Urteroko merkuriar
Urteroko merkuriarra[1] (Mercurialis annua) Euphorbiaceae familiako landare-espezie baten izen arrunta da. Libragarri moduan erabiltzen dute.
Urteroko merkuriar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Malpighiales |
Familia | Euphorbiaceae |
Generoa | Mercurialis |
Espeziea | Mercurialis annua Linnaeus, 1753 |
Deskribapena
aldatuUrteko landarea da, baxu eta ertaina, 30 cm ingurukoa, glabro edo apur bat iletsua; oinarritik adarkatutako zurtoinak. Hosto obalen kontrakoak edo lantzeolatuak, horzdunak eta txorten laburra berde zurbila dutenak. Lore maskulinoak eta femeninoak landare bereizietan; maskulinoak ziri zutitu, peziolatu eta berdexketan, eta femeninoak, ez oso ugariak eta 3-4 mm-koak, alboko talde txikietan. 2-3 mm-ko fruitua, bilobulatua eta ilelatza.[2]
Banaketa eta habitata
aldatuMediterraneo osoan hedatutako belar txarra da. Landatutako lurretan, baratzeetan, sotoetan, landaketetan, muinoetan eta harkaitzetan bizi da. Fruitu ilelatzak arropan eta ilean itsasten dira, eta landarea erraz barreiatzen da.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
- ↑ Guash Ribas, J.. (1989). Introducción a la Flora de García Aldave. Ceuta: Ayuntamiento de Ceuta ISBN 84-87148-01-8..
- ↑ Blamey, Marjorie; Grey-Wilson, Christopher. (2008). Flores silvestres del Mediterráneo. Bartzelona: Omega ISBN 978-84-282-1450-6..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |