Duero
Duero[1] ibaia (Douro, portugesez) Iberiar Penintsulako hirugarren luzeena da, Tajo eta Ebroren ondoren. Halaber, Penintsulako arro luza-zabalena du.
Ibilbidea
aldatuEspainian jaio da, Urbiongo mendietan (Soria). Portugalen itsasoratzen da, Porto hiritik hurbil.
Ibaiadarrak
aldatuEsla, Valderaduey eta Pisuerga eskuinaldean, eta Agueda, Yeltes eta Tormes ezkerraldean ibaiadar nagusiak dira.
Beste ibai txikiago batzuk Riaza, Duraton, Cega, Adaja, Zapardiel, Guareña, Trabancos eta Tamega ditugu.
Urtegiak
aldatuIzena | Probintzia | Edukiera |
---|---|---|
Cuerda del Pozo | Soria | 249 hm³ |
Los Rábanos | Soria | 6 hm³ |
San José | Valladolid | 6 hm³ |
Villalcampo | Zamora | 66 hm³ |
Castro | Zamora | 27 hm³ |
Aldeadávila I eta II | Salamanca | 115 hm³ |
Saucelle | Salamanca | 169 hm³ |