Iraultza Laranja
Iraultza Laranja (ukraineraz: Помаранчева революція, translit.: Pomarancheva revoliutsiia) manifestazio eta protesta olde bat izan zen, 2004ko azarotik 2005eko urtarrilera bitartean Ukrainan gertatu zena. Presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzuliaren ondoren hasi ziren protestak, oposizioak irregulartasunak izan zirela salatu baitzuen. Mobilizaziorik handienak Kieven gertatu ziren. Ukrainako Auzitegi Gorenaren aginduz, abenduaren 26an hauteskundeak errepikatu egin ziren, eta oposizioko indarren hautagai Viktor Justxenko nagusitu zen.[1]
Iraultza Laranja | |
---|---|
Mota | iraultza |
Honen parte da | koloretako iraultza eta Bigarren Gerra Hotza |
Denbora-tarte | 2004ko azaroaren 22a - 2005eko urtarrilaren 23a |
Herrialdea | Ukraina |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Justxenkok irabazi du. Berria, 2004ko abenduak 28, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-25).