iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.m.wikipedia.org/wiki/Hego_Amerika
Hego Amerika - Wikipedia, entziklopedia askea.

Hego Amerika

azpikontinente

Hego Amerika Mendebaldeko hemisferioan eta batez ere Hego hemisferioan dagoen kontinente bat da, zati txiki bat Ipar hemisferioan dagoen arren. Ameriken azpi-kontinentetzat ere hartzen da, bereziki Ameriketako espainiera eta portugesa hitz egiten den eremuetan ikusten den bezala[2][3]. Hego Amerikari buruzko aipamenak ugaritu dira azken hamarkadetan, Latinoamerika edo Hego Konoari egindako aipamenen gainetik, bereziki Brasilgo ekonomiaren hazkuntza dela eta[4].

Hego Amerika
Azalera17.840.000 km²
Biztanleria420.458.044 bizt (2015)[1]
Biztanle-dentsitatea21,4 bizt./km²
Jentiliziohegoamerikar
Herrialdeak12
Dependentziak4
Hizkuntzakportuges, gaztelania, ingeles, nederlandera, frantses, kreole
Ordu-eremuakUTC-2-UTC-5
Hiri nagusiakSão Paulo, Buenos Aires, Rio de Janeiro, Bogota, Lima

Ozeano Bareak mugatzen du mendebaldean eta iparraldean zein ekialdean Ozeano Atlantikoak; Ipar Amerika eta Karibea bere ipar-mendebaldea daude. Hamabi estatu burujabe daude (Argentina, Bolivia, Brasil, Ekuador, Guyana, Kolonbia, Paraguai, Peru, Surinam, Txile, Uruguai ea Venezuela), Frantziaren zati bat (Guyana Frantsesa) ea lurralde ez-burujabe bat (Falklandak, Itsasoaz haraindiko britainiar lurraldea, Argentinak dispuatua). Gainera, Herbehereetako Erresumako ABC uharteak, Trinidad eta Tobago eta Panama ere Hego Amerikaren zatitzat har litezke.

Hego Amerikak 17.840.000 kilometro koadro ditu, munduko lur lehorraren %13 eta Amerikaren %42,9[5]. 2016a 420 milioi biztanle inguru zituen, munduko biztanleen %6,5[6]. Hego Amerika da laugarren kontinenterik handiena (Asia, Afrika eta Ipar Amerikaren ondoren) eta bosgarrena populazioari dagokionez (Asia, Afrika, Europa eta Ipar Amerikaren ondoren). Brasil da, nabarmen, Hego Amerikako herrialdeen artean biztanle gehien dituena, kontinentearen biztanleriaren erdiarekin; ondoren datoz Kolonbia, Argentina, Venezuela eta Peru. Azken hamarkadetan Brasilek ere bildu du eskualdearen BPGaren erdia, eta eskualdeko herrialderik boteretsuena da[4].

Kontinenteko biztanle gehienak mendebaldeko eta ekialdeko kostaldeetan bizi dira, barnealdea eta hegoaldeko puntan inor gutxi bizi den bitartean. Hego Amerikako geografian nabarmen dira Andeak; kontrastean, ekialdeko aldean goi-ordokiak zein lautada handiak dira nagusi, Amazonas, Orinoco eta Paraná ibaien ibilguan zehar. Kontinentearen zatirik handiena tropikoen barruan dago.

Kontinentaren gaur egungo itxura etniko eta kulturalaren oinarria europarrek Amerikaren aurkikuntza egin eta Amerindiarrekin elkarrekintza izaten hasi zirenean egituratu zen. Ondoren, migrazioek eta, maila lokalean, esklabotzak eragin nabarmena izan zuten. Kolonialismoaren eraginez Hego Amerikako herritarren gehiengoak portugesa edo espainiera hitz egiten du, baita Amerikaren deskolonizazioaren ondotik, eta Mendebaldeko kultura islatzen duten gizartea eta estatuak dituzte.

Geografia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hego Amerikako geografia»
 
Hego Amerikako ikuspegi fisikoa.

Hego Amerikak okupatzen du Ameriketako hegoaldeko eremua. Normalki kontinentearen muga ipar-mendebaldean Kolonbia eta Panamaren mugan dagoen Darién eskualdean ezartzen da, nahiz eta beste batzuek Panamako kanalean kokatzen duten. Geopolitikoki eta geografikoki[7] Panama osoa, baita kanalaren ekialdera geratzen den istmoaren zatia Ipar Amerikan sailkatzen da[8][9][10] eta Erdialdeko Amerikako herrialdeetan[11][12]. Ia Hego Amerika osoak Hego Amerikako plakaren gainean datza.

Hego Amerikan dago munduko ur-jauzirik altuena, Venezuelako Angel ur-jauzia; salto bakarrean ur gehien daraman ur-jauzia, Kaieteur ur-jauzia, Guyanan; emaririk handiena duen munduko ibaia, Amazonas; mendilerrorik luzeena, Andeak, zeinen punturik gorenak, Aconcaguak, 6.962 metro dituen; poloetatik kanpora dagoen munduko lekurik lehorrena, Atacamako basamortua[13][14]; munduko oihan-tropikalik zabalena, Amazonia; altuerarik handienean dagoen hiriburua, La Paz, Bolivian; nabigazio komertziala duen munduko lakurik altuena, Titicaca lakua; eta Antartikako ikerketa baseak kenduta, munduan biztanleria egonkorra duen hegoaldeenen dagoen herria, Puerto Toro, Txilen.

Geologia eta erliebea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hego Amerikako plaka» eta «Andeak»
 
Hego Amerikako plaka

Hego Amerikako plaka Afrikako plakatik bereizten da eta mendebalderanzko mugimendu horretan dentsitate txikiagoa duen Nazcako plaka bere azpitik sartzen da, Andeak sortuz. Urtero 77 milimetro inguru mugitzen da mendebaldera[15]. Topografikoki, hiru eremutan banatzen da Hego Amerika: Andeetako mendilerroa, barnealdeko ordokiak eta ezkutu kontinentala[16]. Andeak munduko mendilerrorik luzeena eta gazteena da, eta Himalaiaren ostean altuena. Suaren Lurraldean hasten da eta Ozeano Barearekiko paraleloki hedatzen da iparralderantz, ahalik eta Panamako istmora eta Karibeko kostaldera doazen bi adarretan banatzen den arte. Andeak Argentina, Txile, Bolivia, Ekuador, Kolonbia eta Venezuelatik pasatzen dira. 6.000 metro baino gehiago dituzten hainbat mendi daude bertan, adibidez Aconcagua (6.961)[17], Nevado Ojos del Salado (6.893), Nevado Huascarán (6.768), Nevado Sajama (6.542) edo Chimborazo (6.310)[oh 1]. Kolonbian, kontinentearen beste aldean, 5.300 metroko mendiak daude Sierra Nevada del Cocuyn edo Nevado del Ruizen. Bailara sakonak eratzen ditu bertan, adibidez Valle del Cauca, baita goi-ordokiak ere, Altiplanoa bezala, 3.000 metrotik gora[18] dagoen lautada lehorra Bolivia, Peru, Argentina eta Txile artean, Tibetetik kanpo munduan dagoen goi-ordokirik zabalena. Andeak, gainera, Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren parte dira, munduan sumendi eta lurrikara gehien dauden eremuetako bat; Nazcako plakaren subdukzioaren ondorio dira. Txile da Indonesiaren ostean sumendi gehien dituen herrialdea, 2.000 sumendirekin, horietatik 500 potentzialki aktiboak[19].

Lautadak hiru sistematan bereizten dira: Orinocoaren lautadak, Amazonasen lautada eta Chacopampear lautada. Lautada hauek kontinenteko hiru ibai sistema handiek sortu dituzte, mendien higaduraren ondorioz. Kolonbia, Ekuador eta Peruko kostan ere badaude lautada batzuk, eta Atlantikoan, Guyana, Surinam, Guyana Frantsesean eta Brasilen beste hainbeste. Argentinan dagoen Laguna del Carbón da kontinenteko punturik baxuena, itsas-mailatik 108 metro beherago[20][oh 2].

Hidrografia

aldatu

Landaredia

aldatu

Hego Amerikako faunak isolamendu handia izan du denbora luzean zehar, eta horregatik bere biodibertsitatea eta bertan baino bizi ez diren animalien kopurua oso altua da. Isolamendu hori orain dela milioi urte gutxi batzuk amaitu zen, Piacenzar garaian[21], Panamako istmoa sortu zenean eta Amerikar elkartruke handia gertatu zenean[22]. Garai horretatik aurrera Ipar Amerika eta Hego Amerikako animalien arteko elkartrukea egon zen. Hego Amerika da hegazti espezie kopururik handiena duen kontinentea[23].

Gondwana Mesozoikoan apurtu zenean Hego Amerika isolatuta geratu zen, nahiz eta kontaktua izaten zuen Australiarekin Antartikatik pasaz[24][25]. Animalia hauetako gehienak desagertu dira jada[26], baina endemismo ugari mantendu dira, tartean martsupialak (tartean monito del monte izenekoa[27]), xenarthra ugari[28] eta Notoungulata. Monotremak ere bazeuden Hego Amerikan Paleozenoan[29]. Antartikako bidetik ere mugitu ziren Palaeoagnathae hegaztiak[30] eta beste batzuk, adibidez loroak.

Orain 40 milioi urte (Eozenoan) karraskariak iritsi ziren Hego Amerikara[31][32][33], ziurrenik Afrikatik[34][35], litekeenez ozeanoko korronteen eraginez[36], urak garraiatutako landareen gainean flotatuz. Karraskariak tamainaz handitu ziren, gaur egungo kapibara bezala, baina baita handiagoak ere[37]. Bide beretik iritsi ziren, beranduago, primateak. Hego Amerikako primate guztiak Platyrrhini kladokoak dira, orain dela 36 milioi urte iritsi[38] baina askoz beranduago erradiatu zen taldea[39]. Flotazioz iritsitako bi talde hauek lehenago bertan bizi ziren espezieak baino askoz gehiago dira gaur egun[40]. Bide antzekotik, baina hegan egiteko aukerarekin, iritsi ziren garai paretsuan saguzarrak, nahiz eta Antartikatik pasa izana ere posible den[41]. Dortokak ere flotazioz iritsi zirela pentsatzen da[42], beste narrasti batzuekin batera[43].

Panamako istmoa itxi zenean Ipar eta Hego Amerikaren arteko animalien trukea hasi zen. Hortik datoz Hego Amerikako felinoak (puma edo jaguarra), kamelidoak (llama, alpaka, bikuina eta guanakoa), hainbat karraskari eta beste animalia ugari iritsi ziren.

Hego Amerikan ingurune tropikaletan 23 hegazti familia eta 600 bat espezie daude[44]. Boak, anakondak edo iguanak ere bizi dira Hego Amerikan, eta Amazonas zein Orinoco ibaietan arrainen aniztasuna oso handia da[45].

Geografia politikoa

aldatu
Herrialdea Azalera (km²) Biztanleria[I] GGI Agintaria (2019)  

 
  Brasil 8 515 767 208 (24) 0,759 Jair Bolsonaro
  Argentina 2 780 400[II] 44,5 (16) 0,827 Mauricio Macri
  Peru 1 286 216 32,2 (25) 0,750 Martín Vizcarra (Pedro Pablo Kuczynskik kargua utzi eta gero)
  Kolonbia 1 141 748 49,9 (44) 0,747 Iván Duque Márquez
  Bolivia 1 098 581 11,2 (10) 0,662 Evo Morales
  Venezuela 916 445[III] 31,8 (35) 0,762 Nicolás Maduro[IV]
  Txile 756 102[V] 17,8 (24) 0,843 Sebastián Piñera
  Paraguai 406 752 7 (17) 0,702 Mario Abdo Benítez
  Ekuador 283 561 16,8 (59) 0,752 Lenín Moreno
  Guyana 214 970 0,8 (4) 0,638 David Granger
  Uruguai 176 215 3,5 (20) 0,804 Tabaré Vázquez
  Surinam 163 820 0,5 (3) 0,714 Dési Bouterse
  Trinidad eta Tobago 5128 1,3 (269) 0,774 Paula-Mae Weekes

