Sydney
Sydney[1] Australiako hiri handiena eta zaharrena da. Herrialdearen hego-ekialdeko kostan dago eta Hegoaldeko Gales Berria estatuko hiriburua da.
Sydney Sydney 悉尼 Sydney | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Sydney hiria iluntzean. Irudi gehiago | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Australia | ||
Estatua | Hegoaldeko Gales Berria | ||
Sorrera | 1788 | ||
Izen ofiziala | Sydney | ||
Jatorrizko izena | Sydney 悉尼 | ||
Posta kodea | 2000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 33°52′04″S 151°12′36″E / 33.8678°S 151.21°E | ||
Azalera | 12.144,6 km² | ||
Altuera | 0 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 4.840.600 (2014) 0 (2014) | ||
Dentsitatea | 345,7 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1788ko urtarrilaren 26a | ||
Telefono aurrizkia | 0272, 0273, 0274, 0276, 0277, 0279, 0280, 0282, 0283, 0285, 0288, 0290, 0291, 0292, 0293, 0294, 0295, 0296, 0297, 0298, 0299 | ||
Ordu eremua | UTC+10:00 | ||
Hiri senidetuak | San Frantzisko, Hakkâri (en) , Nagoia, Wellington City, Guangzhou, Florentzia, Portsmouth, Milan, Islamabad, Dili, New Delhi, Manila, Mexiko Hiria eta Seul | ||
cityofsydney.nsw.gov.au eta australia.com… |
Hiria 1788. urtean sortu zen, artean barne ministro britainiarra zen Lord Sydney izeneko Thomas Townshenden omenez. Gutxi gorabehera 4 milioi biztanle ditu, gehienak jatorri britainiar edo irlandarrekoak. Asiar jatorriko asko ere bertan bizi dira, txinatar auzoan bereziki.
Hiri honetan Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxea dago.
Historia
aldatuLehenengo biztanleak Australiako iparretik etorri ziren, aurretik Asiako hego-ekialdetik etorritakoen ondorengoak zirenak[2]. Sydney inguruan 30.000 urtetan zehar egon direla biztanleak estimatzen da[3]. Sydneyko ingurua oso aberatsa da aztarna arkeologikoetan.
Bertakoen eta britaniarren arteko lehen harremana 1770an gertatu zen. Garai hartan 4000 eta 8000 biztanleen artekoa zen bertako populazioa. Bertan hitz egiten ziren hizkuntza nagusiak Darug, Guringai eta Dharawal ziren. James Cook, 1770an, izan zen Sydneyra iritsi zen lehen mendebaldarra, bere itsasontzia bertan hartu zuenean lur. 1788an iritsi ziren lehen presoak metropolitik eta Sydney kolonia penal gisa eratu zen XIX mendearen erdialdera arte. Hortik aurrera gune ekonomiko eta kulturala bihurtu zen, eta 1842 urtean Australiako lehen hiri bilakatu zen. Garai bertsuan inguruetan aurkitutako urrea dela-eta biztanleria handitu zen 35.000 biztanletik 200.000 pasaz 1871n.
Baina migrazio handiena Bigarren Mundu Gerraren ondoren etorri zen.Biztanleria 1,7 milioira iritsi zen 1950ean eta ia 3 milioira 1975ean.
Klima
aldatuSydneyk klima subtropikal hezea du Köppen klima sailkapenaren arabera. Udak orokorrean gozoak dira, neguak epelak eta euria modu uniformean banatzen da urtean zehar. Ozeanoaren eragina garrantzitsua da eta mendebaldeko/barneko auzoetan erregistratzen dira tenperatura muturrekoenak.
Datu klimatikoak (Sydney) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 45.3 | 42.1 | 39.8 | 33.9 | 30.0 | 26.9 | 25.9 | 31.3 | 34.6 | 38.2 | 41.8 | 42.2 | 45.3 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 25.9 | 25.8 | 24.7 | 22.4 | 19.4 | 16.9 | 16.3 | 17.8 | 20.0 | 22.1 | 23.6 | 25.2 | 21.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 18.7 | 18.8 | 17.5 | 14.7 | 11.5 | 9.3 | 8.0 | 8.9 | 11.1 | 13.5 | 15.6 | 17.5 | 13.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 10.6 | 9.6 | 9.3 | 7.0 | 4.4 | 2.1 | 2.2 | 2.7 | 4.9 | 5.7 | 7.7 | 9.1 | 2.1 |
Euria (mm) | 101.5 | 118.1 | 129.3 | 126.3 | 121.2 | 130.5 | 98.6 | 80.6 | 68.9 | 77.4 | 83.8 | 77.9 | 1213.2 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 12.2 | 12.4 | 13.5 | 12.8 | 13.2 | 12.5 | 11.2 | 10.4 | 10.6 | 11.7 | 11.7 | 11.5 | 143.7 |
Iturria: [4] |
Demografia
aldatu2001eko erroldaren arabera[5], hiriak 4.391.674 biztanle zituen. Bertako biztanleen adinaren mediana 36 urtekoa da eta biztanleen %12,9k 65 urte edo gehiago du. Sydneyko jendearen %32.5k ingelesa ez den hizkuntza bat hitz egiten du, eta horien artean arabiera, txinera (mandarinera eta kantonera), vietnamera eta greziera dira mintzatuenak[6][7].
