2017
Itxura
2017. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa • 2030(e)koa |
Urteak | 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2017 MMXVII |
Ab urbe condita | 2770 |
Armeniar egutegia | 1466 ԹՎ ՌՆԿԶ |
Bahá'í egutegia | 173 – 174 |
Bengaliar egutegia | 1424 |
Berber egutegia | 2967 |
Egutegi budista | 2561 |
Myanmarko egutegia | 1379 |
Bizantziar egutegia | 7525 – 7526 |
Koptoen egutegia | 1733 – 1734 |
Etiopiar egutegia | 2009 – 2010 |
Hebrear egutegia | 5777 – 5778 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2073 – 2074 |
Shaka Samvat | 1939 – 1940 |
Kali Yuga | 5118 – 5119 |
Iraniar egutegia | 1395 – 1396 |
Islamiar egutegia | 1438 – 1439 |
Korear egutegia | 4350 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2560 |
Unix denbora | 1483228800 – 1514764799 |
Holozeniar egutegia | 12017 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
2017a igandez hasitako urte arrunta izan zen.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Euskal Hirigune Elkargoa, Ipar Euskal Herriaren egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratutako erakundea sortu zen.
- Urtarrilaren 23a -
- Iparraldeko Euskal Herri Elkargoak Baionako Herriko Etxean bilkura egin eta bozketa bidez lapurtar hiriburuko auzapeza zen Jean Rene Etxegarai lehenbiziko lehendakari hautatua zuen.
- Akizeko auzitegiak Jon Palais Bizi! mugimenduko kidea BNP Paribas 14 aulki hartzeagatik errugabetu zuen, ekintza baketsu horrekin banku horrek eta besteek ere zerga ihesa laguntzen dutela salatu nahi izan zuen.
- Martxoaren 10a – Iruñerrian lurrikara jazo zen, Richter eskalan 4,3-4,5 neurri artekoa.
- Martxoaren 30a – Nafarroako Parlamentuak Ikurrina eraikin ofizialetan jartzea debekatzen zuen Ikurren Legea indargabetu zuen.
- Martxoaren 31 – Durangoko bonbardaketaren 80. urteurrena oroitu eta hainbat ekitaldiekin biktimak omendu zituzten.
- Apirilaren 8a – ETAren armagabetzea gauzatu zen, bakegileen parte hartzearekin.
Katalunia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 17a – Bartzelonako Ramblan eta Cambrils udalerriko atentatuetan eta Alcanar udalerrian jazotako gas leherketaren ondorioz 16 hildako eta 130 zauritutik gora izan ziren.
- Irailaren 6a – Kataluniako Parlamentuak independentziari buruzko autodeterminazio erreferendum loteslearen legea onartu zuen.
- Irailaren 20a – Anubis Operazioa: Espainiako Gobernuak Urriaren 1eko Independentzia Erreferenduma galerazteko asmoz Kataluniako Generalitatearen finantzetan esku hartu eta Goardia Zibilak 41 miaketa egin eta 15 kargudun atxilotu zituen. Ondorioz protestaldi eta mobilizazio baketsuak egon ziren.
- Urriaren 1a – Kataluniaren independentzia erreferenduma: Espainiako Guardia Zibilak eta Espainiako Polizia Nazionalak bozkalekuetan jendearen aurka burututako eraso eta bortizkeriaren ondorioz ehundaka lagun zaurituak izan ziren.
- Urriaren 3a – Katalunian greba orokorra burutu zen.
- Urriaren 10a – Kataluniako Parlamentuko gehiengo independentistak Kataluniaren Independentzia Aldarrikapena sinatu zuen.
- Urriaren 16a – Espainiako krisialdi konstituzionala: Espainiako Auzitegi Nazionalak sedizioa leporatuta Assemblea Nacional Catalana eta Òmnium erakundeetako Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart lehendakariak espetxeratu eta Mossoen Josep Lluís Trapero burua baldintzapeko askatasunean jarri zuen.
- Urriaren 27a – Kataluniako Parlamentuak aldebakarreko independentzia eta Errepublika aldarrikatu zituzten.
- Azaroaren 8a – Greba orokorra Katalunian.
- Abenduaren 21a – 155. artikulua indarrean jarri ondoren Espainiako Gobernuak agindutako hauteskundeak ospatu ziren katalunian.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Istanbulgo dantzaleku baten aurkako atentatuan gutxienez 39 hildako eta 69 hildako izan ziren.
- Urtarrilaren 20a – Donald Trumpek Ameriketako Estatu Batuetako presidente izateko zina egin zuen.
- Martxoaren 22a – Westminsterreko atentatua: Londres hirian ibilgailu batez, labankadaz eta tiroz egindako atentatuan 4 pertsona hil eta 29 zauritu ziren.
- Apirilaren 3a – San Petersburgoko metroko atentatuan 11 lagun hil eta beste 45 zauritu ziren.
- Apirilaren 13a – AEBetako Armadak Afganistango Estatu Islamikoaren kobazulo eta lurrazpiko tunelen aurka Bonba Guztien Ama delakoa jaurti zuen, 10 tonako lehergailu ez nuklear erraldoia.
- Maiatzaren 7a – Frantziako Hauteskunde Orokorrak Martxan! alderdi politikoak irabazi eta Emmanuel Macron hautagaia presidente berria bilakatu zen.
- Maiatzaren 22a – Manchesterren jazotako bonba atentatu suizida batean 22 lagun hil eta 50 zauritu ziren.
- Ekainaren 3a – Londresko zubia eta Borough merkatuan jazotako atentatuan 10 hildako eta 48 zauritu izan ziren.
- Ekainaren 18a – Portugalen sute handien segida batek 61 hildako eta 62 zauritu eragin zituen.
- Ekainaren 18a – Frantziako hauteskunde legegileen bigarren itzulia egin zen.
- Abuztuaren 1a – Espainiako Gobernuak Garoñako zentral nuklearra behin betiko itxiko zuela iragarri zuen.
- Irailaren 4a – Irma urakanak 5. kategoria bereganatu eta Kariben eragina izan zuen.
- Irailaren 19a – Mexikoko La Puebla estatuan 7,1 Mw magnitudeko lurrikara jazo eta gutxienez 225 hildako eta 800 zauritutik gora eragin zituen.
- Irailaren 25a – Hegoaldeko Kurdistanen independentzia erreferenduma ospatu zen.
- Urriaren 1a – Las Vegasko tiroketa: Gizon bakar batek tiroz 58 pertsona hil eta 459 zauritu zituen.
- Urriaren 14a – Somaliako Muqdisho hiriburuko atentatuan 320dik gora hildako eta 500dik gora zauritu jazo ziren.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 30etik apirilaren 9ra 20. Korrika ospatu zen, Otxandio eta Iruñea artean.
- Apirilaren 1a – 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketan Oihane Pereak jantzi zuen txapela laugarren aldiz.
- Apirilaren 8a – 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Julio Sotok jantzi zuen txapela laugarren aldiz.
