Meskita Nagusia (Tutera)
Meskita Nagusia Tuteran zegoen meskita bat izan zen, Musa ibn Musak hala aginduta, IX. mendearen hasiera eraikia.[1] 1121ean kristauek bereganatu eta egun, orube berean, katedrala eta plaza zaharra daude.
Meskita Nagusia (Tutera) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Tutera |
Koordenatuak | 42°03′50″N 1°36′20″W / 42.0638°N 1.60564°W |
Arkitektura | |
Estiloa | art of the Umayyads of Cordoba (en) |
Lehenengo meskita epeka-epeka handituz joan zen eta X. mendean Antso Gartzeitzek arpilatu eta erre zuen. Al-Mundhir waliaren agindupean, zaharberritu zuten. Horretarako, Medina Azahara eta Kordobako meskitak izan zituzten izpide.[2]
Indusketa arkeologikoak
aldatu1940ko hamarkadan, Tuterako Katedralaren klaustroa zaharberritzearekin batera, hego-mendebaldeko horma perimetralaren aztarnak eta alkiblarako transeptua mugatzen duen arkuteriari dagokion zutabe bat aurkitu ziren. Katedraleko Andre Mariaren Atearen ondoan ego-ekialdeko hormaren zati bat aurkitu zen, alkiblaren 3 metro eta oratorioaren ipar-ekialdeko horma perimetralaren zati bat. Horma hauek guztiak harzurizkoak dira.
1995eko Plaza Zaharreko indusketetan patioaren ipar-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko hormen zimenduak aurkitu ziren, eta baita kontrahormak, arkupeen parte izango ziren sei zutaberen oinak, portikoaren zimendu aztarnak, putzu bat eta minatearen oinarria, zeinak oinplano karratua zuen. Indusketa horien bidez, egiaztatu ahal izan zen Meskitako patioa Katedralaren egungo perimetrotik kanpo geratzen zela.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Pavón-Maldonado, B.. (1978). Tudela, ciudad medieval: arte islámico y mudéjar. Madril: Instituto Hispano-Arabe de Cultura.
- ↑ Gómez-Moreno, M.. (1945). «La Mezquita Mayor de Tudela» Príncipe de Viana (18): 9-27..
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |