iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.
iBet uBet web content aggregator. Adding the entire web to your favor.



Link to original content: http://eu.m.wikipedia.org/wiki/Brassempouyko_venusa
Brassempouyko venusa - Wikipedia, entziklopedia askea.

Brassempouyko venusa edo Brassempouyko andrea (frantsesez: la Dame de Brassempouy eta okzitanieraz, Dauna deu Capulet edo Dauna de Brassempoi ) boliz egindako emakumezko estatua antropomorfo baten zati bat da.[1] 1894an, Landetako Brassempouy herritik gertu dagoen paleolitoko aztarnategi batean topatu zuen Édouard Piette izeneko frantziar arkeologoak.[2]

Brassempouyko venusa
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urteaK.a. XXV. milurtekoa[[Kategoria:Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea hamarkadako eskulturak]]
Mugimenduapaleolitoko pinturak
Aurkikuntza lekuaPape leizea
Aurkikuntza data1894
Aurkitzailea edo asmatzaileaÉdouard Piette (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)mammoth ivory (en) Itzuli
Dimentsioak36,5 (altuera) mm
Genero artistikoaSoingaina eta Paleolitoko Venusa
Deskribapena
Kokapena
LekuaMusée d'Archéologie Nationale
BildumaMusée d'Archéologie Nationale

Paleolitoko Venus hori 3,65 cm luze da, 2,2 cm zabal eta 1,9 cm lodi. Nahiz eta venusik xehatuenetako bat izan, haren proportzio anatomikoak ez dira zehatzak eta ez du ahorik.

Gainean zuen geruzaren arabera, gravettiar arokoa (Goi Paleolitoa, duela 29.000 eta 22.000 urte artekoa) da; beraz, historiaurreko beste venusen (besteak beste, Laussel, Lespugue, Willendorf edo Dolní Věstonice) garaikidea da.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Delporte, Henri. (1981). L'objet d'Art Prehistorique. Éditions de la Reunion des musées nationaux ISBN ISBN 2-7118-0188-8..
  2. Brézillon, Michel. (1969). Dictionnaire de la Prèhistoire. Paris: Librairie Larousse, 51 or. ISBN 2-03-075437-4..
  3. Delporte, Henri. (1995). La Dame de Brassempouy. Actes du Colloque de Brassempouy (juillet, 1994).. Erault 74.

Kanpo estekak

aldatu