Pegasus (spywarea)
Pegasus (spywarea) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | NSO Group |
Honen izena darama | Pegaso |
Ezaugarriak | |
Irakur dezake | IOS eta Android (mul) |
Egile-eskubideak | copyrighted free use (en) |
Lizentzia | lizentzia ireki |
Pegasus, Israelgo NSO Group teknologia enpresak garatutako spyware programa bat da eta, beraren bidez, faiOS eta Android sistema eraginkorrak dituzten telefono mugikorrak espiatu daitezke.
2016an giza eskubideen aldeko ekintzaile baten iPhone mugikor batean ezartzeko saiakera batek porrot egin ondoren jakin berri haren berri. Pegasus gai da mugikorretako testudun mezuak irakurri, deien arrastoa jarraitu, kodeak eskuratu, mugikorren kokalekua jakin eta bertan ezarriak dauden aplikazioak ezagutzeko.
Diskretua da programa: gailu elektronikoan sartzen dute, eta erabiltzaileek ez dute nabaritzen. Modu bat baino gehiago daude gailua infektatzeko. Batetik, telefonora deituta, lotura bat daukan SMSa bidalita edo posta elektroniko bidez —ez dago deiak hartu beharrik edo loturan sakatu beharrik—, eta, bestetik, Whatsappen moduko aplikazioen segurtasun akatsak aprobetxatuta.
Behin gailuan sartuta, espioia haren jabe egiten da; izan ere, Pegasus troiar bat, RAT bat zehazki, Urrunetik Kudeatzeko Tresna, ingelesez (Remote Administration Tool):[1] besteak beste, mezu elektronikoak, erabiltzaile izenak, pasahitzak, argazkiak eta bideoak eskuratzea ahalbidetzen du; kamerak eta mikrofonoak aktibatzea; elkarrizketak entzutea; gailuaren kokapenaren berri izatea; eta Facebook, Whatsapp, Telegram eta Skypeko informazioa jasotzea. Gainera, programak ez du arrastorik lagatzen.[2]
Pegasus programa independenteak dira, dinamikoa da, aldatzen ari da uneoro, eta sofistikazio handikoa da zelatatzearen fase guztietan. Sartzeko zulo edo akatsa aurkitzen duen gisa berean, troiarraren aztarna garbitzeko, beste pertsona eragile batek zauria itxi egiten du eta, are, zelataren eragilearen aztarna nahi den lekura bidera daiteke, espioitzaren biktimari erasoari buruzko pista faltsu bat eskainiz.[1] Vicente Aguilera Díaz zibersegurtasuneko espezialistaren esanetan, mugikor bat zelatatzeko lizentzia bat milioi bat euro kostatzera hel daiteke.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-05-07). «Pegasus explicado por un hacker» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
- ↑ «Pegasus: zelatari isila norbere poltsikoan» Berria 2022-04-20 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-05-05). ««La licencia de Pegasus para intervenir un teléfono puede costar hasta un millón de euros»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |