockhamgoa (1280/1288 - 1349) fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastikoa
- Ibn Khaldun (1332-1406) historialari eta filosofoa
- Karlos II.a Nafarroakoa (1332-1387) Nafarroako errege
- Giovanni Boccaccio (131 -1375) idazle eta humanista
- Giotto (1267?-1337) margolari eta arkitektoa
- Dante Alighieri (1265-1321) idazlea
- Marco Polo (1254-1324) bidaiaria