Arnas gutxiegitasun
Arnas gutxiegitasuna oxigeno maila baxuegia agertzen den egoera klinikoa da, irizpide analitikoek definitzen dutena. Izan ere, odolean PaO2 < 60 mmHg ikusten dugunean diagnostikatzen da. Gainera, PaCO2 > 45 mmHg dagoenean arnas gutxiegitasun hiperkapnikoa izena hartzen du, askotan egoera larriagoa dena.
Arnas gutxiegitasun | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | pneumopatia, respiratory compromise (en) , respiratory signs and symptoms (en) eritasuna |
Espezialitatea | pneumologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | J96.0 |
GNS-9-MK | 518.81 eta 518.83 |
DiseasesDB | 6623 |
MeSH | D012131 |
Disease Ontology ID | DOID:11162 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Prozesu hau akutua edo kronikoa izan daiteke, eragilearen arabera. Akutua denean egoera oso larria izan daiteke eta are gehiago, potentzialki hilgarria.
Eragileak
aldatu- Arnas aparatuaren asaldurak:
- Asma
- BGBK (Enfisema eta Bronkitis kronikoa)
- Neumoniak
- Pneumotorax eta toraxeko traumatismoak.
- Bihotz asaldurak:
- Beste batzuk:
- Intoxikazioak (sendagaiak, drogak...).
Tratamendua
aldatuEragileak identifikatzen eta tratatzen saiatu behar da lehenik eta behin, bai eta paziente larriak diagnostikatzen ere. Kasu hauek batzuetan aireztapen mekanikoa behar dute eta ZIU zerbitzu bereziaren sostengua.