Dukla Praga
Sorrera | 1948 (1996an FC Dukla Příbram) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Stadion Juliska edukiera: 8.150 lagun inaugurazioa: 1960 (2001ean berriztua) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Michal Prokeš | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Roman Skuhravý | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Gambrinus Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2018-19 | 16.a (jeitsi da) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
VTJ Dukla Praga (izen osoa VTJ Dukla Praha) Txekiar Errepublikako futbol talde onenetakoa izan zen, Praga hiriburukoa. 11 aldiz irabazi zuen Txekoslovakiako futbol liga eta 8 aldiz Kopa. 1996an desagertu zen eta bere lekuan FC Dukla Příbram eratu zen.
Etxeko partiduak Stadion Juliska estadioan jokatzen ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txekoslovakiako Armadak sortu zuen taldea 1948an ATK Praha izenarekin. Berehala lortu zuten lehen mailara igotzea eta 1952rako jadanik eskuratu zuten lehenengo titulua, Txekoslovakiako Kopa hain zuzen ere. 1956an izena aldatu eta ezagun bihurtuko zituen VTJ Dukla Praha hartu zuten. Dukla izena Eslovakiako herri baten omenez ezarri zuten, Bigarren Mundu Gerran naziei gogor aurre egin baitzien.
Urrezko aroa 60. hamarkadan ezagutu zuen. Txekoslovakian nagusi izateaz gain nazioartean Estatu Batuetako kopa jokatu zuten 1961ean eta irabazi egin zuten, finalean Everton FC 7-2 gaindituz. Halakoa izan zen Duklaren nagusitasuna txapelketa honetan hurrengo urteetan finalera zuzenean sartu zituztela, eta txekiarren irabazi egin zituzten 1964 arteko txapelketa guztiak. 1965ean jokatu zen azkenengo aldiz Estatu Batuetako txapelketa eta Polonia Bytom taldearen aurrean galdu zuen Duklak.
70. hamarkadan lau aliz hartu zuen parte Europako Kopan baina ez zuen emaitza aipagarririk izan.
Azken urteetan Ejerzitoaren taldea izateari utzi zion. 1989an UEFA Kopan Errealak kanporatu zuen partida gogoangarri batean. 1990an irabazi zuen azkenengo titulua, Txekoslovakiako Kopa.
Diru arazoak zirela eta, 1995ean hirugarren mailaraino jeitsiarazi zuen. Egoera salbatzeko 1996an FC Příbram taldearekin bat egin zuen Dukla Příbram bihurtuz baina alferrikakoa izan zen. 2000an gainera estadioa ezin mantendu eta Příbram hirira joan zen taldea, Pragatik 60 kilometrotara.
Bada Pragako Dejvice eremuan beste talde bat Dukla Dejvice izenekoa, FK Dukla Praga izena eta kolore hori-gorriak berreskuratu eta Txekiar Errepublikako lehen mailan jokatzen ari dena.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txekoslovakian: 20
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liga (11): 1956, 1958, 1961, 1962, 1963, 1964, 1966, 1977, 1979, 1982.
- Kopa (9): 1952, 1961, 1965, 1966, 1969, 1981, 1983, 1985, 1990.
Nazio artean: 4
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatu Batuetako futbol kopa (Challenge Cup)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapelduna (4): 1961, 1962, 1963, 1964.
Euskal taldeen aurkako partidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duklak kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1988-89 | UEFA Kopa | 1. itzulia | Real Sociedad Dukla |
2-1 3-2 |
Dukla Real Sociedad |
Eskubaloia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dukla Pragaren eskubaloiaren atala 1950. hamarkadan sortu zen eta berehala maila bikaina lortu zuen, 1957an jokaturiko lehen Europako Kopa irabazi baitzuen.
- Europako Kopa:
- Txapeldun (3): 1957, 1963, 1984
- Finalista (2): 1967, 1968
- Europako Errekopa:
- Txapeldun (0)
- Finalista (1): 1982
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txekieraz) webgunea