- Maiatzaren 27a – 2017ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa taldekako txapelketa izan zen. Joseba Otaegi, Unai Mendizabal eta Haritz Mujikak osatutako Karidadeko Benta taldea izan zen garaile.
- Abenduaren 17a – 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia: Maialen Lujanbio izan zen irabazle. Bere bigarren txapela jantzi zuen.
- "Handia" pelikula estreinatu zuten Jon Garaño eta Aitor Arregik.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 13a – Eurovision Abesti Lehiaketaren 62. edizioaren garailea Salvador Sobral jazz bakarlari portugaldarra izan zen. Portugalek lortutako lehen garaipena izan zen.
- Azaroaren 12a – Londresko Wembleyko SSE Arenan 2017ko MTV Europe Music Awards ospatu zen. Shawn Mendes izan zen ekitaldiko artistarik sarituena 4 sari irabaziz.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 22a – NASAk TRAPPIST-1 izeneko sisteman lurraren tamaina eta kondizio antzekoak izan zitzazketen zazpi planeta aurkitu zituztela adierazi zuen.
- Maiatzaren 12a – Zibereraso erraldoi batek mundu osoko herrialde eta enpresa ugarietako sare informatikoetan kalteak eragin zituen.
- Abuztuaren 21a – Eguzki eklipsea AEBetan osoki ikusgai egon zen, Euskal Herrian partzialki.
- Irailaren 15a – Cassini-Huygens espazio misioaren bukaera, zunda Saturnoko atmosferan barneratu eta erorketa kontrolatuaz amaituarazi zuten.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a -
- 2017ko Miguel Indurain Sari Nagusia: Simon Yates britainiarra irabazle.
- 2017ko Bigarren Mailako Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa: Arteaga II.a-Erasun irabazle.
- Apirilaren 8a – 2017ko Euskal Herriko Itzulia: Alejandro Valverde espainiarra irabazle, Alberto Contador espainiarra bigarren eta Ion Izagirre euskalduna hirugarren.
- Apirilaren 9a -
- 2017ko Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiaren Finala: Irribarria eta Rezusta bikoteak Bengoetxea VI.a eta Larunbe 22-14 garaitu zituen.
- 2017ko Udaberriko Klasikoa: Gorka Izagirre garaile.
- Maiatzaren 16a – 2017ko Durango-Durango Emakumeen Saria: Annemiek van Vleuten herbeherearra irabazle.
- Maiatzaren 20a – 2017ko Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa: Arteaga II.a garaile.
- Maiatzaren 21a – 2017ko Emakumeen Euskal Bira: Ashleigh Moolman irabazle.
- Maiatzaren 25a – Futboleko Espainiako Errege Kopako finalean Bartzelona F.C. kataluniar taldeak Alaves euskal taldea 3-1eko emaitzaz garaitu zuen.
- Maiatzaren 28a -
- 2017ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiaren Finala: Bengoetxea VI.a leitzarrak Irribarria aramarra 22-18ko emaitzaz Bizkaia pilotalekuan garaitu zuen.
- 2017ko Nafarroako Itzulia: Harm Vanhoucke irabazle.
- Uztailaren 25a – 2017ko Ordiziako Klasika: Sergei Xilov garaile.
- Uztailaren 29a – 2017ko Donostia Klasikoa: Michał Kwiatkowski poloniarra irabazle; lehenengo euskalduna Mikel Landa (5.a).
- Uztailaren 31 – 2017ko Getxoko Zirkuitua: Carlos Barbero espainiarra garaile.
- Abuztuaren 20a – Emakumezkoen Traineru Ligako 2017ko denboraldia: San Juan izan zen txapelduna laugarren aldiz jarraian.
- Irailaren 17a – 2017ko Kontxako Bandera: Orio Arraun Elkartea gizonezkoetan garaile eta San Juan emakumezkoetan.
- Azaroaren 19a – Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia: Altuna III.a amezketarra Mikel Urrutikoetxea zaratamoarrari Bizkaia frontoian jokatutako finalean 22-21 nagusitu zitzaion.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 18a – 2017ko Sei Nazioen Txapelketan Ingalaterrak bere 28. garaipena eskuratu zuen ; 2017ko Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketan Ingalaterrak irabazi zuen txapelketa, eta baita Slam nagusia ere.
- Martxoaren 26a – 2017ko Kataluniako Volta: Alejandro Valverde irabazle.
- Apirilaren 23a – 2017ko Lieja-Bastogne-Lieja: Alejandro Valverde irabazle.
- Maiatzaren 28a – Italiako Giroa: Tom Dumoulin herbeherear txirrindularia garaile.
- Uztailaren 23a – Frantziako Tourrean Chris Froome britainiar txirrindularia izan zen garaile.
- Abuztuaren 5a – 2017ko Burgosko Itzulia: Mikel Landa irabazle.
- Abuztuaren 5a – Justin Gatlinek Urrezko Domina irabazi zuen 100 metroko lasterketan Londresen ospatutako Munduko Atletismo Txapelketan, Usain Bolt gainditu ostean.
- Abuztuaren 26a -
- Floyd Mayweather Jr. vs. Conor McGregor: Estatubatuar boxeolariak irlandar borrokalaria K.O. teknikoz garaitu zuen.
- 2017ko Emakumeen Munduko Errugbi Kopa: Zeelanda Berria atera zen irabazle, finalean Ingalaterra 41 eta 32 azpiraturik
- Irailaren 10a – 2017ko Espainiako Itzulia: Chris Froome kenyar-britainiar txirrindularia garaile.
- Irailaren 17a – Irlanda Osoko Futbol Gaeliko Txapelketaren finalean Dublin GAAk Mayo GAAri 1-17 eta 1-16ko emaitzaz irabazi zion.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Hilarion Capucci, siriar apezpiku katolikoa, Israelen Palestinako okupazioaren aurkaria (j. 1922).
- Urtarrilaren 2a – John Berger, ingeles arte kritikari, eleberrigile, margolari eta olerkaria (j. 1926).
- Urtarrilaren 4a – Georges Prêtre, frantziar orkestra-zuzendaria (j. 1924).
- Urtarrilaren 6a – Hiazinto Fernandorena, euskal irakasle, itzultzaile, euskaltzain urgazle eta euskaltzalea (j. 1930).
- Urtarrilaren 6a – Joseba Andoni Leizaola, gipuzkoar politikari jeltzalea eta Eusko Legebiltzarreko mahaiburua (j. 1931).
- Urtarrilaren 6a – Octavio Lepage, Venezuelako presidentea (j. 1923).
- Urtarrilaren 6a – Ricardo Piglia, argentinar idazle eta literatura-kritikaria (j. 1941).
- Urtarrilaren 7a – Mário Soares, Portugalgo presidentea (j. 1924).
- Urtarrilaren 7a – Txetxu Ugalde, bilbotar kazetaria, telebista aurkezlea eta irrati esataria (j. 1960).
- Urtarrilaren 8 - Manuela Fernández Pérez, espainiar zirkuko artista, film-zuzendari, gidoilari, koreografo, vedette eta enpresaburua (j. 1927).
- Urtarrilaren 8a – Nicolai Gedda, suediar opera-abeslaria, tenorra (j. 1925).
- Urtarrilaren 8a – Francisco López Hernández, eskultore eta unibertsitateko irakaslea (j. 1932).
- Urtarrilaren 8a – James Mancham, Seychelleetako lehen presidentea (j. 1939).
- Urtarrilaren 8a – Ruth Perry, Liberiako presidentea (j. 1939).
- Urtarrilaren 8a – Hashemi Rafsanjani, Irango presidentea (j. 1934).
- Urtarrilaren 9a – Zygmunt Bauman, judu jatorriko poloniar soziologo, filosofo eta saio-idazlea (j. 1925).
- Urtarrilaren 10a – Leonard French, australiar artista, bere beirateengatik ezaguna (j. 1928).
- Urtarrilaren 10a – Roman Herzog, Alemaniako presidentea (j. 1934).
- Urtarrilaren 10a – Clare Hollingworth, britainiar kazetari eta gerra berriemailea (j. 1911).
- Urtarrilaren 10a – Oliver Smithies, britaniar genetikaria, 2007ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1925).
- Urtarrilaren 12a – William Peter Blatty, estatubatuar idazle, zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1928).
- Urtarrilaren 12a – Paul Labadie, lapurtar errugbilaria (j. 1928).
- Urtarrilaren 12a – Angel Segurola, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1935).
- Urtarrilaren 13a – Antony Armstrong-Jones, lehen Snowdoneko Kondea, britainiar argazkilari eta zinemagilea, Margarita printzesaren senarra (j. 1930).
- Urtarrilaren 13a – Miren Arantzazu Goñi, gipuzkoar etnografoa (j. 1925).
- Urtarrilaren 13a – Horacio Guarany, argentinar abeslari, konpositore eta idazlea (j. 1925).
- Urtarrilaren 14a – Zhou Youguang, txinatar bankari, hizkuntzalari, hizkuntzalari, sinologo eta argitaratzailea, mandarineraren transliterazioa egiteko sistemaren asmatzailea eta 111 urte bizi izandakoa (j. 1906).
- Urtarrilaren 15a – Isidro Baldenegro, mexikar lider ekologista historikoa (j. 1966).
- Urtarrilaren 15a – Martin Etxeberria Zuloaga, euskal idazle eta pentsalaria (j. 1945).
- Urtarrilaren 16a – Eugene Cernan, estatubatuar astronauta eta militarra (j. 1934).
- Urtarrilaren 17a – Jacinto Urrestarazu, euskal txirrindularia (j. 1936).
- Urtarrilaren 18a – Peter Abrahams, hegoafrikar eleberrigile eta kazetaria (j. 1919).
- Urtarrilaren 19a – Miguel Ferrer, estatubatuar aktorea (j. 1955).
- Urtarrilaren 20a – José Luis Astigarraga, gipuzkoar pasiotar apaiz eta gotzaina (j. 1940).
- Urtarrilaren 21a – Erika Böhm-Vitense, alemaniar jatorriko estatubatuar astrofisikaria (j. 1923).
- Urtarrilaren 23a – Bimba Bosé, espainiar modelo, moda diseinatzaile, aktore, DJ eta abeslaria (j. 1975).
- Urtarrilaren 23a – Gertrudis de la Fuente, espainiar biokimikaria, farmazian doktorea eta Ikerkuntza Zientifikoen Goi Kontseiluan ikerkuntzako irakaslea (j. 1921).
- Urtarrilaren 25a – Buchi Emecheta, nigeriar-britainiar idazlea (j. 1944).
- Urtarrilaren 25a – John Hurt, britainiar aktorea (j. 1940).
- Urtarrilaren 25a – Mary Tyler Moore, estatubatuar aktorea (j. 1936).
- Urtarrilaren 27a – Emmanuelle Riva, frantziar aktorea (j. 1927).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a – Étienne Tshisekedi, Zaireko lehen ministroa (j. 1932).
- Otsailaren 2a – Jon Azpillaga, euskal bertsolari eta bertso-eskolako irakaslea (j. 1935).
- Otsailaren 2a – Shunichiro Okano, japoniar futbolaria (j. 1931).
- Otsailaren 3a – Juan Karlos Merino, euskal idazlea (j. 1967).
- Otsailaren 3a – Maritxu Zagala, Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutako tolosar emakumea (j. 1913).
- Otsailaren 5a – José María García de Andoin, bizkaitar futbolaria eta entrenatzailea (j. 1933).
- Otsailaren 5a – Gila Goldstein, israeldar aktorea, abeslaria eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea (j. 1948).
- Otsailaren 6a – Luis Pedro Santamarina, euskal txirrindularia (j. 1942).
- Otsailaren 6a – Roger Walkowiak, frantziar txirrindularia (j. 1927).
- Otsailaren 6a – Joost van der Westhuizen, hegoafrikar errugbilaria (j. 1971).
- Otsailaren 7a – Tzvetan Todorov, bulgariar-frantziar hizkuntzalaria eta literaturaren teorialaria (j. 1939).
- Otsailaren 8a – Peter Mansfield, britaniar fisikaria, 2003ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1933).
- Otsailaren 8a – José Luis Pérez de Arteaga, espainiar irrati esataria, musika kritikaria eta musikologoa (j. 1950).
- Otsailaren 11 – Djamila Amrane-Minne, frantziar idazle, poetisa, ekintzailea eta unibertsitateko irakaslea (j. 1939).
- Otsailaren 11 – Kurt Marti, suitzar idazlea (j. 1921).
- Otsailaren 12a – Al Jarreau, estatubatuar jazz, soul, rhythm and blues eta pop abeslaria (j. 1940).
- Otsailaren 13a – Ricardo Arias Calderón, panamar politikaria (j. 1933).
- Otsailaren 13a – Kim Jong-nam, iparkorear politikaria (j. 1971).
- Otsailaren 14a – Gianuario Carta, italiar politikari kristau demokrata (j. 1931).
- Otsailaren 14a – Juan Bautista Perurena, nafar artzain, ikazkin eta bertsolaria (j. 1929).
- Otsailaren 16a – Dick Bruna, herbeheretar diseinatzaile eta ilustratzailea (j. 1927).
- Otsailaren 16a – Belen Gonzalez Peñalva, gipuzkoar ETAkidea, erakundearen buruzagi historikoa (j. 1957).
- Otsailaren 16a – Jannis Kounellis, greziar-italiar artista (j. 1936).
- Otsailaren 18a – Michael Ogio, Papua Ginea Berriko gobernadore orokorra (j. 1942).
- Otsailaren 18a – Daniel Vickerman, Hegoafrikan jaiotako australiar errugbilaria (j. 1979).
- Otsailaren 19a – Igor Xafarevitx, errusiar matematikaria (j. 1923).
- Otsailaren 20a – Mildred Dresselhaus, "Karbonoaren zientziaren erregina" (j. 1930).
- Otsailaren 21a – Koko Abeberri, euskal ekintzailea, abokatua lanbidez (j. 1932).
- Otsailaren 21a – Kenneth Arrow, estatubatuar ekonomialaria, 1972ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1921).
