iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.m.wikipedia.org/wiki/Hue
Hue - Wikipedia, entziklopedia askea.

Hue[1] (vietnameraz: Huế, /hwe˧˥/ ahoskatua) Vietnamgo hiria da, Thừa Thiên Huế probintziako hiriburua. 351.456 biztanle zituen 2019an.[2] Merkataritzagune garrantzitsua da, eta oihalgintza (kotoia, zeta) ere ekonomia jarduera nabaria da. Hiriko Phu Bai aireportuak nazioarteko hegaldiak ditu.

Hue
Thành Phố Huế
provincial city (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Vietnam
Province of VietnamThừa Thiên Huế
Izen ofizialaPhú Xuân
Huế
Jatorrizko izenaThành Phố Huế
Posta kodea530000–539999
Geografia
Koordenatuak16°27′22″N 107°34′35″E / 16.4561°N 107.5764°E / 16.4561; 107.5764
Map
Azalera265,99 km²
Altuera15 m eta 12 m
Demografia
Biztanleria652.572 (2021)
Dentsitatea2.453 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia234
Ordu eremuaUTC+07:00
Hiri senidetuakBlois, Jogjakarta, Honolulu konderria, Gyeongju (en) Itzuli, Shizuoka, New Haven, Brooklyn, Rennes eta Honolulu
thuathienhue.gov.vn
      Datu klimatikoak (Hue)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 24 25 27 31 33 34 33 33 32 29 26 24 29.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 18 19 20 23 24 25 26 25 24 23 21 19 22.3
Euria (mm) 131 44 50 47 85 96 98 113 351 520 445 250 2230
Iturria: World Climate Guide

Historia

aldatu

XVII. mendean, Annamgo Nguyen jaunk Hue hirian finkatu ziren. Gia Long enperadoreak hiria gotortu eta Annamgo hiriburu bihurtu zuen. 1883an, frantsesek mendean hartu zuten eta, askapenerako gerran, ia guztiz birrindua geratu zen (1968ko eta 1972ko guduak). Hueko kulturak zeresan handia izan du vietnamdar zibilizazio modernoan.

Ondarea

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
  2. Vietnam. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2022-7-18).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Vietnamgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.