Eskularru
eskuak estali eta babesteko erabiltzen den jantzia. Eskuzorroaren kasuan ez bezala, eskularruan hatz bakoitzak bere leku propioa dauka, bere kasa mugitzeko modua ematen diona
Eskularrua eskua, eta batzuetan besaurrearen zati bat estaltzen duen jantzia da, jatorriz larruzkoa, eskuaren eta, gehienetan, hatzen formara egokitzen dena[1].
Erabilera:
- Babesteko. Zirujauek, suhiltzaileek edo soldatzaileek eskularruak erabiltzen dituzte bere lanbidea egiteko.
- Zenbait kiroletan (futboleko atezainak, beisbolariak, txirrindulariak, boxeolariak...)
- Hotzetik babesteko. Hainbat materialez eginak dira: artile, larru, belus, parpaila, zeta, eta abar.
- Etxean latexezko eskularruak erabiltzen dira garbitzeko.
- Apezpikuek pontifize-eskularruak erabiltzen zituzten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Eskularru. .