Gia Long
Gia Long, bere jatorrizko izena Phuc Anh izan zena (Hue, 1762ko otsailaren 8a - Ibidem, 1820ko otsailaren 3a), Nguyễn dinastiaren sortzaile eta lehen enperadorea izan zen;[1] hau Vietnamgo Inperioko azken dinastia independentea izan zen. 1802an bildu zen egungo Vietnamgo lurraldea bateratzearen egiletzat jotzen da. Inperioa Frantziako eragin kultural eta ekonomikoari ireki zion.
Izena
aldatuBere izena Vietnamgo bi hiri garrantzitsuenen izenen elkartzetik hartzen du, alde batetik, Saigon hiria, garai hartan Gia Dinh deitzen zena, bestetik, Hanoi hiria, garai hartan Thang Long deitzen zena.Herrialdearen izena aldatu zuen baita ere: lehen “Dai Viet Quoc” zen, eta, ondoren, “Vietnam Quoc”.[2]
Biografia
aldatuVietnam Hegoladea gobernatu zuen azken Nguyễn Jaunaren hiloba zen. Hamabost urte zituelarik, Tây Sơn matxinaden ondorioz, ezkutatu behar izan zuen. Pierre Pigneau de Behaine apaiz frantziarraren laguna egin zen; apaiz horrek bere laguntza eskaini zion eta Gia Longi tronua eskuratzeko Frantziako Gobernuaren kolaborazioa ere lortu zuen. Gia Longik Tây Sơn dinastia garaitu zuen eta, feudalismoaren gatazkak gaindituz, Vietnam osoa batu egin zuen.
Gia Long 1802tik 1822ra izan zen enperadorea. Bere erregimenaren ezaugarri nagusia konfuzionismo ortodoxoa izan zen. Frantziarrek emandako laguntza eskertzeko, misiolari katolikoei sartzen utzi zien.[3] Hiriburua Hanoitik Huera aldatu zuen, non gotorlekuak zituen jauregi bat eraiki zuen. Frantziarren laguntzarekin, Vietnamgo defentsa-sistema sendotu zuen eta herrialdea Indotxinan erreferente gisa finkatzea lortu zuen. Siamdarrak Kanputxeatik kanporatu zituen eta lurralde hura hartu zuen lurralde basailutzat.
Hiru emazte izan zituen eta haiekin 18 seme eta 18 alaba. Hil zenean Minh Mạngek hartu zuen boterea.