Cintruénigo
Cintruénigo[4] ([θintru.eniɣo] gaztelaniaz eta ofizialki; Zentroniko [s̻entroniko] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroako udalerria da, Iruñetik 99 kilometrora kokatua eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 7.811 biztanle ditu. Fitero eta Cintruenigoko zerbitzu sozialen mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen den erakunde publikoa da.
Cintruénigo Zentroniko | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Tutera | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Cintruénigo | ||
Alkatea | Raquel Garbayo Berdonces (UPN) | ||
Posta kodea | 31592 | ||
INE kodea | 31072 | ||
Herritarra | cintruenigoar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°04′48″N 1°48′18″W / 42.08°N 1.805°W | ||
Azalera | 35,4 km² | ||
Garaiera | 393 metro | ||
Distantzia | 99 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 8.265 (2023: 159) | ||
Dentsitatea | 196,57 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 20,96 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 54,7 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 81,73 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 9,15 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 18,1 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 1,20 (2018: %0,41) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.cintruenigo.com/ |
Izena
aldatuUdalerriaren izen ofiziala eta euskal izen arautua Cintruénigo[5] bada ere, hainbatean Zentroniko erabili izan da. Azken hau izan da herriko testu zaharretan agertzen den herriaren izena ere [6] eta hori proposatu zen Euskaltzaindiaren 1979ko Euskal Herriko udalen izendegian. Baina gerora zuzendu egin zuen erabakia akademiak, eta Cintruénigo utzi arauzko formatzat[7].
Etimologikoki 'zentr-' hasierak jatorri zeltiko bat izan dezakeela iradoki izan da, baina ez da analisi errazeko izena[8].
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuCintruénigo Tuterako merindadean dagoena, Alhama ibaiaren ertzean. Tuterako merindadearen hegoaldean kokatzen da Zaragozako probintziatik gertu.
Cintruenigok, Corellarekin egiten du muga iparraldean, Fiterorekin mendebaldean, eta Tuterarekin ekialde eta hegoaldean.
Klima eta landaredia
aldatuCintruenigoko klima mediterraneo kontinentala da, Ebro ibarreko udalerri guztiena bezalakoa. Urteko batez besteko tenperatura 13-14 °C ingurukoa da, eta prezipitazioak 400mm ingurukoak. Nafarroako Erriberako baliorik baxuenetarikoa. Uda nahiko lehorra izaten da eta aldaketa termikoa nahiko handia. Urteroko egun euritsuak 60 izaten dira gutxi gorabehera.
Landarediari dagokionez, klima mediterraneoaren berezko ezaugarriak dituen landaredia nagusi da. Dena den, jatorrizko landaredia ia erabat galdu da, eta gaur egun zuhaixka bakan batzuk eta birlandaturiko pinuak (Pinus Halepensis) baino ez dira ageri.
Auzoak
aldatuHerriak hainbat auzo ditu. Batetik Alde Zaharra, udaletxea eta elizarekin, gune horretatik iparraldera mahastiak landatu ziren eta ondoren "La Jamaica" izeneko auzoa garatu zen. Gehienbat, dentsitate txikiko etxe bakanak eraiki ziren. Gaur egun, hori da etxeen eraikuntzari dagokionez Cintruenigon garapen handiena izaten ari den gunea.
Historia
aldatuHerriaren sorrerari buruz ezer gutxi dakite historialariek gaur egun. Dena den, herriaren jatorrizko izena Centonelo zen, eta agarandarrek Ebro ibarra 714. urtean konkistatu aurretik ere existitzen zela uste da. Erromatarren eta Bisigodoen inbasioek lehenik eta musulmanena ondoren, baskoien aztarna gehienak desagerrarazi zituzten. Gauzak horrela, 1119. urtean Nafarroako Alfontso I.a Borrokalaria erregeak mairuak kanporatu eta herriaren kristautzea hasi zen.
Musulmanek, ureztapen sistemetan aurrerapen handiak utzi zituzten Erriberan eta Cintruenigon ere. Eta inguruko herri gehienek bezala, Cintruenigo, dohaintza moduan eskaini zuten nobleziako familia bati. Antso Indartsuak Argaizko Rodrigo Jaunari erosi zion, eta nahiz eta pertsona askok babesa topatu zuten herriko harresien atzean, XVI. mendean zehar franko eta nobleziako familia batzuen bizitokia zen. Karlos II.a erregeak herria saldu zuen arren, ondorengo Joan II.ak berrerosi egin zuen. Ordutik "hiribildu onaren" izena jaso zuen eta gorteetan jarlekua izan zuen Gebarako erregeordeak 1565an emaniko pribilegioaren bitartez.
1864. urtean Espainiako Elisabet II.a Borboikoa erreginaren senargai zen Asisko Frantzisko, hamabost egun eman zituen herrian, Fiteroko ur-sendagarri hartzeko asmoarekin. Asisko Frantzisko Liguesko jaunen etxean hartu zuen ostatu.
Ekonomia
aldatuUdalerriko jarduera ekonomiko nagusiak zerbitzuak eta industria dira gaur egun. Industrian, manufakturak eta eraikuntza dira garrantzitsuenak. Tuterarekiko hurbiltasunak, industriaren garapena bultzatu zuen, lehenik nekazaritzatik ateratako produktuei loturiko industrien garapenean hasiera batean, eta bestelako manufaktura industrien agerpenean XX. mendeak aurrera egin ahala.
Nekazaritza garrantzia galduz joan da historiak aurrera egin ahala, eta gaur egun bigarren mailako jarduera da. Laborantza lurrak orkorrean txikiak dira, batez beste bost hektarea baino txikiagoko azalerarekin. Lurren %85a ureztatze-lurrak dira eta gainontzeko %15a sekain-lurrak.
Demografia
aldatu1970eko hamarkadara arte biztanle kopurua nahiko egonkor mantendu zen udalerrian. Hurrengo bi hamarkadetan hazkunde txikia izan zen, eta 1990eko hamarkadatik aurrera hazkundea bizkortu egin zen.
XXI. mendeko lehen hamarkadan hazkunde handia jasan zuen Cintruénigok, eta populazioa % 30 inguru hazi zen.
Cintruénigoko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 1.339 etorkin bizi dira herrian, biztanleriaren %19,58a, (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatuCintruenigoko alkatetzat PSN alderdiko Adolfo Navascués Navascués atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko hamaika zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak. Zerrenda bozkatuena UPNrena izan zen, baina Cintruenigoar Herri Elkartea (AIC) taldearen botoek alkatetza PSNri eman zioten. Boto baliogabeak 25 izan ziren (emandako guztien %0,63a), eta zurizko 63 boto izan ziren (botoen %1,61a). Abstentzioa %19,49 izan zen.
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan hauexek izan ziren emaitzak: UPNk 5 zinegotzi, PSNk 4, Cintruenigoar Herri Elkarteak (APC, ezkertiarra) 2, Cintruenigoar Hiritar Ekimenak (ICC, PSNtik aldendutako zerrendaburua) 1, PPk 1 eta CDNk 0. Orduko hartan APCk ez zion PSNko hautagaiari botorik eman, eta UPNko Raquel Garbayo Berdonces atera zen alkate[9]. Herri horretan alkatetza hartu duen lehen andrazkoa da.
2015eko udal hauteskundeek UPNk zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen (sei), PSNk ere beste bat gehiago izan zuen (bost guztira), APCk bat galdu zuen eta PP alderdiak zeukan zinegotzi bakarra galdu zuen. UPNko Raquel Garbayok alkatetza berretsi zuen.
Cintruénigoko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) | 6 / 13 |
5 / 13 |
|||
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE)) | 5 / 13 |
4 / 13 |
|||
Cintruenigoar Hiritar Ekimena (ICC) | 1 / 13 |
1 / 13 |
|||
Cintruenigoar Herri Elkartea (APC) | 1 / 13 |
2 / 13 |
|||
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN) | 0 / 13 |
1 / 13 |
|||
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean |
Aurreko hauteskundeak
aldatuAlderdi politikoa | 2011 | 2007 | ||
---|---|---|---|---|
Botoak | Zinegotziak | Botoak | Zinegotziak | |
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) | %36,16 | 5 | %39,79 | 5 |
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) | %28,07 | 4 | %33,7 | 5 |
Cintruenigoar Herri Elkartea (APC) | %12,26 | 2 | %13,87 | 2 |
Cintruenigoar Hiritar Ekimena (ICC) | %8,93 | 1 | - | - |
Alderdi Popularra (PP) | %6,76 | 1 | - | - |
Nafarroako Demokraten Konbergentzia (CDN) | %4,84 | 0 | %11,04 | 1 |
Alkateen zerrenda
aldatu2015 | Raquel Garbayo Berdonces (UPN) |
2011 | Raquel Garbayo Berdonces (UPN) |
2007 | Adolfo Navascués Navascués (PSN) |
2003 | Faustino León Chivite (UPN) |
1999 | Faustino León Chivite (UPN) |
1995 | Faustino León Chivite (UPN) |
1987 | Carlos Chivite Cornago (PSN) |
1985 | Jose Luis Pérez Garbayo |
1984 | Cecilio Fernandez Rincón |
1979 | Daniel Martín Martinez |
1976 | Angel Chivite Moreno |
1959 | José Rincón Bea |
1955 | Emilio Marín Calavia |
1939 | Enrique Latillade Aisa |
1936 | Primitivo Igea Lauroba (PSOE) |
1936 | José Ortega Ucedo (PSOE) |
1933 | Faustino León Arroyo (PSOE) |
1930 | Victoriano Navascués Chivite (PSOE) |
1923 | Leopoldo Sada Marín |
1922 | Victoriano Navascués Chivite |
1916 | Serafín Garbayo Navascués |
1906 | Rafael Chivite Tainta |
1904 | Galo Rincón Pérez |
Udaletxea
aldatuUdaletxea Foruen plazan dago, eta XIX. mendean eraiki zen estilo neoklasikoan. Eraikina hiru zatitan banaturik dago, eta bigarrena hiru pilastra joniar, lau balkoi eta alabastroko bi armarriek osatzen dute. 1985ean barruko zein kanpoaldeko adreiluzko fatxadaren eraberritzea burutu zen, hamazazpi milioi gastatu eta gero. Lanek Nafarroako gobernuaren laguntza izan zuten.
- HELBIDEA: Foruen Plaza, 1
Garraioa
aldatuNafarroako Hiriarteko Garraioa
aldatuUdalerri honek Nafarroako Hiriarteko Garraioako linearekin bat egiten du, Iruña eta Soriako geltokien arteko ibilbidea egiten duena, Tutera eta Zentronikotik igaroz.[10]
|
Beste lineak
aldatuAutomoviles Rio Alhama autobus konpainiak Cintruenigo Tuterarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
- Aguilar del Río Alhama - Fitero - Cintruenigo - Corella eta Tutera
Kultura
aldatuEuskara
aldatuNafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Cintruenigo eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,76k zekien euskaraz hitz egiten.
Jaiak eta ospakizunak
aldatu- Urtarrilaren 24: Bakearen ama birjinaren jaia.
- Maiatzaren 1: Gazteriaren jaiak.
- Maiatzaren 3: Gurutze Santuaren Ballesteroen prozesioa.
- Ekainaren 24: San Joan egunez, bazkaria antolatzen da ibaiaren ondoan. San Joan suan, Txapalangarra panpina erre egiten da.[11]
- Irailaren 7tik Irailaren 13ra: Herriko jaiak ospatzen dira Bakearen ama birjinaren omenez.
Ondasun nabarmenak
aldatuGaztelua
aldatuErdi Aroan zehar Cintruenigo gaur egun arrastorik geratzen ez den gaztelu batek babesten zuen. Gaztelua XIII. mendearen hasieran Argaizko Rodrigoren jabetzakoa zen, eta honek Antso Indartsuari saldu zion 1219an 7.000 marabedien truke. 1340ko dokumentu batean Pedro Lopez Galipentzu ageri da gazteluko alkaide gisa. Urte batzuk beranduago 1356an, honen ondorengo izandako Gonzalo Gartziak, 50 liberako kostua izan zuten berrikuntza lanak burutu zituen, eta bi urte beranduago gazteluko dorrea konpondu.
Bestelakoak
aldatu- Cintruénigoko udaletxea: XIX. mendeko eraikin neoklasikoa.
- Joan Bataiatzailearen eliza: XVI. mendeko eraikina.
- Ligués etxea: XVIII. mendeko eraikina.
- Nabaskoze etxea: XVII. mendeko eraikina.
- San Frantzisko Asiskoaen baseliza-ohia: gaur egun zaharren egoitza da.
Cintruenigoar ezagunak
aldatu- Joaquín Trincado Mateo (1866-1935), idazle espiritista.
- Francisco Basarte Alvero (1884-?), organista eta musikagilea.
- Pablo Yanguas (1886-1936), politikari errepublikarra.
- Fernando Sáenz Lacalle (1936-), artzapezpikua El Salvadorren.
- Carlos Chivite (1956-2008) politikaria eta PSNko idazkari orokorra izan zen.
- Faustino León (1960-), UPNko politikaria.
- Dolores Redondo (1969-) idazlea bertan bizi da.
- María Chivite (1978-), PSNko politikaria eta Nafarroako presidentea (2019-).
- Carlos González (1997-), aktorea.
- Sergio Aliaga (1991-), txirrindularia.
- Diego Moreno (2001-), futbolaria.
- Álvaro Marín (2003-), futbolaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Nafarroako Udal Izendegia (155. araua) Udalerriaren euskal izen arautua Cintruénigo da Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen arabera.
- ↑ Ibidem
- ↑ Diccionario vasco-español- Glosbe
- ↑ Euskal herriko udalen izendegia. Euskaltzaindia D.L. 2011, 113 or. ISBN 978-84-95438-74-4. PMC 796264874. (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) .
- ↑ Garbayo (UPN) se postula como alcaldesa con apoyo de APC o como lista más votada, Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 28a.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2019/10/10). Iruña eta Soria arteko autobus-flota berritu eta bidaiaren prezioa merketu da. .
- ↑ «Txapalangarra, Lodosako ekintzaile sutsua» ZUZEU 2021-02-14 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Udalaren webgunea
- Zentroniko, Eusko Jaurlaritzaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) Cintruenigori buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Cintruenigoko Dorre baroia kalearen ikuspegia Google Street View-n.