Azpiegiturak
aldatuHezkuntza
aldatuSei unibertsitate publiko daude hirian: University of Sydney, University of New South Wales, University of Technology Sydney, "Macquarie University, "Western Sydney University eta Australian Catholic University.
Garraioa
aldatuAutoen trafiko astuna dago errepide nagusietan baina garraio publikoa ere ugaria da: trena, busak eta ferryak. Ferry sarea munduko handiena da.
Garraio publiko guztian zehar Opal[8] txartelen bidez ordaintzeko aukera dago. Hauek erabiltzailearen arabera 4 mota desberdinetan banatzen dira: helduentzako, haurrentzako (4 urtetik 15 urtera arte hauek barne), pentsiodunentzako eta ikastunentzako. Txartela doan eskura daiteke eta igandero 2'70$-tik gora zerbitzu guztiak dohainik dira.
Metroaren eraikuntza hasia dago eta aurreikuspenen arabera 2019an amaituko da.
Ondasun nagusiak
aldatu- Sydney Opera House, penintsula baten muturrean kokatua, badiak inguraturik, Jørn Utzon arkitekto daniarrak eraiki zuen 1955 eta 1973 artean. Bertan dute egoitza Australia opera konpainia eta Australiako orkestra sinfonikoa.
- Sydney Harbour Bridge, 1932ko metalezko zubia, 503 metroko luzerakoa.
- Sydneyko Badia: 19 kilometro luzera duen badian aisialdirako toki eder asko daude: parkeak, ibilbideak, hondartza txikiak... Badian bertan egiten da urte berriko festa sonatua, milioi bat pertsona biltzen duena.
- Kanpoko hondartzak: Bondi eta Manly dira famatuenak, surfa dela-eta.
- Darling kaia: hirian dagoen kaia. Gune turistiko ezaguna bihurtu da eta bertan daude itsas museoa eta aquarium-a.
- Sydneyko Olinpiar Parkea: 2000ko Udako Olinpiar Jokoak antolatzeko eraiki zen eta parke baten barruan dago.
Iruditegia
aldatu-
Sidneyko skyline.
-
Sydneyko opera, Jørn Utzon arkitektoarena.
-
Sydneyko opera, Jørn Utzon arkitektoarena.
-
Sydneyko opera, Jørn Utzon arkitektoarena.
-
Sydneyko opera, Jørn Utzon arkitektoarena, eta Portuko Zubia (Harbour Bridge).
-
Portuko Zubia (Harbour Bridge).
-
Portuko Zubia (Harbour Bridge) gauez.
-
Sydney itsasotik.
-
Sidneyko etorbide bat.
-
Anzac zubia airetik.
-
Centennial Park.
-
Hegoaldeko Barangaroo
-
Kristalezko eraikuntzetan, arratsaldeko eguzki izpiak
-
Sydneyko opera, Jørn Utzon arkitektoarena.
-
Merkatu kalea, erdian Centrepoint dorrea.
-
Manly hondartza
-
Darling kaia
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
- ↑ (Ingelesez) «Settlers' history rewritten: go back 30,000 years - National - smh.com.au» www.smh.com.au (Noiz kontsultatua: 2018-07-02).
- ↑ (Ingelesez) «Settlers' history rewritten: go back 30,000 years - National - smh.com.au» www.smh.com.au (Noiz kontsultatua: 2018-07-02).
- ↑ http://www.bom.gov.au/climate/averages/tables/cw_066062_All.shtml Bureau of Meteorology (Australia)
- ↑ «2011 Census QuickStats: Greater Sydney» www.censusdata.abs.gov.au (Noiz kontsultatua: 2018-07-02).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ (Ingelesez) «Home | NSW Government | Opal» www.opal.com.au (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
Sydneytar ospetsuak
aldatu- Gordon Childe (1892-1957), arkeologoa.
- Peter Weir (1944-), zinema zuzendaria.
- Raewyn Connell (1944-), soziologoa.
- Nicole Kidman (1967-), aktorea.
- Poppy Montgomery (1972-), aktorea.
- Ian Thorpe (1982-), igerilaria.
- Hugh Jackman (1968-), aktorea
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Sydneyko Udalaren webgunea