iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.m.wikipedia.org/wiki/Paris-Niza
Paris-Niza - Wikipedia, entziklopedia askea.

Paris-Niza

etapakako txirrindularitza lasterketa

Paris-Niza (frantsesez: Paris-Nice) txirrindularitzako etapakako lasterketa bat da, 1933an Albert Lejeunek, Le Petit Niçois egunkariaren zuzendariak, sortu zuena. Eguzkiaren Lasterketa bezala ere ezagutzen da, Frantzia iparraldetik hegoalderako ibilbidean jasaten den hobekuntza meteorologikoagatik.

Paris-Niza
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1933
Ekitaldi kopurua82 (urtea: 2024)
Aldizkotasunaurterokoa (mar)
MotaEtapakako lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundFRA Frantzia
AntolatzaileaA.S.O.
Webgune ofizialaWebgune ofiziala
Mailak2.HC (1999-2004)
2.PT (2005-2010)
2.UWT (2011-)
ZirkuituaUCI World Tour
Palmaresa
Azken garaileaUSA Matteo Jorgenson
Garaipen gehien lortu duenaIRL Seán Kelly
(7 garaipen)
Egungo ekitaldia
azken ekitaldia ikusteko:
2024ko Paris-Niza
Dokumentazioa

Historia

aldatu
 
Vinokourov, 2002 eta 2003ko edizioen irabazlea

Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, Paris-Niza proba, desagertu egin zen 1939ko edizioaren ondoren. 1946ko maiatzean berriz jokatu zen, baina ez zuen jarraipenik izan hurrengo urteetan.

1951. urtean, Jean Leulliot kazetariak lasterketa berreskuratu zuen eta ordutik, urtero, martxoan jokatu da. 1951 eta 1953 bitartean, Paris-Côte d'Azur izena hartu zuen. 1954an, jatorrizko izena berreskuratu zuen, 1959an bakarrik aldatu zena, Paris-Niza-Erroma bezala lehiatu baitzen. Hau izan zen proba honen ediziorik luzeena, 11 etapatan 1.955 kilometro egin baitziren.

1982tik 1999 arte, Josette Leulliotek, Jean Leullioten alabak hartu zuen probaren zuzendaritza. 2000 eta 2001 urteetan, probaren zuzendaria Laurent Fignon izan zen. 2002tik aurrera, Paris-Niza lasterketa A.S.O. elkartearena da, beste kirol ekintza batzuen artean, Frantziako Tourra eta Paris-Dakarra antolatzen dituen berberarena.

Sortu zutenetik, Paris-Niza lasterketa, egutegiko proba garrantzitsuenetako bat izan da, eta, horregatik, proba hau irabazi dutenen artean, txirrindulari ospetsu mordo bat dago. Horien artean, Seán Kelly (1982tik 1988ra arteko Paris-Niza guztiak irabazi zituena), Jacques Anquetil, Fred De Bruyne, Eddy Merckx, Raymond Poulidor, Joop Zoetemelk, Miguel Indurain, Tony Rominger eta Laurent Jalabert nabarmendu behar dira.

Ibilbidea

aldatu

Bere izena Paris-Niza den arren, lasterketa hau ez da beti Parisen hasten, gertu dituen hegoaldeko herrietan baizik. 1998tik, azkeneko etapa Promenade des Anglais izeneko Nizako pasealekuan amaitzen da. Lehenago, 1973tik 1995 arte, lasterketa hau, Col d'Èzerako kronoeskalada batean amaitzen zen. Trantsizio bezala, 1996 eta 1997ko edizioak, Antibes eta Niza arteko erlojuz kontrako sektore batekin amaitu ziren. Azkeneko edo azken-aurreko etapak, mendiko ibilbide luze bat izaten du, la Turbie eta Col d'Èzetik igaroz. Ohiko beste etapa amaiera bat Mont Faron mendatea da, Toulondik gertu.

