iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.m.wikipedia.org/wiki/Olibako_monasterioa
Olibako monasterioa - Wikipedia, entziklopedia askea.

Oliba XII. mendeko monasterio zistertarra da. Zarrakazteluko udalerriaren eremuetan dago, Bardeatik hurbil (Tuterako Merindadea). Eraikinak XII-XIV. mendekoak dira, arkitektura erromanikokoak, eta Nafarroako garrantzitsuenetakoak.

Olibako monasterioa
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaZarrakaztelu
Koordenatuak42°22′19″N 1°28′01″W / 42.37181°N 1.46694°W / 42.37181; -1.46694
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1134
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
Suntsipena1835
Arkitektura
EstiloaCistercian architecture (en) Itzuli
Ondarea
BICRI-51-0000026
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

1134an hasi ziren monasterioa eraikitzen, eta 1198an amaitu zuten. Gartzea IV.a Ramirez Berrezarlea Nafarroako erregearen aginduz sortu zuten, Marimond eta Escaladieu monasterioen «alaba» gisa. Aktibo segitzen du gaur egun.

XVI. mendearen hasiera arte, etengabeko garapena eta oparotasuna izan zuen abade-etxeak. Herri ugari zeuden monasterioaren mende: Figarol, Zarrakaztelu, Aragoiko Cinco Villas, Mélida, Muruzabal, Murillo el Fruto, Murillo el Cuende, Lodosa, Ibiriku, Caparroso, Zizur eta abar.

XVII. mendearen bukaeran, Aragoiko Kongregazio Zistertarraren barne geratu zen Oliba. Inprimategi batez hornitu zuten, eta Nicolas Bravoren bi obra eman zituzten argitara 1647an eta 1948an: Tractatus monasticus eta Notae literales Regulae Smi. P. N. Benedicti abbatis.

XVIII. mendearen hasieran, Olibako ekonomiaren gainbehera hasi zen, eta Murelu-Konde saldu behar izan zuten lehenik. Konbentzioko Gerraren garaian, erietxe bihurtu zen (1.200 gaixo biltzen ziren hara).

XIX. mendearen hasieran, bi aldiz egon ziren itxita monasterioko ateak. 1825etik 1835era, nolabaiteko berpizkundea izan zuen, Arizmendi eta Lizarraga abadeen zuzendaritzapean eta absolutismoaren onespenaz. Alabaina, militarrek hartu zuten 1835ean, eta hango ondasun guztiak saldu zituzten. 1927. urtera arte, ez zen zaharberritu monasterioa, eta 1948an bihurtu zen, berriro ere, abade-etxe.

Elizaren planta gurutze latinokoa da. Hiru habearte ditu, transeptua eta kapera erdizirkularreko burualdea. Klaustro erromaniko (XII. m.) baten gainean eraikia da planta lauangeluarreko klaustro gotiko zoragarria (XIV-XV. mendeetan egina). XII. mendekoa da, halaber, Kabildoko Areto zistertarra, sakristia zaharra eta Jesukristoren kapera bezala.

Argazki galeria

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

Erreferentziak

aldatu