- Otsailaren 23a – Marijane Minaberri, euskal idazlea (j. 1926).
- Otsailaren 24a – Miriam Tlali, eleberri bat argitaratu zuen Hego Afrikako lehenengo emakume beltza (j. 1933).
- Otsailaren 25a – Valentin Bengoa Etxeberria, euskal jesuita eta sindikalista (j. 1923).
- Otsailaren 25a – Shifa Gardi, kazetari eta telebista-aurkezle kurdua, bonba baten eztandaren ondorioz (j. 1986).
- Otsailaren 25a – Bill Paxton, estatubatuar zinema eta telebistako aktore eta zuzendaria (j. 1955).
- Otsailaren 25a – Pablo Ráez, hezur-muinaren donazioen aldeko espainiar aktibista, 20 urterekin leuzemiaren ondorioz hil zena (j. 1996).
- Otsailaren 26a – Javier Arzuaga, euskal fraide frantziskotarra (j. 1928).
- Otsailaren 27a – Carlos Humberto Romero, El Salvadorko presidentea (j. 1924).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 1a – Yasuyuki Kuwahara, japoniar futbolaria (j. 1942).
- Martxoaren 1a – Alejandra Soler, valemtziar militante komunista (j. 1913).
- Martxoaren 2a – Gata Cattana, andaluziar artista, rapera, olerkari feminista eta politologoa (j. 1991).
- Martxoaren 3a – Raymond Kopa, frantziar futbolaria (j. 1931).
- Martxoaren 3a – René Préval, Haitiko presidentea (j. 1947).
- Martxoaren 7a – Hans Georg Dehmelt, alemaniar-estatubatuar fisikaria, 1989ko Fisikako Nobel Saria (j. 1922).
- Martxoaren 8a – George A. Olah, hungariar kimikaria, 1994ko Kimikako Nobel Saria (j. 1927).
- Martxoaren 9a – Julien Arrieta, gipuzkoar errugbilaria (j. 1924).
- Martxoaren 10a – John Surtees, ingeles pilotua, automobilismoko eta motoziklismoko munduko txapeldun izatera iritsi den historiako pilotu bakarra (j. 1934).
- Martxoaren 11 – Kitty Courbois, herbeheretar aktorea (j. 1937).
- Martxoaren 11 – Ángel Parra, txiletar kantautore eta musikaria (j. 1943).
- Martxoaren 12a – Pamela Sue Anderson, estatubatuar filosofoa, erlijioaren filosofian, filosofia feminista eta filosofia kontinentalean aditua (j. 1955).
- Martxoaren 13a – Hiroto Muraoka, japoniar futbolaria (j. 1931).
- Martxoaren 14a – Joaquina Dorado Pita, galiziar ekintzaile anarkosindikalista, errepublikanoa eta antifrankista (j. 1917).
- Martxoaren 17a – Derek Walcott, antillar idazlea, 1992ko Literaturako Nobel Saria (j. 1930).
- Martxoaren 17a – Piarres Xarriton, Xabier Gasteiz, euskal idazle eta politikaria, Euskal literatura, Teologia eta Filosofian aditua eta Euskaltzain osoa (j. 1921).
- Martxoaren 18a – Carme Alvariño, galiziar historialaria (j. 1953).
- Martxoaren 18a – Ion Arretxe, gipuzkoar arte zuzendaria, marrazkilaria, idazlea eta aktorea (j. 1964).
- Martxoaren 18a – Chuck Berry, estatubatuar musikagile, gitarrista eta abeslaria, rock and rollaren historiako garrantzitsuenetakoa (j. 1926).
- Martxoaren 18a – Trisha Brown, estatubatuar dantzaria eta koreografoa (j. 1936).
- Martxoaren 19a – Roger Pingeon, frantziar txirrindularia (j. 1940).
- Martxoaren 20a – John Giheno, Papua Ginea Berriko lehen ministroa (j. 1949).
- Martxoaren 20a – David Rockefeller, estatubatuar finantzaria (j. 1915).
- Martxoaren 21a – Henri Emmanuelli, frantziar politikari ezkertiarra, Alderdi Sozialistaren partaide historikoa (j. 1945).
- Martxoaren 21a – Martin McGuinness, IRAkoko liderra eta Sinn Feineko politikaria (j. 1950).
- Martxoaren 22a – Tomás Milián, kubatar jatorriko estatubatuar aktorea (j. 1933).
- Martxoaren 23a – Lola Albright, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1924).
- Martxoaren 25a – Cuthbert Sebastian, Saint Kitts eta Nevisko 2. gobernadore orokorra (j. 1921).
- Martxoaren 25a – María Esther Vázquez, argentinar idazlea (j. 1937).
- Martxoaren 28a – Alizia Borboi Parmakoa, Borboi leinuko partaidea (j. 1917).
- Martxoaren 29a – Alexei Alexeevitx Abrikosov, errusiar fisikaria, 2003ko Fisikako Nobel Saria (j. 1928).
- Martxoaren 29a – Hasier Etxeberria, euskal idazle, kazetari eta blogaria (j. 1957).
- Martxoaren 30a – Pascual Tamburri, euskal herritar historialaria eta irakaslea (j. 1970).
- Martxoaren 31 – Gilbert Baker, estatubatuar artista eta eskubide zibileen aldeko ekintzailea (j. 1951).
- Martxoaren 31 – James Rosenquist, estatubatuar margolaria (j. 1933).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a – Salvador Paniker, kataluniar ingeniaria, filosofo eta idazlea (j. 1927).
- Apirilaren 3a – Luis Mari Mujika, euskal idazlea (j. 1939).
- Apirilaren 4a – Pedro Manuel Grazenea, Elgorriaga, nafar erremontelaria (j. 1929).
- Apirilaren 4a – Giovanni Sartori, italiar poilitologoa, politika konparatzailean aditua (j. 1924).
- Apirilaren 5a – Maria Luisa Ozaita, bizkaitar musikagilea (j. 1939).
- Apirilaren 6a – Carmen Arrojo, espainiar maistra eta Espainiako Memoria Historikoaren defendatzailea (j. 1918).
- Apirilaren 6a – Don Rickles, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- Apirilaren 6a – Juanita Unzueta, gipuzkoar ballet-dantzaria eta dantza irakaslea (j. 1924).
- Apirilaren 9a – Carme Chacón, PSC eta PSOEko kataluniar politikaria (j. 1971).
- Apirilaren 11 – José Ramón Gurrutxaga, bizkaitar apaiz salestarra, Perun apezpiku izandakoa (j. 1931).
- Apirilaren 11 – Susan Karike, Papua Ginea Berriko banderaren sortzailea (j. 1956).
- Apirilaren 15a – Emma Morano, 117 urte eta 137 egun bizi izandako italiar emakumea (j. 1899).
- Apirilaren 17a – Gorka Dorronsoro, euskal jatorrizko venezuelar arkitekto, irakasle eta argazkilaria (j. 1939).
- Apirilaren 17a – Carlos Slepoy, argentinar abokatua eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1949).
- Apirilaren 20a – Magdalena Abakanowicz, poloniar eskultorea (j. 1930).
- Apirilaren 22a – Hubert Dreyfus, estatubatuar filosofoa (j. 1929).
- Apirilaren 22a – Michele Scarponi, italiar txirrindularia, furgoneta batek harrapatuta (j. 1979).
- Apirilaren 24a – Don Gordon, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea (j. 1926).
- Apirilaren 26a – Jonathan Demme, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea (j. 1944).
- Apirilaren 26a – Josetxo Mayor, donostiar pertsonaia, Ulia mendiko bideak garbitu eta bide berriak zabaltzeagatik ezaguna (j. 1934).
- Apirilaren 28a – Juan Bautista Berasategi, gipuzkoar zinema-zuzendaria (j. 1951).
- Apirilaren 28a – Imanol Oruemazaga, bizkaitar apaiz, kultur eragile, politikari eta historialaria (j. 1931).
- Apirilaren 30a – Ueli Steck, suitzar alpinista, Nuptse mendian (j. 1976).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 4a – Mixel Bergouignan, baxenabar ekonomia sustatzaile, mahastizain, abertzale eta bakezalea (j. 1947).
- Maiatzaren 5a – Mariela Muñoz, argentinar ekintzaile eta politika, Estatu Argentinarrak ofizialki aitortutako lehen emakume transexuala (j. 1943).
- Maiatzaren 5a – Ely Ould Mohamed Vall, Mauritaniako estatuburua (j. 1953).
- Maiatzaren 6a – Jesús Galdeano, nafar txirrindularia (j. 1933).
- Maiatzaren 6a – Hugh Thomas, britainiar hispanista (j. 1931).
- Maiatzaren 8a – Rebeca Uribe Bone, kolonbiar ingeniari kimikoa, Kolonbian ingeniaritzan graduatutako lehen emakumea (j. 1917).
- Maiatzaren 12a – Antonio Candido, brasildar idazle, irakasle, soziologo eta literatura kritikaria (j. 1918).
- Maiatzaren 12a – Alain Colmerauer, frantziar informatikaria, Prolog programazio-lengoaiaren sortzailea (j. 1941).
- Maiatzaren 12a – Mauno Koivisto, Finlandiako presidentea (j. 1923).
- Maiatzaren 14a – Powers Boothe, estatubatuar aktorea (j. 1948).
- Maiatzaren 14a – Germán Yanke, bizkaitar kazetaria eta idazlea (j. 1955).
- Maiatzaren 15a – Karl-Otto Apel, alemaniar filosofoa (j. 1922).
- Maiatzaren 15a – Javier Valdez, mexikar kazetari eta idazlea, narkotrafiko eta krimen antolatuan aditua (j. 1967).
- Maiatzaren 17a – Chris Cornell, estatubatuar kantautorea, abeslaria eta gitarrista (j. 1964).
- Maiatzaren 17a – Rhodri Morgan, Galesko lehen ministroa (j. 1939).
- Maiatzaren 18a – Roger Ailes, estatubatuar telebista exekutiboa (j. 1940).
- Maiatzaren 18a – Juan Maria Vidarte, euskal politikaria (j. 1929).
- Maiatzaren 19a – Stanislav Petrov, Sobietar Batasuneko Aire Armadako errusiar teniente kolonela, "bere kaxa mundua gerra nuklearretik salbatu zuen gizona" (j. 1939).
- Maiatzaren 20a – Pilar Cabot, katalan idazlea (j. 1940).
- Maiatzaren 20a – Jean E. Sammet, estatubatuar matematikaria eta informatikaria, FORMAC programazio-lengoaiaren garatzailea (j. 1928).
- Maiatzaren 22a – Nicky Hayden, motoziklismoko estatubatuar pilotua (j. 1981).
- Maiatzaren 23a – Roger Moore, britainiar aktorea (j. 1927).
- Maiatzaren 24a – Denis Johnson, estatubatuar idazlea (j. 1949).
- Maiatzaren 26a – Zbigniew Brzezinski, poloniar jatorriko estatubatuar diplomatiko eta politikaria (j. 1928).
- Maiatzaren 26a – Beatriz Maggi, kubatar saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria (j. 1924).
- Maiatzaren 27a – Gregg Allman, estatubatuar rock musikari eta abeslaria, The Allman Brothers Band taldearen sortzaileetako bat (j. 1947).
- Maiatzaren 29a – Konstantinos Mitsotakis, Greziako lehen ministroa (j. 1918).
- Maiatzaren 29a – Manuel Antonio Noriega, Panamako jenerala eta de facto herrialdeko diktadore militarra (j. 1934).
- Maiatzaren 31 – Tino Insana, estatubatuar aktorea eta gidoigilea (j. 1948).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a – Rafael Eguskiza, bizkaitar belar hockey jokalaria (j. 1935).
- Ekainaren 2a – Jack O'Neill, estatubatuar enpresaburua, neoprenoko bainujantziaren asmatzailea (j. 1923).
- Ekainaren 4a – Juan Goytisolo, kataluniar idazlea (j. 1931).
- Ekainaren 6a – Adnan Khashoggi, saudiarabiar enpresaburu, arma trafikatzaile eta munduko gizon aberatsenetarikoa (j. 1935).
- Ekainaren 7a – Karmele Goñi, euskal etnografo eta antropologoa (j. 1926).
- Ekainaren 9a – Joakin Madurga, nafar apaiz, irakasle eta musikaria (j. 1938).
- Ekainaren 9a – Adam West, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- Ekainaren 13a – Emma Maleras, dantza espainiarreko dantzari eta koreografo katalana (j. 1919).
- Ekainaren 13a – Anita Pallenberg, germano-italiar aktore, artista eta modeloa (j. 1942).
- Ekainaren 15a - Juan Goiaran, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1940).
- Ekainaren 16a – John G. Avildsen, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1935).
- Ekainaren 16a – Helmut Kohl, Alemaniako 32. kantzilerra (j. 1930).
- Ekainaren 17a – Iván Fandiño, bizkaitar toreatzailea, zezen batek harrapatuta (j. 1980).
- Ekainaren 17a – Antonio Izagirre, Eusko Gudarosteko gudari ohia (j. 1913).
- Ekainaren 17a – Baldwin Lonsdale, Vanuatuko presidentea (j. 1948).
- Ekainaren 22a – Quett Masire, Botswanako presidentea (j. 1925).
- Ekainaren 24a – Victòria Pujolar Amat, kataluniar errepublikanoa, PSUCeko militantea eta erresistentziako ekintzailea (j. 1921).
- Ekainaren 24a, Nanga Parbaten:
- Mariano Galván, argentinar eskalatzailea, mendizale eta mendi-gidari profesionala (j. 1980).
- Alberto Zerain, euskal mendizalea, Everest mendia igo zuen lehen arabarra (j. 1961).
- Ekainaren 25a – Fátima Langa, mozambiketar idazle, poeta eta kazetaria (j. 1953).
- Ekainaren 26a – Habib Thiam, Senegalgo lehen ministroa (j. 1933).
- Ekainaren 27a – Julián Agirrezabal, bizkaitar txirrindularia (j. 1923).
- Ekainaren 27a – Peter L. Berger, estatubatuar teologo luteranoa eta soziologoa (j. 1929).
- Ekainaren 27a – Michael Bond, britaniar idazlea (j. 1926).
- Ekainaren 27a – Pierre Combescot, frantziar kazetari eta idazlea (j. 1940).
- Ekainaren 27a – Michael Nyqvist, suediar aktorea (j. 1960).
- Ekainaren 30a – Rhona Ottolina, venezuelar politikaria (j. 1954).
- Ekainaren 30a – Simone Veil, frantziar politikaria, Europako Parlamentuko lehen emakume lehendakaria (j. 1927).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 2a – Marjorie Rice, estatubatuar matematikari amateurra, planoko lau teseladun pentagonal mota aurkitu zituelako ezaguna (j. 1923).
- Uztailaren 5a – Pierre Henry, frantziar musikagilea (j. 1927).
- Uztailaren 5a – Joaquín Navarro-Valls, espainiar mediku eta kazetaria, Egoitza Santuaren bozeramailea (j. 1936).
- Uztailaren 8a – Elsa Martinelli, italiar aktore eta modeloa (j. 1935).
- Uztailaren 9a – Ilya Glazunov, errusiar margolaria (j. 1930).
- Uztailaren 9a - Paquita Rico, espainiar aktorea, abeslaria eta dantzaria (j. 1929).
- Uztailaren 10a – Tang Fei, taiwandar abeslaria (j. 1969).
- Uztailaren 10a – José Gabiola, gipuzkoar futbolaria (j. 1936).
- Uztailaren 13a – Jose Maria Goikoetxea Aizkorbe, nafar musikagilea (j. 1924).
- Uztailaren 13a – Norman Johnson, kanadar matematikaria (j. 1930).
- Uztailaren 13a – Liu Xiaobo, txinatar intelektual eta giza eskubideen defendatzailea, 2010eko Bakearen Nobel Saria (j. 1955).
- Uztailaren 14a – Maryam Mirzakhani, irandar matematikaria (j. 1977).
- Uztailaren 15a – Martin Landau, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- Uztailaren 16a – George A. Romero, estatubatuar zinemagilea (j. 1940).
- Uztailaren 18a – Max Gallo, frantziar politikari, historialari eta idazlea (j. 1932).
- Uztailaren 18a – Mixel Thikoipe, baxenafar idazle, musikari eta euskaltzalea (j. 1948).
- Uztailaren 19a – Miguel Blesa, espainiar funtzionario eta finantziaria, Caja Madrideko kudeaketa kontseiluko presidentea (j. 1947).
- Uztailaren 20a – Chester Bennington, Linkin Park eta Dead By Sunrise taldeetako abeslari eta musikagilea (j. 1976).
- Uztailaren 21a – Hrvoje Šarinić, Kroaziako lehen ministroa (j. 1935).
- Uztailaren 23a – Santiago Abascal Eskuza, euskal herritar eskuin muturreko politikaria (j. 1949).
- Uztailaren 24a – Trinidad Taracena del Piñal, espainiar arkeologoa, museoen kontserbadorea (j. 1926).
- Uztailaren 25a – Geoffrey Gurrumul Yunupingu, australiar musikaria (j. 1971).
- Uztailaren 27a – Sam Shepard, estatubatuar idazle, antzezle eta zinema-zuzendaria (j. 1943).
- Uztailaren 28a – Liudmila Txernikh, errusiar astronomoa (j. 1935).
- Uztailaren 31 – Kepa del Hoyo, bizkaitar ETAkidea, bihotzekoak jota Badajozeko espetxean (j. 1970).
- Uztailaren 31 – Jeanne Moreau, frantziar aktore, zuzendari eta abeslaria (j. 1928).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 1a – Goldy McJohn, kanadar teklatu jotzailea, Steppenwolf taldeko kidea (j. 1945).
- Abuztuaren 3a – Ángel Nieto, motoziklismoko espainiar pilotua, mundu-mailako hamahiru tituluduna (j. 1947).
- Abuztuaren 6a – Betty Cuthbert, australiar atleta (j. 1938).
- Abuztuaren 8a – Carlos Bacigalupe, bizkaitar kazetaria (j. 1946).
- Abuztuaren 9a – Miren Josune Tolaretxipi, gipuzkoar irakaslea, 60ko hamarkadako Ikastolen sorrerako andereñoetako bat (j. 1926).
- Abuztuaren 10a – Felisa Núñez Cubero, valladolidtar fisikaria eta kimikaria (j.1924)
- Abuztuaren 10a edo 11 – Johnny Paul Koroma, Sierra Leonako estatuburua (j. 1960).
- Abuztuaren 11 – Terele Pávez, Bizkaian jaiotako madrildar aktorea (j. 1939).
- Abuztuaren 13a – Basilio Martín Patino, espainiar zinema-zuzendaria (j. 1930).
- Abuztuaren 18a – Vicente Iturat, espainiar txirrindularia (j. 1928).
- Abuztuaren 19a – Brian Aldiss, ingeles zientzia-fikziozko idazlea (j. 1925).
- Abuztuaren 20a – Marcelline Aboh, benindar aktorea (j. 1940).
- Abuztuaren 20a – Jerry Lewis, estatubatuar aktorea, umorista, zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea (j. 1926).
- Abuztuaren 20a – Colin Meads, zeelandaberritar errugbi jokalaria, historiako errugbilari hoberenetakoa (j. 1936).
- Abuztuaren 20a – Nati Mistral, espainiar aktorea eta abeslaria (j. 1928).
- Abuztuaren 21a – Réjean Ducharme, frantsesezko kanadar idazlea (j. 1941).
- Abuztuaren 26a – Tobe Hooper, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (j. 1943).
- Abuztuaren 28a – Mireille Darc, frantziar aktore eta modeloa, Frantziako zinemako sex symboletako bat (j. 1938).
- Abuztuaren 28a – Willie Duggan, irlandar errugbi jokalaria (j. 1950).
- Abuztuaren 28a – Tsutomu Hata, Japoniako lehen ministroa (j. 1935).
- Abuztuaren 30a – Roger Subirats, Roger, kataluniar komikilaria (j. 1956).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 2a – Jose Mari Apezetxea, nafar margolaria, Bidasoko Eskolako kidea eta Baztango Margolariak taldearen sortzaileetakoa (j. 1927).
- Irailaren 2a – María Cristina Orive, guatemalar argazkilaria, Guatemalako argazkigintzako irudi handienetako bat.
- Irailaren 3a – John Ashbery, estatubatuar poeta, AEBetako poetarik esanguratsuenetakoa (j. 1927).
- Irailaren 3a – Joan Colom, kataluniar argazkilaria (j. 1921).
- Irailaren 5a – Nicolaas Bloembergen, herbeherear-estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (j. 1920).
- Irailaren 6a – Kate Millett, estatubatuar idazle feminista erradikal eta ekintzailea, zinemagilea, eskultorea, hezitzailea eta filosofoa (j. 1934).
- Irailaren 6a – Lotfi A. Zadeh, Azerbaijandar matematikaria eta Berkeley Unibertsitateko irakaslea (j. 1921).
- Irailaren 8a – Joxe Urteaga Oria, gipuzkoar trikitilari eskusoinujotzailea (j. 1926).
- Irailaren 8a – Don Williams, estatubatuar country egile abeslari eta gitarrista (j. 1939).
- Irailaren 10a – María Teresa Castells, gipuzkoar liburu-saltzailea (j. 1935).
- Irailaren 11 – Abdul Halim Kedahkoa, Kedahko sultana eta Malaysiako erregea (j. 1927).
- Irailaren 11 – Peter Hall, britainiar antzerki zuzendaria (j. 1930).
- Irailaren 12a – Maria Luisa Alberdi, gipuzkoar erraketista (j. 1922).
- Irailaren 12a – Xohana Torres, galiziar poeta, dramaturgo eta idazlea (j. 1929).
- Irailaren 15a – Harry Dean Stanton, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- Irailaren 19a – Jake LaMotta, Raging Bull, estatubatuar boxeolaria (j. 1922).
- Irailaren 21a – Liliane Bettencourt, frantziar negozio emakume, socialité eta enpresa-sortzailea (j. 1922).
- Irailaren 25a – Iñaki Beristain, gipuzkoar frantziskotar fraide eta euskaltzalea, Arantzazuko santutegiaren ikurretako bat (j. 1947).
- Irailaren 25a – Nora Marks Dauenhauer, Tlingitak amerindiar tribuko idazlea, poeta eta emakume jakintsua (j. 1927).
- Irailaren 27a – Hugh Hefner, Playboy aldizkariaren argitaratzailea (j. 1926).
- Irailaren 28a – Antonio Isasi-Isasmendi, espainiar zinema zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea (j. 1927).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 2a – Edgardo Antoñana, argentinar esataria, kazetaria, telebista ekoizlea eta telebistako eta irratiko aurkezlea (j. 1955).
- Urriaren 2a – Klaus Huber, suitzar musikagilea (j. 1924).
- Urriaren 2a – Tom Petty, estatubatuar musikari, egile-abeslari, musika-jotzaile eta ekoizlea (j. 1950).
- Urriaren 3a – Isabella Karle, estatubatuar ikertzailea (j. 1921).
- Urriaren 3a – Jalal Talabani, Irakeko presidentea (j. 1933).
- Urriaren 4a – Liam Cosgrave, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (j. 1920).
- Urriaren 4a – Jesús Mosterín, bizkaitar filosofoa (j. 1941).
- Urriaren 6a – Ralphie May, estatubatuar aktore eta telebista aurkezlea (j. 1972).
- Urriaren 9a – Armando Calderón Sol, El Salvadorko presidentea (j. 1948).
- Urriaren 9a – Sabin Ipiña, bizkaitar teknikari kimiko, ekintzaile, euskaltzale eta politikaria (j. 1934).
- Urriaren 9a – Jean Rochefort, antzerki, telebista eta zinemako frantziar antzezlea (j. 1930).
- Urriaren 11 – Clifford Husbands, Barbadosko 6. gobernadore orokorra (j. 1926).
- Urriaren 13a – Albert Zafy, Madagaskarreko presidentea (j. 1927).
- Urriaren 14a – Yambo Ouologuem, maliar idazlea (j. 1940).
- Urriaren 14a – Richard Wilbur, estatubatuar olerkari eta itzultzailea (j. 1921).
- Urriaren 16a – Daphne Caruana Galizia, maltar kazetari, idazle eta ustelkeriaren aurkako ekintzailea, eraila (j. 1964).
- Urriaren 17a – Danielle Darrieux, frantziar aktorea (j. 1917).
- Urriaren 18a -
- Eamonn Campbell, irlandar gitarrajole eta abeslaria, The Dubliners taldeko kidea (j. 1946).
- Issam Zahreddine, Siriako Errepublikar Guardiaren maior jenerala (j. 1961).
- Urriaren 20a – Federico Luppi, argentinar-espainiar aktorea (j. 1936).
- Urriaren 22a – Elsa Girardot, ezpata modalitateko frantziar eskrimalaria (j. 1973).
- Urriaren 22a – George Young, australiar musikari, egile abeslari eta musika ekoizlea (j. 1946).
- Urriaren 23a – Mila Hernando, bizkaitar diplomazialaria (j. 1957).
- Urriaren 24a – Koro Arizmendi, Mexikon erbesteratuko euskal odontologoa, beste herrialdetako erbesteratuei laguntzeagatik eta zapatistekin kolaboratzeagatik ezaguna (j. 1929).
- Urriaren 24a – Fats Domino, estatubatuar abeslari, pianojotzaile eta konposatzailea (j. 1928).
- Urriaren 26a – Joseba Iñurrategi, gipuzkoar pilotaria eta pilotaren sustatzailea Eskoriatzan (j. 1945).
- Urriaren 29a – Linda Nochlin, estatubatuar arte historialaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea (j. 1931).
- Urriaren 29a – Ninian Stephen, Australiako gobernadore orokorra (j. 1923).
- Urriaren 30a – Daniel Viglietti, uruguaiar abeslari, musikagile, gitarra-jotzaile eta politika aktibista (j. 1939).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 3a – Abdur Rahman Biswas, Bangladeshko presidentea (j. 1926).
- Azaroaren 6a – Richard F. Gordon Jr., estatubatuar astronauta (j. 1929).
- Azaroaren 9a – Lina Huarte-Mendikoa, nafar sopranoa (j. 1928).
- Azaroaren 9a – Shyla Stylez, kanadar aktore pornografikoa (j. 1982).
- Azaroaren 10a – Eduardo Vallejo de Olejua, bizkaitar politikari jeltzalea (j. 1936).
- Azaroaren 11 – Chiquito de la Calzada, espainiar aktore, abeslari eta umorista (j. 1932).
- Azaroaren 11 – Kirti Nidhi Bista, Nepalgo lehen ministroa (j. 1927).
- Azaroaren 12a – Victor Urrutia, nafar soziologoa (j. 1945).
- Azaroaren 13a – Julen Kaltzada, bizkaitar apaiza eta euskal idazlea (j. 1935).
- Azaroaren 15a – Françoise Héritier, frantziar antropologo, etnologo eta feminista (j. 1933).
- Azaroaren 15a – Lil Peep, estatubatuar-suediar rap-kantaria, abeslaria, musikagilea, modeloa eta musika-ekoizlea (j. 1996).
- Azaroaren 16a – Belen Gonzalez Peñalva, ETAkozuzendaritzako kidea. Espainiako Gobernuarekiko negoziazioetan parte hartu zuen Aljerren 1989an, eta Suitzan 1999an (j. 1957).
- Azaroaren 17a - Lilli Hornig, Manhattan proiektuan lan egin zuen txekiar-estatubatuar zientzialaria eta aktibista feminista (j. 1921).
- Azaroaren 17a – Salvatore Riina, U curtu, siziliar mafiako buruzagi ohia eta garai guztietako kide ospetsuenetakoa (j. 1930).
- Azaroaren 18a – Azzedine Alaïa, tunisiar jatorriko frantziar jostuna (j. 1940).
- Azaroaren 18a – José Manuel Maza, espainiar magistratu, kriminologo eta idazlea (j. 1951).
- Azaroaren 18a – Youssouf Ouédraogo, Burkina Fasoko lehen ministroa (j. 1952).
- Azaroaren 18a – Pancho Segura, ekuadortar-estatubatuar tenislaria (j. 1921).
- Azaroaren 18a – Naim Süleymanoğlu, turkiar haltera (j. 1967).
- Azaroaren 18a – Malcolm Young, Angus Youngen anaia da eta AC/DC musika taldearen sortzailea (j. 1953).
- Azaroaren 19a – Esther Arizmendi, gipuzkoar abokatua eta legelaria (j. 1956).
- Azaroaren 19a – Charles Manson, estatubatuar kriminala, hainbat erailketa burutu zituen Manson Familia sektaren sortzailea (j. 1934).
- Azaroaren 19a – Jana Novotná, txekoslovakiar tenislaria (j. 1968).
- Azaroaren 20a – Alan Walker, britainiar antropologoa (j. 1938).
- Azaroaren 21a – Peter Berling, alemaniar idazle, zinema ekoizle eta aktorea (j. 1934).
- Azaroaren 21a – David Cassidy, estatubatuar aktore, abeslari eta gitarrista (j. 1950).
- Azaroaren 22a – Bobi Jones, galestar idazlea (j. 1929).
- Azaroaren 25a – Rance Howard, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- Azaroaren 25a – Luis Iriondo, gipuzkoar aktore eta musikagilea (j. 1931).
- Azaroaren 26a - Hou Bo, txinatar argazkilaria, Mao Zedongen argazkilari ofiziala (j. 1924).
- Azaroaren 27a – José María Romero de Tejada, kataluniar legelaria (j. 1948).
- Azaroaren 28a – Anton Totorikaguena, Markinako Lehoia, bizkaitar herri kirolaria (j. 1935).
- Azaroaren 29a – Slobodan Praljak, Bosnia-Herzegovinako kroaziar gerra-kriminala, politikaria, idazlea eta zinema zuzendaria (j. 1945).
- Azaroaren 29a – Mary Lee Woods, matematikari eta ordenagailu programatzaile ingelesa (j. 1924).
- Azaroaren 29a – Maria Luisa Altieri Biagi, italiar hizkuntzalaria (j. 1930).
- Azaroaren 30a – Ethel Houston, Albaceten jaiotako abokatu eskoziarra, kriptologia enigma kodeen deszifratzailea (j. 1924)
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 4a – Christine Keeler, ingeles modelo eta kabaret-dantzaria (j. 1942).
- Abenduaren 4a – Manuel Marín, espainiar politikaria, Espainiako Diputatuen Kongresuaren presidentea (j. 1949).
- Abenduaren 4a – Gabriela Morreale, italoespainiar kimikaria, Espainiako endokrinologia modernoaren aintzindaria (j. 1930).
- Abenduaren 4a – Ali Abdullah Saleh, Ipar Yemen eta Yemengo presidentea (j. 1947).
- Abenduaren 4a – Lurdes Zubeldia, gipuzkoar idazlea (j. 1923).
- Abenduaren 5a – August Ames, kanadar aktore pornografiko eta modeloa (j. 1994).
- Abenduaren 5a – Migel I.a Errumaniakoa, Errumaniako erregea (j. 1921).
- Abenduaren 5a – Jean d'Ormesson, frantziar idazlea eta kazetaria (j. 1925).
- Abenduaren 5a – Johnny Hallyday, frantziar abeslaria, 1960ko hamarkadako Frantziako rock 'n'roll musikaren izar nagusia (j. 1943).
- Abenduaren 6a – William H. Gass, estatubatuar idazle, kritikari eta filosofia irakaslea (j. 1924).
- Abenduaren 7a – Peyuco Duhart, lapurtar politikaria, Donibane Lohizuneko auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariordea (j. 1947).
- Abenduaren 10a – Bruce Brown, estatubatuar dokumental zinema zuzendaria (j. 1937).
- Abenduaren 11 – Aline Griffith, hispanoestatubatuar aristokrata, espioia eta idazlea (j. 1923).
- Abenduaren 13a – Yurizan Beltran, estatubatuar aktore pornografikoa (j. 1986).
- Abenduaren 14a – Ákos Császár, hungariar matematikaria, topologoa eta unibertsitateko irakaslea (j. 1924).
- Abenduaren 14a – Maria Angeles Esnaola, frankismoaren garaiko maistra abertzalea (j. 1924).
- Abenduaren 18a – Francisco Glaria, Glaria II, nafar futbolaria (j. 1932).
- Abenduaren 18a – Jonghyun, hegokorear abeslari eta irrati esataria (j. 1990).
- Abenduaren 20a – Ignacio García López, espainiar politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila izandakoa (j. 1924).
- Abenduaren 20a – Bernard Francis Law, estatubatuar kardinala (j. 1931).
- Abenduaren 21a – Ken Catchpole, australiar errugbilaria (j. 1939).
- Abenduaren 23a – Ibon Urrengoetxea, bizkaitar futbolaria, eraila (j. 1974).
- Abenduaren 24a – Heather Menzies, kanadar aktore eta modeloa (j. 1949).
- Abenduaren 24a – Ionel Valentin Vlad, errumaniar ingeniari eta fisikaria (j. 1943).
- Abenduaren 27a – Ben Barres, estatubatuar neurobiologoa, Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalean sartu den lehenengo zientzialari ageriki transexuala (j. 1954).
- Abenduaren 28a – Sue Grafton, eleberri poliziakoen estatubatuar idazlea (j. 1940).
- Abenduaren 28a – Divi Kervella, bretainiar idazle, itzultzaile eta hizkuntzalaria (j. 1957).
- Abenduaren 28a – Rose Marie, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- Abenduaren 29a – Edith Checa, espainiar kazetaria, idazlea eta poeta (j. 1957).
- Abenduaren 29a – Andoni Lekuona, gipuzkoar soziologoa (j. 1932).
- Abenduaren 29a – Pedro Osinaga, nafar aktorea (j. 1936).
- Abenduaren 30a – Gyöngyi Szalay-Horváth, hungariar eskrimalaria, ezpata modalitatekoa (j. 1968).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztua – Iñaki Sarasketa, gipuzkoar militante abertzalea (j. 1948).
- Rashida Abedi, pakistandar-britainiar autobiografoa (j. 1951).
- Fisika: Barry Barish, Kip Thorne eta Rainer Weiss
- Kimika: Jacques Dubochet, Joachim Frank eta Richard Henderson
- Literatura: Kazuo Ishiguro
- Medikuntza: Jeffrey C. Hall, Michael Rosbash eta Michael W. Young
- Ekonomia: Richard Thaler
- Bakea: International Campaign to Abolish Nuclear Weapons (ICAN)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|