Palmaresa

aldatu
 UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaHirugarrena
1933  Alphonse Schepers  Louis Hardiquest  Benoît Faure
1934  Gaston Rebry  Roger Lapébie  Maurice Archambaud
1935  René Vietto  Antoine Dignef  Raoul Lesueur
1936  Maurice Archambaud  Jean Fontenay  Alfons Deloor
1937  Roger Lapébie  Sylvain Marcaillou  Albert van Schendel
1938  Jules Lowie  Albertin Disseaux  Antoon van Schendel
1939  Maurice Archambaud  Frans Bonduel  Gérard Desmet
1940-1945
Bigarren Mundu Gerra zela eta, ez zuten egin
1946  Fermo Camellini  Maurice De Muer  Frans Bonduel
1947-1950
ez zuten egin
1951  Roger Decock  Lucien Teisseire  Kléber Piot
1952  Louison Bobet  Donato Zampini  Raymond Impanis
1953  Jean-Pierre Munch  Roger Walkowiak  Roger Bertaz
1954  Raymond Impanis  Nello Lauredi  Francis Anastasi
1955  Jean Bobet  Pierre Molinéris  Bernard Gauthier
1956  Fred de Bruyne  Pierre Barbotin  François Mahé
1957  Jacques Anquetil  Désiré Keteleer  Jean Brankart
1958  Fred de Bruyne  Pasquale Fornara  Germain Derycke
1959  Jean Graczyk  Gérard Saint  Pierino Baffi
1960  Raymond Impanis  François Mahé  Robert Cazala
1961  Jacques Anquetil  Joseph Groussard  Jef Planckaert
1962  Jef Planckaert  Tom Simpson  Rolf Wolfshohl
1963  Jacques Anquetil  Rudi Altig  Rik Van Looy
1964  Jan Janssen  Jean-Claude Annaert  Jean Forestier
1965  Jacques Anquetil  Rudi Altig  Italo Zilioli
1966  Jacques Anquetil  Raymond Poulidor  Vittorio Adorni
1967  Tom Simpson  Bernard Guyot  Rolf Wolfshohl
1968  Rolf Wolfshohl  Ferdinand Bracke  Jean-Louis Bodin
1969  Eddy Merckx  Raymond Poulidor  Jacques Anquetil
1970  Eddy Merckx  Luis Ocaña  Jan Janssen
1971  Eddy Merckx  Gösta Pettersson  Luis Ocaña
1972  Raymond Poulidor  Eddy Merckx  Luis Ocaña
1973  Raymond Poulidor  Joop Zoetemelk  Eddy Merckx
1974  Joop Zoetemelk  Alain Santy  Eddy Merckx
1975  Joop Zoetemelk  Eddy Merckx  Gerrie Knetemann
1976  Michel Laurent  Hennie Kuiper  Luis Ocaña
1977  Freddy Maertens  Gerrie Knetemann  Jean-Luc Vandenbroucke
1978  Gerrie Knetemann  Bernard Hinault  Joop Zoetemelk
1979  Joop Zoetemelk  Sven-Åke Nilsson  Gerrie Knetemann
1980  Gilbert Duclos-Lassalle  Stefan Mutter  Gerrie Knetemann
1981  Stephen Roche  Adri van der Poel  Alfons De Wolf
1982  Seán Kelly  Gilbert Duclos-Lassalle  Jean-Luc Vandenbroucke
1983  Seán Kelly  Jean-Marie Grezet  Steven Rooks
1984  Seán Kelly  Stephen Roche  Bernard Hinault
1985  Seán Kelly  Stephen Roche  Frédéric Vichot
1986  Seán Kelly  Urs Zimmermann  Greg LeMond
1987  Seán Kelly  Jean-François Bernard  Laurent Fignon
1988  Seán Kelly  Ronan Pensec  Julian Gorospe
1989  Miguel Indurain  Stephen Roche  Marc Madiot
1990  Miguel Indurain  Stephen Roche  Luc Leblanc
1991  Tony Rominger  Laurent Jalabert  Martial Gayant
1992  Jean-François Bernard  Tony Rominger  Miguel Indurain
1993  Alex Zülle  Laurent Bezault  Pascal Lance
1994  Tony Rominger  Jesús Montoya  Viatcheslav Ekimov
1995  Laurent Jalabert  Vladislav Bobrik  Alex Zülle
1996  Laurent Jalabert  Lance Armstrong  Chris Boardman
1997  Laurent Jalabert  Laurent Dufaux  Santiago Blanco
1998  Frank Vandenbroucke  Laurent Jalabert  Marcelino García Alonso
1999  Michael Boogerd  Markus Zberg  Santiago Botero
2000  Andreas Klöden  Laurent Brochard  Francisco Mancebo
2001  Dario Frigo  Raimondas Rumšas  Peter Van Petegem
2002  Alekszandr Vinokurov  Sandy Casar  Laurent Jalabert
2003  Alekszandr Vinokurov  Mikel Zarrabeitia  Davide Rebellin
2004  Jörg Jaksche  Davide Rebellin  Bobby Julich
2005  Bobby Julich  Alejandro Valverde  Constantino Zaballa
2006  Floyd Landis  Patxi Vila  Antoni Colom
2007  Alberto Contador  Davide Rebellin  Luis León Sánchez
2008  Davide Rebellin  Rinaldo Nocentini  Jaroslav Popovitx
2009  Luis León Sánchez  Fränk Schleck  Sylvain Chavanel
2010  Alberto Contador  Luis León Sánchez  Roman Kreuziger
2011  Tony Martin  Andreas Klöden  Bradley Wiggins
2012  Bradley Wiggins  Lieuwe Westra  Alejandro Valverde
2013  Richie Porte  Andrew Talansky  Jean-Christophe Péraud
2014  Carlos Betancur  Rui Costa  Arthur Vichot
2015  Richie Porte  Michał Kwiatkowski  Simon Špilak
2016  Geraint Thomas  Alberto Contador  Richie Porte
2017  Sergio Henao  Alberto Contador  Daniel Martin
2018  Marc Soler  Simon Yates  Gorka Izagirre
2019  Egan Bernal  Nairo Quintana  Michał Kwiatkowski
2020  Maximilian Schachmann  Tiesj Benoot  Sergio Higuita
2021  Maximilian Schachmann  Aleksandr Vlasov  Ion Izagirre
2022  Primož Roglič  Simon Yates  Daniel Felipe Martínez
2023  Tadej Pogačar  David Gaudu  Jonas Vingegaard
2024  Matteo Jorgenson  Remco Evenepoel  Brandon McNulty

Kanpo estekak

aldatu