iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.m.wikipedia.org/wiki/Oi_Pello_Pello
Oi Pello Pello - Wikipedia, entziklopedia askea.

Oi Pello Pello

euskal abesti herrikoia

Oi Pello Pello euskal abesti herrikoia da. Resurreccion Maria de Azkue ikertzaileak Azkainen jaso zuen XIX.mendeko bukaeran edo XX. mendearen hasieran eta Cancionero Popular Vasco liburuan argitaratu zuen 1920an-edo, Aita Donostia musikariaren laguntzarekin.[1][2][3]

Oi Pello Pello
Mikel Laboaren, Ximun Haranen eta Mocedadesen musika-lana
Egilea(k)Mikel Laboa, Ximun Haran eta Mocedades
Sorrera-urtea1900
Aurkitzailea edo asmatzaileaResurreccion Maria Azkue eta Jose Gontzalo Zulaika
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-musika
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiagenero-berdintasuna, Gorua, Langileen mugimendua Euskal Herriana eta Erotismoa
Irlandako andre zahar baten goruarekin lanean (fotokroma, argazki margotua)
Azkuek jaso zuen herri kantu hau
Aita Donostiak lagundu zuen partitura sortzen eta abestia jasotzen

Kantutegi herrikoian arrakasta lortu duten beste abesti tradizional batzuen egitura errepikatzailea du, non ahapaldi edo estrofa bakoitza aurrekoarekin lotzen baita. Egitura tipikoa da euskal kantutegian, agertzen da Zozoa, Irungo Maio edo Aldapeko sagarraren adarraren puntan abesti ezagunetan, edo Alouette kantu frantsesean ere.[4]

Lihoa edo artilea lantzeko beharrezko diren urrats guztiak azaltzen dira abestian banan-banan eta estrofaz estrofa: irutea, astalkatzea, harilkatzea, xuritzea, irakitzea, pikatzea eta jostea.[5] Garai hartan lihozko arropak eta izarak edukitzeak bizitza bigunagoa eta atseginagoa izateko balio izan zuen baserrian. Neolitikotik hasita kultura guztiek landu dute lihoa. Esate baterako. Dimako emakumeek orokorrean eta Braulia Pujana dimoztarrak konkretuan behar handia egin zuten liho-kultura horren barruan.[6]

Abestiaren hitzen esanahia

aldatu

Badira zenbait interpretazio kantaren benetako esanahiaz:

  • Interpretazio literalean, liho edo artile egiten ari den emakume baten eta bere senarra den Pelloren arteko elkarrizketa da. Abestian zehar, emazte nekatuak lo egitera joateko eskatzen dio gizonari behin eta berriro ("jinen niza ohera?"), baina gizonak aldi bakoitzean lan gehigarri bat esleitu, eta lana amaitutakoan lo hartuko dutela erantzuten dio ("Irun ezan eta, gero, gero bai"). Bukaerakoan lehen eguzki-izpiak irteten hasten direnean, emazteak atsedena eskatzen du berriro, baina Pellok ez dio lo egiten utziko, egun berria heldu baita ("argia dun eta, jinen iz bihar").
  • Bigarren interpretazioaren arabera aldarrikapen feminista bat da abestia. Genero-berdintasunaren apologia bat da, garaiko pentsamendu matxista eta atzerakoia errefusatzen du; izan ere, emakume askok beren senarrei zerbitzua eman behar zietela eta horrela nolako bizi-baldintzak pairatzen zituzten salatzen da.[7]
  • Harantzago joanda, hirugarren interpretazio metaforiko eta poetiko batetik ikusita, langile baten eta bere ugazabaren arteko elkarrizketa da, alienatua den langilearen askapenarena. Lana bukatu arren ugazabak beste lan bat ezartzen dio, okupatuta mantendu nahi du pentsatzeko denbora izan ez dezan, ohean, lo egiteaz aparte, langileak irakurri ere egin dezakeelako.[8]
  • Laugarren interpretazioak sexu-jolasa sumatzen du abestian, "ohera joatea" ez delako beti lo egitera joateko. Hainbeste harila, madea, harilkada eta ohera joateko gogoa dituen abesti honetan, sexu-elkartze baten alegoria aurki dateke.[4] Bestalde, izenburuan azaltzen den "Pello Pello" izena pertsonaia erreal baten izena izan daiteke, oso pertsona azkarra ez omen zena. Zaila da sinestea pertsonaia xume eta xalo hura emakume-esplotatzaile bat zela. Agian ausarta izango da, agian jolasaren txantxa barruan zegoen izen hori ematea, baina, edonola ere, Aita Azkue eliz-gizonak ez zuen inondik ere sexu-jolasik aurkitu.[9]

Zaila da jakitea zein zen jatorrizko esanahia, baina testuinguru diferenteetan esanahi diferenteekin erabili ahal izatea abestiaren arrakastarako eta iraunkortasunerako faktorea izan da, ziur.

 
Las Hilanderas (Velázquez, Pradoko MUseoa, 1657-58)

Hitzak

aldatu

Oi! Pello, Pello, logale nauk eta
jinen niza ohera?
Irun ezan eta gero, gero, gero,
irun ezan eta gero, gero, bai.

Oi! Pello, Pello, astalkatu diat eta
jinen niza ohera?
Astalka zan eta, gero, gero, gero,
Astalka zan eta, gero, gero bai.

Oi! Pello, Pello, irun diat eta
jinen niza ohera?
Harilka zan eta, gero, gero, gero,
Harilka zan eta, gero, gero, bai.

Oi! Pello, Pello, harilkatu diat eta
jinen niza ohera?
Jos ezan eta, gero, gero, gero
jos ezan eta, gero, gero, bai.

Oi! Pello Pello josi diat eta
jinen nizan ohera?
Argia dun eta, bihar, bihar, bihar,
Argia dun eta, jinen iz bihar.

Argitalpenak

aldatu

Abesti-argitalpen hauetan azaldu da kantaren deskribapena:[10]

  • Cancionero Popuplar Vasco. Azkue 875 [1]
  • Euskel Eres Sorta Donostia 25 [11]
  • Goizean goiz Donostia 18 [12]
  • Cancionero Arratia IV 7
  • Obras completas Donostia II 186
  • Jesu Haurraren Bizitza 1.doinu Elixebatxu
  • Bertsolaritzaren historia I 834 [13]
  • Haur Kantarien Birlorak 76; Doinutegia IV

Disko edo kasetetan

aldatu

Garai modernoetan Ximun Haran pilotariak Iparraldean eta Mikel Laboak Hegoaldean egin zuten ospetsu. Mikel Laboak 1964an grabatu zuen, lau abestiko “Azken” izeneko biniloan, eta ondoren, 1980an, “Lau-bost” LPan. Abestiaren grabazio hauek sortu izan dira urteetan zehar:[10]

  • Club de Disque Basque, Ximun Haran pilotariak 1960 aldean Baionan argitaratu LPtan, 6 [14]
  • Mikel Laboa, Azken, EP, 1964, 3 [15]
  • Mocedades 2 diskoa, Kantaldia albuma, K, Zafiro Caz Madril 1977, B aldean 1; eta K, Novola Bartzelona 1970;[16]
  • Mikel Laboa, Lau bost, 2 LP, Xoxoa Bilbo 1980, 3 [17]
  • Alos Quartet 1999[18]
  • Zumarraga, Mikel Laboaren omenaldia[19]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) Azkue, Resurrección María de; Lekuona, Manuel. (1968). Cancionero popular vasco. Biblioteca de La Gran Enciclopedia Vasca PMC 277966438. (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  2. (Gaztelaniaz) Azkue, Resurreccion Maria. Cancionero popular vasco. (Euskal Kantutegia). .
  3. Azkue, Resurreccion Maria. (1990). Cancionero popular vasco. (Ed. manual, sin aconpañamiento, 3a. ed. argitaraldia) Euskaltzaindia ISBN 84-85479-54-8. PMC 434609306. (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  4. a b «Pello Pello, apuntes para una biografía imaginada» Martin Ttipia Kultur Elkartearen Bloga 2015-07-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  5. Amezaga, Aitor. (2009). Oi Pello Pello. Euskal Herriko kantak #1. Partitura eta marrazkia. Eusko Jaurlaritza. Kultura Sustatu.
  6. Ariznabarreta, Abel; Ibabe, Enrike; Velasco, Kepa; Ziarrusta, Zefe. (). Lino-beharrak eta Dimako emakumeak. / Los trabajos del lino y las mujeres de Dima. BBK ISBN 8480562064. PMC 432926614. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
  7. (Gaztelaniaz) Icarus sin alas. (2016). Oi Pello Pello - Letra gazteleraz - Letra en castellano. Youtube.
  8. de la Maza, Gabi; davidtziano92. (2008). Oi Pello Pello (Mikel Laboa). Karaokea. Youtube.
  9. «Pello Pello, apuntes para una biografía imaginada» Martin Ttipia Kultur Elkartearen Bloga 2015-07-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  10. a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «O Pello Pello I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  11. José Antonio de Donostia.. ([1921?]). Euskel eres sorta = cancionero vasco / P. José Anto. de Donostia.. [Madrid?] :: Impreso por Unión Musical Española PMC 700012482. (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  12. José Antonio de Donostia, composer.. Obras musicales del Padre Donostia. ISBN 84-400-2152-6. PMC 22280294. (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  13. Garzia, Joxerra, (1953- ) Urkizu, Patri, (1946- ). (LG 1991). Bertsolaritzaren historia : Lapurdi, Baxanabarre eta Zuberoako bertso eta kantak. Etor ISBN 84-85527-85-2. PMC 863185735. (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  14. Pako Aristi (1985): Euskal Kantagintza Berria, 1961-1985, 978-84-9109-498-2 Erein.
  15. Laboa, Mikel. (1964). «Azken» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  16. (Gaztelaniaz) Oi pello, pello! | Mocedades. (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  17. Laboa, Mikel. (1980). «Lau-Bost» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  18. ALOS Quartet. (1999). «Lau» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  19. «Ugari - Mikel Laboa - Urretxu-Zumarragako zenbait lagunen omenaldi xumea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu