Francis Fuller
Francis Fuller (1670 – 1706), "Francis Fuller gaztea" bezala ezaguna (Francis Fuller the younger) idazle mediku ingelesa izan zen, ariketa terapeutikoaren ahalmenen dibulgatzailea.
Francis Fuller | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bristol, 1670 |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Heriotza | 1706 (35/36 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Saint John's College (Cambridge) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lehen urteak
aldatuAita izen bereko apaiz anglikarra zuen("Francis Fuller zaharra"); amak Bridget izena zuen. Bristolen jaio zen. 1687an Cambridgeko St. John's College-n sartu zen. 1691ean Cambridgeko Unibertsitatean lizentziatu zen, eta 1704an masterra atera zuen.
Gaixotasuna
aldatuHipokondriasi larria eta dispepsia garatu zuen azkura-eraso baten tratamendu indartsuegiaren ondorioz. Zaldi gainean egindako ariketekin eta emetikoak erabiliz sendatu zen.
Dibulgazioa
aldatuBere esperientzian oinarriturik, gaixotasunen tratamenduan ariketa erabiltzeari buruzko liburu bat idatzi zuen 1704an: Medicina Gymnastica, or a Treatise concerning the power of Exercise with respect to the Animal Œconomy, and the great necessity of it in the Cure of several Distempers ("Medikuntza gimnastikoa, edo Ariketaren indarra animalien ekonomiaren gainean, eta hainbat arazoren sendakuntzan dagoen honen premia handia"). Urte berean bigarren edizioa argitaratu zen; 1707an hirugarrena, 1718an bosgarrena, 1728an seigarrena eta 1777an bederatzigarrena eta azkena.
Bere sistemaren oinarriak
aldatuLehenago, Thomas Sydenham aire freskoaren eta ariketa fisikoaren defendatzailea izan zen tuberkulosiaren eta hipokondriasiaren erremedio gisa; Fuller-ek bere iradokizunak hartu eta zabaldu zituen.
Fullerrek ez zuen patologiaren ezagutza handirik: erakusten du; erreumatismoaren tratamenduan milazangoen propietateak goresten zituen; tuberkulosiarentzat, berriz, erregalizarenak. Halere, zenbait gauzatan asmatu zuen, hala nola masajearen erabilpena lokomozio-aparatua erabili ezin zuten pazienteetan.
1706ko ekainean hil zen.