iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.m.wikipedia.org/wiki/Qing_dinastia
Qing dinastia - Wikipedia, entziklopedia askea.

Artikulu hau XVI. mendetik aurrera Txinan agindu zuen dinastiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Qin dinastia».

Qing dinastia (txinera tradizionalez: 清朝; pinyinez: Qīng Cháo; mantxueraz: ᡩᠠᡳᠴᡳᠩ ᡤᡠᡵᡠᠨ) 1644tik 1911 arte Txinan agintean izan zen dinastia da; haien agindupeko estatuak Txina, Txinako Inperioa edo Quing Handien Inperioa zuen izena. Mantxuriatik etorriak ziren eta horregatik euren hizkuntza ezarri zuten ofizial gisa. Taiwan, Tibet, Mongolia eta Xinjiang konkistatu zituzten.

Qing Inperioa
大清
ᡩᠠᡳᠴᡳᠩ ᡤᡠᡵᡠᠨ
1644 – 1912
Monarkia absolutua
Qing dinastiaren bandera

Qing dinastiaren armarria

Inperioa 1890 aldean
Geografia
HiriburuaBeijing
Biztanleria140.000.000
Azalera13.150.000 km²
Ekonomia
BPG/bizt1776
DiruaTael (Tls.)
Kultura
Hizkuntza(k)Guanhua txinera,[1] Mantxuera, Mongoliera, Tibetera, Turkiar hizkuntzak (Uigurera),[2] eta beste asko
ErlijioaXamanismo, Budismo, Taoismo, Islam, Kristautasun eta beste erlijio tradizionalak
Historia
Aurrekoak
Ming dinastia
Shun dinastia
Ondorengoak
Txinako Errepublika
Mongoliako Bogd Khanerria

Botere handia zuten baina matxinada handiak ere izan zituzten. 1851tik 1864ra Taiping matxinada izan zuten, milioika hildako eragin zituena. XIX. mendean Opioaren Gerrak egin zituzten Britainia Handiaren aurka; gerrak galduta, Hong Kong eman behar izan zieten britainiarrei.

1894 eta 1895an Korearen inguruko gaiengatik Lehen Txina-Japonia Gerra izan zen. Gerra honetan Korea eta Taiwan galdu zituen eta hauek Japoniaren esku geratu ziren. Galdu zutenez jendea altxatu eta errepublikaren aldeko aldarri handiagotu zen.

Historia

aldatu

XVIII. mendea

aldatu

Mendearen lehen erdian Erdialdeko Asiaren kontrola lortzeko borroka egin zuen oirateen aurka. Kangxi enperadoreak euren lider Galdan garaitu zuen 1696an, baina oirateak berriro itzuli ziren Galdanen ilobarekin. 1717an Tibet konkistatu zuten Lamaismoaren zentroan influentzia ziurtatzeko, mongoliar gehienak erlijio honetakoak baitziren. Tibetar elitean atal batekin aliatuta, Qing dinastiak inbasoreak kaleratu zituen Tibetetik, eta Txinaren burujabetzaren pean jarri. Ondoren, kanpaina ugariren ostean, 60 urtez agindu zuen Qianlong enperadoreak Oirateen inperioa suntsitu zuen 1750ean. Tarim arroa osoa euren esku geratu ostean, 1759an inoiz izandako hedapenik handiena eskuratu zuen Txinak[3][4].

Mende osoan zehar desgrabazio fiskalek, azpiegituratan egindako inbertsioek, nekazal-teknologiaren hobekuntzak eta Ameriketatik etorritako landare berriek txinatar populazioa bikoiztu zuten, eta ekonomia nabarmen hazi zen. Txinako hego-ekialdean, bereziki, nekazaritza espezializatua inoiz ikusi gabeko eskalan hedatu eta garatu zen, etxebizitzen gutxiengo batekin biziraupen-nekazaritzan mantenduz. Ekonomikoki emaitza onak ematen zituzten alde egindako apustua hain handia izan zen ezen Txinak arroza inportatzen amaitu zuen mendea. Txinako nekazarien bizi baldintzak eta egoera ekonomikoa frantziar nekazariena baino askoz hobea zen; biztanleria handitzearen aldeko neurrietako bat biltegietan gordetzen ziren elikagaiak erabiltzen izan zen, goseteak asko murriztuz. Inperioaren erdialdean hainbeste handitu zen biztanleria, ezen migrazioak oso handiak izan ziren inperioaren kanpoaldera, bereziki hego-ekialdera.

Hala ere, mendearen bigarren erdian, geroz eta gutxiago ziren gordetzen ziren elikagai gehigarriak eta nekazaritza-lur berriak, eta biztanleria-hazkuntzari aurre egitea zailagoa zen. Administrazioak, gainera, arazoak zituen. Gaizki ordaindutako funtzionario lokalen artean ustelkeria hedatu zen, eta hauek zerga geroz eta handiagoak ezartzen hasi ziren, estatuaren zerbitzuak murrizten zituzten bitartean. Inperioaren periferian matxinada armatuak izan ziren, erreprimitzeko zailak. Loto Zuriaren altxamenduak garrantzi berezia izan zuen.[3][4][5]

Industria ere handituz joan zen, bai kopuruan zein fabrika horien tamainan, zein ekoiztutako objektuen kopuruan ere. Oihalgintza, meatzaritza eta portzelanaren produkzioaz gain, tearen prozesamendua industria garrantzitsua ere bazen. Enpresa batzuen helburu bakarra esportazioa zen. Adibidez, enpresa batzuek europar eskariari egiten zioten aurre, Txineria modan baitzegoen. XVIII. mendean Txinan merkataritza indartsuz zuen India, Europan eta Hego-ekialdeko Asiarekin. 1759tik aurrera enpresek kantoien bidez edo baimendutako enpresa komertzialen bidez bakarrik esportatu zezaketen.[4]. Britainiarren Macartney Misioak merkataritza liberalizatzea eskatu zuen, baina enperadoreak ez zuen onartu[6].

Hazkuntza ekonomiko eta demografikoarekin batera urbanizazio garrantzitsua gertatu zen. Pekin munduko hiririk handiena zen garai horretan. Hala ere, hiriko biztanleak kopuru osoaren ehuneko txiki bat baino ez ziren. Hiria, hala ere, kulturaren bektore izan zen, artisautza, merkataritza, idazketa, mugikortasuna eta publizitatearekin. Hirian emakumeek ere espazio berriak izan zituzten jarduera ekonomikoa garatzeko.[4]

Qing dinastiako mantxuriarrek Txina modu autoritarioan kudeatu zuten. Funtzionarioak aukeratzeko sistema azterketa bidezkoa zen, batez ere inperioaren ideologia ofiziala zen neokonfuzianismoari buruzko ezagutzetan oinarritua.

Enperadoreak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Williams, Samuel Wells. (1848). The Middle kingdom: a survey of the ... Chinese empire and its inhabitants .... 1 (1. argitaraldia) New York: Wiley & Putnam, 489 or..
  2. Elliott, Mark C.. (2001). The Manchu Way: The Eight Banners and Ethnic Identity in Late Imperial China. Stanford, CA: Stanford University Press, 290-291 or..
  3. a b Die Welt im 18. Jahrhundert. Mandelbaum-Verl 2011 ISBN 9783854763239. PMC 730415144. (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  4. a b c d Kai., Vogelsang,. (2012). Geschichte Chinas. Ph. Reclam ISBN 9783150108574. PMC 793191654. (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  5. D.,, Spence, Jonathan. The search for modern China. (First Norton Paperback edition. argitaraldia) ISBN 0393307808. PMC 24536360. (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  6. «Qianlong, letter to George III (1792)» www.history.ucsb.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
39°54′N 116°23′E / 39.900°N 116.383°E / 39.900; 116.383