Dependentziak eta beste lurralde batzuk
  Aruba [VI] 180 0,1 0,895 Evelyn Wever-Croes[VII]
Willem-Alexander Herbehereetakoa[VIII]
  Bonaire [IX] 288 0,02 Mark Rutte[X]
Willem-Alexander Herbehereetakoa[VIII]
  Curaçao Curaçao[XI] 444 0,2 0,890 Daniel Hodge[XII]
Willem-Alexander Herbehereetakoa[VIII]
  Guyana Frantsesa[XIII] 83.534 0,3 (10) Rodolphe Alexandre[XIV]
Emmanuel Macron[XV]
  Falklandak[XVI] 12.173 0,003 Nigel Phillips[XVII]
Elizabeth II.a Erresuma Batukoa[XVIII]
  Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak [XVI] 3903 (>1)
Guztira 17.846.227

  1. Biztanle kopurua milioitan (dentsitatea, biztanleak/km²) 2002ko estimazioetan oinarrituta
  2. Amerikaren barruan dagoen azalera kontinentala da; ez daude barnean Antartikan Argentinak dituen lurraldeak zein Hego Atlantikoko uhartediak
  3. Venezuelako gobernuak Esequiboko Lurraldearen gaineko erreklamazio bat du, 1966ko Ginebrako Itunean oinarritua; eremuak 159.800 km2 ditu.
  4. Gatazkan
  5. Txileko Lurralde Antartikoa kontuan hartu gabe, Amerikako kontinentean dagoen lurraldea bakarrik hartzen da. Antartikaren 1.351.272 km² hartuko balira 2.007.460 km² lituzke
  6. Herbehereetako Erresumaren Herrialde Autonomoa
  7. Arubako Lehen Ministroa
  8. a b c Herbehereetako erregea
  9. Europar Batasuneko eskualde ultraperiferikoa
  10. Herbehereetako lehen ministroa
  11. Herbehereetako Erresumaren Herrialde Autonomoa
  12. Curaçaoko Lehen Ministroa
  13. Frantziako departamendua eta Europar Batasuneko eskualde ultraperiferikoa
  14. Guayana Frantseseko Asanbladako gobernu-burua
  15. Frantziako presidentea
  16. a b Argentina eta Erresuma Batuan disputan. Gaur egun Erresuma Batuaren eskuetan.
  17. Falklandetako gobernadorea eta Hegoaldeko Sandwichetako komisionatua
  18. Erresuma Batuko estatuburua

Oharrak

aldatu
  1. Chimborazo da Lurraren zentrotik urrunen dagoen puntua, ekuatoretik gertu egonda, Lurraren forma dela eta, Everest baino urrunago baitago.
  2. Hego eta Mendebaldeko hemisferioko punturik baxuena da, era berean.

Erreferentziak

aldatu
  1. «World Population Prospects - Population Division - United Nations» population.un.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  2. (Ingelesez) «South America | Facts, Land, People, & Economy» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  3. «Continent Map | Map of Continents | Continent Size, Populations, Number of Countries - Worldatlas.com» www.worldatlas.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  4. a b (Ingelesez) Schenoni, Luis L.. «"Unveiling the South American Balance" in Estudos Internacionais, 2(2): 215-232.» Estudos Internacionais v. 2 n. 2 jul-dez 2015 p. 215-232 (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  5. «The Continents: Land Area -ZoomSchool.com» www.enchantedlearning.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  6. «GWP - South America» web.archive.org 2008-07-23 (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  7. Cohen, Saul Bernard.. (2003). Geopolitics of the world system. Rowman & Littlefield Publishers ISBN 0847699064. PMC 48851156. (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  8. unstats.un.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  9. «The Atlas of Canada - North America» web.archive.org 2008-03-03 (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  10. (Ingelesez) Society, National Geographic. «Education» www.nationalgeographic.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  11. (Ingelesez) «Panama | History, Geography, Facts, & Points of Interest» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  12. «Central America :: Panama — The World Factbook - Central Intelligence Agency» www.cia.gov (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  13. «National Geographic Magazine» Magazine (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  14. «Driest Place | Driest Desert Atacama Desert» web.archive.org 2009-04-08 (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  15. Pisco, Peru, earthquake of August 15, 2007 : lifeline performance. American Society of Civil Engineers 2010 ISBN 9780784473085. PMC 698590526. (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
  16. (Ingelesez) «South America» InfoPlease (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
  17. «Se dio a conocer la nueva altura oficial del Cerro Aconcagua: 6.960,8 metros | Instituto Geográfico Nacional» www.ign.gob.ar (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
  18. «Wayback Machine» web.archive.org 2011-07-19 (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
  19. CNN Chile. (2011-10-27). En Chile hay más de 2.000 volcanes, 500 de ellos activos. (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
  20. «Lowest Land Points Below Sea Level Map | Depression Elevations» geology.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
  21. (Ingelesez) Jackson, Jeremy B. C.; Vermeij, Geerat J.; Todd, Jonathan A.; Soibelzon, Leopoldo; Soibelzon, Esteban; Rachello-Dolmen, Paola G.; Pyenson, Nicholas D.; Marko, Peter B. et al.. (2016-08-01). «Formation of the Isthmus of Panama» Science Advances 2 (8): e1600883.  doi:10.1126/sciadv.1600883. ISSN 2375-2548. PMID 27540590. PMC PMC4988774. (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  22. (Ingelesez) WALLACE, ALFRED RUSSEL. (1876). THE GEOGRAPHICAL DISTRIBUTION OF ANIMALS. (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  23. South America on a shoestring. (10th ed. argitaraldia) Lonely Planet 2007 ISBN 9781741044430. PMC 156533255. (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  24. Nilsson, Maria A.; Churakov, Gennady; Sommer, Mirjam; Tran, Ngoc Van; Zemann, Anja; Brosius, Jürgen; Schmitz, Jürgen. (2010-07-27). «Tracking Marsupial Evolution Using Archaic Genomic Retroposon Insertions» PLoS Biology 8 (7)  doi:10.1371/journal.pbio.1000436. ISSN 1544-9173. PMID 20668664. PMC PMCPMC2910653. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  25. «ScienceDirect» www.sciencedirect.com  doi:10.1016/j.earscirev.2012.03.002. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  26. Simpson, George Gaylord, 1902-1984.. (1980). Splendid isolation : the curious history of South American mammals. Yale University Press ISBN 0300024347. PMC 5219346. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  27. «The IUCN Red List of Threatened Species» IUCN Red List of Threatened Species  doi:10.2305/iucn.uk.2015-4.rlts.t6834a22180239.en. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  28. (Ingelesez) Schmitz, Jürgen; Douzery, Emmanuel J. P.; Brosius, Jürgen; Superina, Mariella; Marker, Claudia; Churakov, Gennady; Delsuc, Frédéric; Möller-Krull, Maren. (2007-11-01). «Retroposed Elements and Their Flanking Regions Resolve the Evolutionary History of Xenarthran Mammals (Armadillos, Anteaters, and Sloths)» Molecular Biology and Evolution 24 (11): 2573–2582.  doi:10.1093/molbev/msm201. ISSN 0737-4038. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  29. Benton, M. J. (Michael J.). (1997). Vertebrate palaeontology. (2nd ed. argitaraldia) Chapman & Hall ISBN 0412738007. PMC 37378512. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  30. (Ingelesez) Briggs, John C.. (2003-08-01). «Fishes and Birds: Gondwana Life Rafts Reconsidered» Systematic Biology 52 (4): 548–553.  doi:10.1080/10635150390218385. ISSN 1063-5157. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  31. (Ingelesez) Douzery, Emmanuel J. P.; de Jong, Wilfried W.; Huchon, Dorothée; Chevret, Pascale; Poux, Céline. (2006-04-01). «Arrival and Diversification of Caviomorph Rodents and Platyrrhine Primates in South America» Systematic Biology 55 (2): 228–244.  doi:10.1080/10635150500481390. ISSN 1063-5157. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  32. (Ingelesez) Mangels, John. (2011-10-15). «Case Western Reserve University expert uses fossil teeth to recast history of rodent» cleveland.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  33. Antoine Pierre-Olivier; Marivaux Laurent; Croft Darin A.; Billet Guillaume; Ganerød Morgan; Jaramillo Carlos; Martin Thomas; Orliac Maëva J. et al.. (2012-04-07). «Middle Eocene rodents from Peruvian Amazonia reveal the pattern and timing of caviomorph origins and biogeography» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences 279 (1732): 1319–1326.  doi:10.1098/rspb.2011.1732. PMID 21993503. PMC PMC3282368. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  34. (Ingelesez) Wyss, André R.; Flynn, John J.. (1998-11-01). «Recent advances in South American mammalian paleontology» Trends in Ecology & Evolution 13 (11): 449–454.  doi:10.1016/S0169-5347(98)01457-8. ISSN 0169-5347. PMID 21238387. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  35. (Ingelesez) Flynn, John J.; Wyss, André R.; Charrier, Reynaldo. (2007-05). «South America's Missing Mammals» Scientific American 296 (5): 68–75.  doi:10.1038/scientificamerican0507-68. ISSN 0036-8733. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  36. Fratantoni, David M.; Johns, William E.; Townsend, Tamara L.; Hurlburt, Harley E.. (2000-08-01). «Low-Latitude Circulation and Mass Transport Pathways in a Model of the Tropical Atlantic Ocean» Journal of Physical Oceanography 30 (8): 1944–1966.  doi:10.1175/1520-0485(2000)0302.0.CO;2. ISSN 0022-3670. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  37. Millien Virginie. (2008-09-07). «The largest among the smallest: the body mass of the giant rodent Josephoartigasia monesi» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences 275 (1646): 1953–1955.  doi:10.1098/rspb.2008.0087. PMID 18495621. PMC PMC2596365. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  38. (Ingelesez) Goin, Francisco; Novo, Nelson; Laura Chornogubsky; Campbell Jr, Kenneth E.; Tejedor, Marcelo F.; Bond, Mariano. (2015-04). «Eocene primates of South America and the African origins of New World monkeys» Nature 520 (7548): 538–541.  doi:10.1038/nature14120. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  39. (Ingelesez) CohenMar. 7, Jon; 2016; Am, 11:00. (2016-03-07). «Q&A with Scott Halstead: Zika will subside in ‘5 years, max’» Science | AAAS  doi:10.1126/science.aaf4154. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  40. (Ingelesez) Jaeger, Jean-Jacques; Zin-Maung-Maung-Thein; Valentin, Xavier; Lwin, Thit; Rugbumrung, Mana; Swe, Myat; Marandat, Bernard; Marivaux, Laurent et al.. (2012-06-26). «Late Middle Eocene primate from Myanmar and the initial anthropoid colonization of Africa» Proceedings of the National Academy of Sciences 109 (26): 10293–10297.  doi:10.1073/pnas.1200644109. ISSN 0027-8424. PMID 22665790. PMC PMC3387043. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  41. (Ingelesez) Seiffert, Erik R.; Simmons, Nancy B.; Gunnell, Gregg F.. (2014-02-04). «New Myzopodidae (Chiroptera) from the Late Paleogene of Egypt: Emended Family Diagnosis and Biogeographic Origins of Noctilionoidea» PLOS ONE 9 (2): e86712.  doi:10.1371/journal.pone.0086712. ISSN 1932-6203. PMID 24504061. PMC PMC3913578. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  42. «ScienceDirect» www.sciencedirect.com  doi:10.1016/j.ympev.2006.03.003. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  43. Vidal Nicolas; Azvolinsky Anna; Cruaud Corinne; Hedges S.Blair. (2008-02-23). «Origin of tropical American burrowing reptiles by transatlantic rafting» Biology Letters 4 (1): 115–118.  doi:10.1098/rsbl.2007.0531. PMID 18077239. PMC PMC2412945. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  44. «La flora y la fauna de Sudamérica» www.voyagesphotosmanu.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).
  45. (Ingelesez) Junk, Wolfgang J.. (2007-06-08). «Freshwater fishes of South America: Their biodiversity, fisheries, and habitats—a synthesis» Aquatic Ecosystem Health & Management 10 (2): 228–242.  doi:10.1080/14634980701356733. ISSN 1463-4988. (Noiz kontsultatua: 2019-04-21).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu