Opil
Opil | |
---|---|
ogi, bread roll (en) eta mokadu | |
Materialak | orea |
Osagaiak | irina, legami kimikoa, azukrea, gurina eta eztia |
Historia | |
Jatorria | Txina (eskualdea) |
Opila gehien bat gozogintzaren alorrean sortzen den eta gozoa den janaria da. Opilaren osagai nagusia irina da, baina beste osagai batzuk ere izan ditzake, batez ere gurina eta azukrea. Opilak egiteko, irin mota asko erabiltzen da, eta betegarria izan dezakete edo ez.
Formari dagokionez, luzeak eta meheak izan daitezke, edo biribilak, bilduak eta forma askotakoak. Eskuarki gosari eta askarietan jaten da, edo otordu nagusietako azkenburuko modura, kafearekin batera.
Opilak haiek egiteko erabili den orearen arabera sailka daitezke:
- hostorearekin egindakoak: ilgoropila, palmera
- bizkotxozkoak: madalena
- erroskilla orea daramatenak: erroskilla, donuta
- brioche motako orearekin egindakoak: briochea, suitzarra
- choux orearekin egindakoak: profiterola
Opil hitza, bestalde, gozoak ez diren beste ore batzuekin egindako janarien izenen osagai modura agertzen da askotan. Oro har, ore bat labean erre, edo frijitu ondoren sortutako janarietan erabiltzen da: arrautzopil, piperropil, gaztainopil, etab.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |