Badok.eus
Badok.eus musika-ataria berria egunkariak 2009an sortu eta sustatutako ekimena da. Euskal musikari buruz hainbat informazio biltzen ditu.[1]
Badok.eus | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2009 |
Izenburua | Badok euskal musikaren ataria |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | CC BY-SA lizentzia |
Deskribapena | |
Honen parte da | Berria |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
Historia | |
Jasotako sariak | |
badok.eus |
Datu-basearen tamaina itzela da. urte guztietako eta era guztietako talde eta kantariak azlatzen dira, ez soilik ezagunenak. 2024an, 1.502 talde edo musikariren datuak agertzen dira webgunean; albumak 4.672 dira, eta abestiak, 38.705. Bideoklipak ere badira, 2.896, hain zuzen ere.[2]
Jon Eskisabel izan da hasieratik proiektuaren eragile nagusia kolaboratzaile-sare zabal baten laguntzarekin, eta Gorka Erostarbe da 2024an Badok-eko arduraduna.[2]
Sorrera, datuak biltzea (2009)
aldatuSorrerako asmoa behar bati eta gabezia bati erantzutea zen. 2009an ez zegoen euskal musikari buruzko datu base bat, zeinek, modu errazean, aukera emango lukeen edozein disko, abesti edo datu bilatzeko. Bestetik, euskal kultura zabaltzeko zerbitzu publiko bat eskaintzeko nahia ere izan zen hasierako asmoan.[1]
Horrela, euskarazko musikari eta musikariei buruz erreferentziazko materialak biltzea eta publiko osoari eskaintzea da biltegi honen helburua.[3]
Hasieran, euskal kantagintza modernotik, hau da, Ez Dok Amairuren eta Mixel Labeguerieren garaietatik 2000. urtera arteko informazioa jaso zuen atariak. Taldeen biografiak idazten zituztenean Eresbil euskal musikaren artxiboko edukia oso lagungarria izan zen, bertatik informazio asko jaso zuten eta.[2]
2024ko otsailean badok.eus webgunean 1.350tik gora talderen informazioa zegoen.[4]
« | Ez ditugu bilatzen talde handiak edo klik asko bereganatuko dituztenak bakarrik. Ilusioa pizten digu talde batek guregana jotzeak bere disko, kantu edo bideoklip berria gure bidez zabaldu nahi duelako. Eta uste dut horrek eman digula sinesgarritasuna taldeen eta zaleen begiradatik | » |
Doinuak eskaintzea (2016)
aldatu2016an atariak jauzi esanguratzu bat egin zuen: musikaren inguruko datuak biltzeaz gain, musika bera entzuteko aukera ematen hasi zen. Euskal musikaren historia, oraina eta etorkizuna, eta euskal talde gehienen kantuak entzuteko aukera ematen du. [1]
Tamainako aldaketa izan zen, hala ere, argitaratzen ziren kanta, bideoklip eta bestelako nobedadeei «lehentasuna» ematea. .[1]
-
Aldizkaria-Elkarrizketak
-
Azken kantuak
-
Azken diskoak
Podcastak (2020)
aldatuMusikaren inguruko informazioa ez ezik, talde eta musikarien lanen estreinaldiak, horien inguruko albisteak eta bestelakoak ere ikusgai jartzen ditu atariak. Berritze horretan, Badoken Dunbala pordcasta entzun daiteke, Eneritz Furyakek eta Jagoba Salvadorrek aurkeztua, BERRIAren podcasten atalean. [1] [3]
Bilaketa aurreratuak (2022)
aldatuTaldeak, diskoak eta abestiak bilatzeko oinarrizko aukerez gain, bilaketa bestelako irizpide batzuen arabera egiteko modua ere gehitu zioten webguneari; esaterako, abestietako hitzen egilearen arabera, edo hitz jakin baten inguruan. Bigarren kasu horretan, izenburuan hitz hori duten diskoak eta kantuak agertuko dira, baita hitzetan berba hori duten abestiak ere.[1]
Kontzertuen agenda ere eskaintzen du Badok-ek. Pandemian zehar, 2020an, kontzertuen agenda bertan behera gelditu zen, baina laster berrabiatu zen gero. Horrekin batera, talde edo musikari bakoitzaren emanaldiak noiz egingo diren jakiteko aukera ere ematen du, artista bakoitzari dagokion atalean sartuz gero.
-
Bilaketa: "Mikel̠-Laboa"
-
Bilaketa: Lourdes Iriondo
-
Musikariak: Mikel Laboa
-
Musikariak: Lourdes Iriondo
Kolaboratzaile-sarea
aldatuKolaboratzaile sare batek sostengatzen du argitaratzen den edukia: elkarrizketak eta artikuluak idatzi dituztenak, kantu zerrendak egin dituztenak, euren lanak atariaren bidez zabaltzeko erabakia hartu dutenak...
Sare hori handitzen ari da urtetik urtera, atariak ematen duen informazioa ugaritzen ari diren hein berean. Datu basea izateko sortu zen, 2009an, baina bestelako funtzio batzuk ere hartu ditu bere gain ordutik. Musikaren inguruko informazioa ez ezik, talde eta musikarien lanen estreinaldiak, horien inguruko albisteak eta bestelakoak ere ikusgai jartzen ditu atarian.
Sariak
aldatu- 2022: Argia saria, Internet atalekoa. Euskal musikari eskainitako halako atari bat itsasargi garrantzitsua delako Interneteko itsaso zabalean.[1][6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g h Aperribai, Julen. «'Badok' musika atariak jaso du Interneteko Argia saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
- ↑ a b c Iridoy Alzelai, Urko. (2024-10-18). «'Badok', hamabost urte euskal musika biltzen» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).
- ↑ a b Berria. «Itxialdia euskaraz goxatzeko 50 proposamen» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
- ↑ Koldo Etxaniz, Galder Gonzalez, Lorea Loinaz, Ane Paniagua, Kepa Sarasola eta Ana Zelaia. (2024). «Euskal musika-taldeak eta albumak Wikidatan – Euskal Wikilarien Kultur Elkartea» wikimedia.eus (Euskal Wikilarien Kultur Elkartea) (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
- ↑ «Argia Sariak 2022» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ «Argia Sariak 2022» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ Euskal musika-taldeak eta albumak Wikidatan – Euskal Wikilarien Kultur Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
- ↑ «Euskarazko musika interpretatzaileak album kopuruaren arabera ordenatuta.(burbuila-diagrama)» query.wikidata.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).