Biztanleria-piramide
Biztanleria-piramidea, adin-piramidea edo populazio piramidea datu diagrama da, une jakin batean eskualde bateko biztanleriaren adin banaketa, sexuaren arabera, erakusten duena. Demografian maiz erabiltzen dena, biztanleriaren adin egitura ikertzeko. Piramide deritzo erakutsi ohi duen itxuragatik.
Eraketa
aldatuBatera jarritako bi histograma, bi sexuetarako bana, altxatzen dira, ardatz batean (normalean, bertikalean) adin tarteak azaltzen direla (0-4, 5-9, ...) eta bestean (normalean, horizontalean) adin tarte ezberdinetarako maiztasun absolutuak ala guztizko biztanleriarekiko erlatiboak, azaltzen direla.
Piramide motak
aldatuPiramide hedakorra
aldatuAzpitik zabala. Piramide edo kono baten forma. Ume asko eta populazioa nahiko gaztea. Hazten ari den populazioa.
Piramide geldoa
aldatuOjiba edo arku zorrotz formakoa. Hazkunde zerotik hurbil dagoen populazioa.
Piramide erregresiboa
aldatuTipula formakoa, oinarrian erdigunean baino estuagoa. Populazioak hazkunde negatiboa edo desazkunde prozesu batean dagoela erakusten du honelako biztanleria-piramide batek.
Sexu desoreka erakusten duen piramidea
aldatuGizakiengan ohikoa da jaiotzerakoan bi sexuetatik bat esleitzea jaioberriei. Estatistikoki gizaseme gehiago jaiotzen dira neskak baino baina aldea txikia izaten da eta jaioberriei esleitzen zaizkien bi sexuak % 50tik hurbil egoten dira. Emakumeak bizitza luzeagoa daukate munduko toki gehienetan. Baina bi sexuen artean desorekak ez dira handiak izaten munduko leku gehienetan. Gerta daiteke, baina, munduko leku batzuetan eta denbora tarte jakin batzuetan, sexuen arteko desorekak.
Sexuen arteko desoreken arrazoiak migrazioa, gerrak, abortu selektiboak edo beste batzuk izan daitezke. Kultura batzuetan migrazioek sexu jakin batengan bestearengan baino eragin handiagoa izan ohi dute. Edo gerta daiteke gerra jakin batzuetan heriotzak gogorrago jotzea sexu bati besteari baino. Kultura jakin batzuetan, gerta daiteke abortu selektiboa edo infantizidio selektiboa, gehien bat sexu baten kalterako.
Adibideak
aldatu-
Mundu osoko populazio-piramidea, 2018. Piramide hedakorra. Ume eta gazte asko. Hazten ari den populazioa.
-
Frantziako populazio-piramidea, 2018. Piramide geldoa.
-
Japoniako populazio-piramidea. 2019. Piramide erregresiboa.
-
Japoniako populazio-piramidearen aurreikuspenak. Epe luzean ere Piramide erregresiboa espero da. Eta jendeak urte luzeetan bizirik iraungo duela espero da.
-
Hego Koreako populazio-piramidea 1960-2018. Hirurogeigarren hamarkadan hedakorra eta geroago erregresiboa.
-
Txinako populazio-piramidea 1950-2022. Hogeigarren mendean hedakorra, geroago atzera egin zenbait krisi eta ezarri zen seme-alaba bakarraren politikarekin. Azken hamarkadetan erregresiboa.
-
Kuwaiteko populazio-piramidea 2020. Sexu desoreka. Gizonezkoen gainerakoa.
-
Djiboutieko populazio-piramidea 2020. Sexu desoreka. Emakumezkoen gainerakoa.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |