iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.m.wikipedia.org/wiki/Saxoniako_Erresuma
Saxoniako Erresuma - Wikipedia, entziklopedia askea.

Saxoniako Erresuma

Europako antzinako erresuma (1806-1918)

Saxoniako Erresuma (alemanez: Königreich Sachsen), 1806 eta 1918 artean izandako estatua izan zen. Rhingo Konfederazioko, Germaniar Konfederazioko, Iparraldeko Alemaniar Konfederazioko kide independente bat izan zen, eta, azkenik, Alemaniar Inperioko 25 estatuetako bat. 14.993 km²-ko azalera zuen eta 2.556.244 biztanle zituen 1871n eta 4.202.216 1900ean. Bere hiriburua Dresden zen, "Elbako Florentzia" deitua (546.800 biztanle 1910ean, 515.000 biztanle 1905ean).

Saxoniako Erresuma
Königreich Sachsen
1806 – 1918
Dukerria
Saxoniako Erresumako bandera

Saxoniako Erresumako armarria

Goiburua
Providentiae Memor
Alemaniako batasunaren osteko kokapena
Geografia
HiriburuaDresden
Biztanleria4806661
Azalera14993 km²
Kultura
Hizkuntza(k)Alemana
ErlijioaLuteranismoa
Historia
Aurrekoa
Saxoniako hauteslerria
Ondorengoa
Saxonia

Bere gobernu modua oinordetzazko monarkia konstituzionala izaten zen, bi urtez behin biltzen ziren bi ganberekin. Bigarren ganberak 82 diputatu zituen. Saxoniako Erresumak lau bozeramaile zituen Kontseilu Federalean. 1831ko irailaren 4an bere konstituzioa aldarrikatu zuen, eta 1892ko apirilaren 20an aldatu. Saxoniako Erresuma 1866ko urriaren 21ean atxiki zitzaion Iparraldeko Alemaniar Konfederazioari eta Bigarren Reicharen zati izan zen. 1918an, Versaillesko Itunaren ondorioz estatu bezala desagertu zen, bere lurraldea Weimarko Errepublikaren zati izatera pasatuz.

Erregeen zerrenda

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Alemaniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.