Katalan
Katalana[3] latinetik datorren hizkuntzetako bat da, 10 milioi lagunek hitz egiten dutena (4,5 milioi inguruak etxeko hizkuntza edukita). Hiztunen geografiak 68.000 km² inguru hartzen ditu, Katalan Herriek hartzen dutena eta valentziera eta mallorkera ditu dialekto nagusiak.
Ofizialtasun maila desberdinak ditu lurraldeen arabera, eta hizkuntza gutxitua den arren, munduko mintzatuenetarikoa da gutxituetan. Europako zazpigarren hizkuntza ikasiena omen da.[4]
Historia
aldatulehenengo lekukotza idatziak (Forum ludicum eta Organyako Homiliak izeneko testuetako zati batzuk) XII. mendekoak dira. Hurrengo mendeetan, Ramon Llull eta Ausiàs March azpimarratzekoak dira.
Erromantizismoaren garaian, lehen eztanda kulturala gertatu zen, Pere Mata eta Joaquim Rubió i Ors idazleekin, besteak beste. Jarraian, Renaixença izeneko mugimendu handiak Jacint Verdaguer eta Bonaventura Carles Aribau eta beste asko izan zituen partaide.
XX. mendearen hasieran Pompeu Fabra hizkuntzalariak eredu batua sortzeko prozesua abiatu zuen,1932an "Diccionari General de la Llengua Catalana" izeneko hiztegiaz. Literatura arloan Joan Maragall, Josep Carner, Joan Salvat-Papasseit, Carles Riba, Salvador Espriu, Josep Maria de Segarra, Josep Pla eta Mercè Rodoreda nabarmendu ziren.
Frankismoaren sasoian, "Nova Cançó" musika mugimenduak piztu zituen hainbat hiztun eta eragina eduki zuen Kataluniatik kanpo ere bai, Euskal Herrian. Izen handien artean Joan Manuel Serrat, Lluís Llach, Maria del Mar Bonet eta Raimon ditugu.
Espainiako Trantsizio Demokratikoaren ondoren, hizkuntza normalizatzeko legea egin zuten, hezkuntzan eta hedabideetan katalana sartuz. TV3 hasi zen emititzen 1983an, besteak beste.
Azkenik, 2005ean onartu zuten ".cat" izeneko Interneteko domeinua, eta hala, katalana horrelakorik lortzen zuen munduko lehen hiztun komunitate bihurtu zen.
Katalanaren geografia
aldatuLau herrialdetan mintzatzen da:
- Andorra, bertakoa da eta hizkuntza ofizial bakarra da.
- Espainia:
- Katalunia: bertakoa da eta gaztelaniarekin bat, koofiziala. Dialekto anitz daude erkidegoaren barruan.
- Balear Uharteak: bertakoa da eta gaztelaniarekin bat, koofiziala. Dialekto balearra mintzatzen da baina batasunik gabekoa da, azpidialekto asko baititu.
- Valentziar Erkidegoa: bertakoa da eta ofizialki eta generikoki, valencià ("valentziera") hitz egiten da. Batasunik gabekoa da, erkidegoan hiru azpidialekto baitaude. Berez, Castelló-n mintzatzen den valentzierak Lleida eta Tarragonako katalanarekin parekotasun handiak ditu. Eremu hartan, valentziera biztanleriaren % 40,1en ohiko hizkuntza da; aldiz, Valentziar Erkidego osoan, biztanleen % 25en ohiko hizkuntza da, gutxi gorabehera.
- Aragoiko ekialdea (Sartaldeko Zerrenda): La Litera eta El Matarraña eskualdeek osatutako eremua da eta biztanleen % 90ek baino gehiagok darabil. Ez da ofiziala; hala ere, 1990etik onarpen handiagoa jaso du erkidegoko legeen arabera.
- Murtziako El Carche eskualdea: ofizialtasunik gabea, 500 bat lagunek darabilte.
- Frantzia: Aintzinako Rosselló eta Cerdanya eskualdeetan (Ipar Katalunia izendapenaz ere ezagunak), gaur egungo Ekialdeko Pirinioak departamentuaren zatirik handiena osatzen duten lurraldeetan. 2008ko abenduaz geroztik, koofiziala da, frantsesarekin batera; dena dela, frantsesaren aurrean atzerapen handia pairatu du, biztanleen % 3,5ek soilik hitz egiten dute.
- Italia: Sardiniako Alguer hirian; biztanleen % 13,9k hitz egiten du.
Eremu linguistiko osoa bildu nahi duen izena Països Catalans da, XIX. mendearen amaieran Joan Fuster idazle ospetsuak sortua, Nosaltres, els valencians (Gu, valentziarrak) bere liburuan.[5]
Lexikoa
aldatu- Latina bertaratu aurretiko hitzak
- Grekotikako hitzak
- Arabieraren ekarpena
Hizkuntza ofizialtzat duten eskualdeetan
aldatuEskualdea | Ulertzen dute | Hitz egiten badakite |
Katalunia | 6.502.880 | 5.698.400 |
Valentziako Erkidegoa | 3.448.368 | 2.407.951 |
Balear Uharteak | 852.780 | 706.065 |
Andorra | 62.013 | 57.395 |
Alguer | 34.525 | 26.000 |
Ipar Katalunia | 256.583 | 145.777 |
GUZTIRA | 12.257.149 | 9.041.588 |
Ofizialtasunik gabeko eskualdeetan
aldatuEskualdea | Ulertzen dute | Badakite hitz egiten |
Sartaldeko Zerrenda | 50.406 | 49.398 |
El Carxe (Murtziako Erkidegoa) | Daturik gabe | Daturik gabe |
Munduko beste eskualdeak | Daturik gabe | 350.000 |
GUZTIRA | 404.406 | 399.398 |
Guztira
aldatuEskualdea | Ulertzen dute | Badakite hitz egiten |
Herri Katalanak | 11.207.555 | 9.090.986 |
Munduko beste eskualdeak | +350.000? | 350.000 |
GUZTIRA | 11.557.555 | 9.440.986 |
Dialektologia
aldatu
Mendebaldeko dialektoak
|
Ekialdeko dialektoak
|
Literatura
aldatuOrganyako Homiliak dira idatzitako dokumentu literariorik zaharrenak: adituen arabera, 1080 eta 1095 urte bitartekoak dira. Itun Berriaren predikura bideratutako sermoi-liburu bateko atalak dira.
Idazleen artean, ospetsuenak dira, beste batzuen artean, Ramon Llull, Ausias March eta Salvador Espriu.
Musika
aldatuAzpimarratzekoak dira Raimon, Joan Manuel Serrat, Maria del Mar Bonet eta Lluis Llach abeslariak.
Taldeen artean, Els Pets eta Sopa de Cabra ezagunenak dira.
Hedabideak
aldatu- Egunkariak: "Avui", "El Periódico de Catalunya", "El Punt", "El Nou", "Regió 7", "Diari Segre", "Diari de Balears".
- Telebistak: "TV3".
- Irratiak: "Catalunya Ràdio","RAC1".
- Webguneak: "VilaWeb".
Ekimenak
aldatu1993tik urtero antolatzen dute Correllengua izeneko lasterketa aldarrikatzailea, Korrikaren eredua hartuta.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.ethnologue.com/ethno_docs/distribution.asp?by=size
- ↑ (Gaztelaniaz) 10/2009 Legea, abenduaren 22koa, Aragoiko berezko hizkuntzak erabili, babestu eta bultzatzeko. Aragoiko Boletin Ofiziala, 252. zkia., 2009ko abenduaren 30a"
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-14).
- ↑ Iñaki Larrañaga: "Katalanari buruz jakin behar dituzun 45 datu" ZuZeu.eus 2013-07-02
- ↑ (Katalanez) Fuster, Joan. Questió de noms. (Noiz kontsultatua: 2010-02-09).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuHizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |