Hương ibaia
Hương ibaia (vietnameraz: Sông Hương edo Hương Giang; euskaraz: «ibai usaintsua») Hue hiria zeharkatzen duen ur-ibilgu bat da, Vietnamgo erdialdeko Thừa Thiên Huếko probintzian. Son Truong mendietan jaio zen, eta 30 kilometro egin zituen guztira Thuan estuarioan itsasoratzen den arte, Hego Txinako itsasoan. Ur-emaria geldoa da, eta ia itsas mailaren gainean dago.
Hương ibaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 30 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 16°33′N 107°38′E / 16.55°N 107.63°E |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 713 km² |
Bokalea () | Hegoaldeko Txinako itsasoa |
Bere inguruan landatzen ziren landare usaintsuei zor die izena. Ibilbidean zehar, lorez eta landare usaintsuz betetako lorategiak dituzten zelaiak, tenpluak eta pagodak zeharkatzen ditu. Ezagunena Thiên Mụ pagoda da, ibai honen ertzean dagoena, baita Literatura eta Hon Chenen tenpluak, Errege Harea edo Minh Mạng enperadorearen hilobia ere.
Bertan arrantza-lanak egiten dituzte, eskualdeko motor ekonomiko nagusietako bat izanda. Ibai-pasealekua Hueko erakargarri turistiko nagusietako bat da, horretarako berariaz prestatutako itsasontziekin, dragoi-irudi deigarriekin, hau da, jabeen etxebizitzekin, edo arrantzaleei alokatzen zaizkien txalupa txikiagoekin.
Bibliografia
aldatu- Thị Hảo Trần, Une introduction à la connaissance du Vietnam, París: Harmattan, 2007. ISBN 9782296033788
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Vietnamgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |